Aretxabaletan izango da lehiaketa igandean, irailaren 10ean. Tomate ekoizle orok izango du parte hartzeko aukera, produkzio handia edo etxerako egiten duela ere. Baina aurrez izena eman behar da, asteazken eguerdira bitartean. Oñatiarrak parte hartzera gonbidatu ditu Agurtzane Diazek, Deba Garaia elkarteko ordezkariak.