Sign up to save your podcastsEmail addressPasswordRegisterOrContinue with GoogleAlready have an account? Log in here.
FAQs about Podcast Oñati Irratia:How many episodes does Podcast Oñati Irratia have?The podcast currently has 1,300 episodes available.
April 24, 2023Astelehena, apirilaren 24ko kirol emanaldiaAsteburuko emaitzak errepasatu eta protagonistak entzun ostean, Gipuzkoako kirol kazetaritzan erreferente den Iñaki de Mujika zenaz berba egin dugu Imanol Arrutirekin....more25minPlay
April 24, 2023Gazteluaitzen gaztelua egon zenHori adierazi digu Antxoka Martinezek. Arantzadi elkarteko kideak kata jarduna zuzendu zuen orain hilabete eta erdi Gazteluaitzen, gaztelurik izan ote zen hipotesia frogatzeko. Topatutako zeramikek eta lurraren terrazamenduak gaztelua izan zela agirian utzi dutela esan digu eta Erdi Aroan, XI-XII. mendean kokatzera ausartu da....more25minPlay
April 21, 2023Futbol derbi garrantzitsua domekanDerbi oso garrantzitsua dauka igandean Aloña Mendik. Maila mantentzeko beharrezkoa izango du Azkoagainen Bergara mendean hartzea. Aritz Garmendia entrenatzailearekin hitz egin dugu...more7minPlay
April 21, 2023Nogen taldearen kontzertua bihar plazanAbesti eta bideoklip berria aurkeztu eta egun gutxitara etorriko da Nogen taldea Oñatira, kontzertua eskaintzera. 2018an eman zuten orain hurrengoa Gaztelekuan. Ordutik hona aldaketa esanguratsuak izan dituzte baina betiko ilusioarekin datozela adierazi digu Jokin Gilisagasti bateria-joleak....more16minPlay
April 20, 2023PUNTAIK PUNTA jaialdiaIkerne Altube turismo teknikariak hainbat argibide eman dizkigu Puntaik Puntu Debagoieneko bidezidorren jaialdiaz....more24minPlay
April 19, 2023Natura, elikadura eta ongizatea: 7. tailerra larunbateanUdaberrian bete-betean gauden honetan polinizatzaileen garrantziaz eta erleez arituko dira larunbateko tailerrean Natur Eskolako lagunak eta Amaia Aierbe eta Amaia diaz de Monasterioguren nutrizionistak. Ortuko une honetako produktuez eta gibelaz ere arituko ei dira....more15minPlay
April 19, 2023Aloñako igoera igandeanDomekako Aloñako Igoeraren erreportaje zabala egin dugu gaurko kirol tartean. Aurkezpenean esan zirenak laburbiltzeaz gain, irteera lerroan egongo diren herriko hiru kirolariren istorio bereziak entzun ditugu...more26minPlay
April 18, 2023Liburuaren Eguna ospatzeko ekintza ugariApirilaren 23a izango da Liburuaren Nazioarteko Eguna baina Oñatin, ospakizun-ekintaldiak abian dira jada. Egitarauaren inguruko xehetasunak ematera etorri zaigu Arantzazu Ibarrondo liburutegiko arduraduna....more24minPlay
April 17, 2023LANA kooperatiba ezagutzenGipuzkoako Merkataritza Ganberak Nazioartekotze Saria eman berri dio LANA kooperatibari. Horrek, Santxolopeztegin dagoen enpresa ezagutzeko bidea eman digu. Mirari Zilaurren presidentearekin eta Itsaso Larrauri pertsonal arduradunarekin berba egin dugu....more33minPlay
April 05, 2023Isastitarren flandriar abenturaFlandriako Tourra barrutik ezagutzeko aukera izan dugu gaur. Isasti anaiek zikloturista egin zuten larunbatean. Igandean berriz, profesionalen lasterketak ikusi zituzten. Belgikako esperientziaren berri eman digute eguerdiko kirol tartean....more30minPlay
FAQs about Podcast Oñati Irratia:How many episodes does Podcast Oñati Irratia have?The podcast currently has 1,300 episodes available.