Herrian antolatzen den kirol ekintza jendetsuena bihurtu da Mendi Martxa. 8. aldirako mila lagunek eman dute izena. ibilbide luzea egingo dutenak 7:00etan irtengo dira plazatik eta ibilbide motzekoak, 8:00etan.
Ibilbidea, anoa postuak, pultserak, gurasoen baimenak, kamisetak, argazkiak... zehaztapen guztiak eman dizkigu Iosu Lizarralde antolatzaileak.