Sign up to save your podcastsEmail addressPasswordRegisterOrContinue with GoogleAlready have an account? Log in here.
FAQs about Podcast Oñati Irratia:How many episodes does Podcast Oñati Irratia have?The podcast currently has 1,300 episodes available.
April 03, 2023Oñatiarrak protagonista Espainia eta Euskadiko kirol txapelketa ezberdinetanEuskal Herri zein estatu mailako txapelketa ezberdinetan nabarmendu diren kirolarien testigantzak jaso, eta talde kirolean eman diren emaitzen errepasoa egin dugu gaurko kirol tartean....more23minPlay
April 03, 20233. Komunikazio Campusa antolatu dute MUk eta GoienakUnai Portilla unibertsitate irakasleak eman digu Komunikazio Campus berri honen inguruko xehetasunak: DBH4-Batxilergoa 1 mailetako ikasleei zuzenduta dago, uztailaren 3tik 7ra egingo da eta bideo-podcast bat osatzea izango da helburua.Izen-ematea zabalik dago ekainaren 19ra arte...more22minPlay
March 31, 2023Laida Bengoarekin "Oporrak bakean" programaz"Sahararen alde" izenburupean hainbat ekintza antolatu dira gaur arratsalderako plazan; saharar herrialdearen errealitatea eta errefuxiatuen kanpamenduetan bizi diren haurrei zuzentzen zaien "Oporrak bakean" programa ezagutzera ematea da helburua. Laida Bengoak programan parte hartzen du iaztik, saharar haur bat hartu baitzuen eta aurten ere hartzeko eskaera bete baitu. Bere esperientziaz aritu zaigu....more22minPlay
March 30, 2023Debagoienako Dantzari Eguna larunbatean OñatinOñatz dantza taldeko Martin Irigoien eta Xabi Narbaiza izan ditugu irratian larunbaterako zehaztu den egitarauaren berri emanez eta antolakuntza nola eraman duten azalduz. Datozen aste eta hilabetetarako dituzten asmoen berri ere eman digute....more24minPlay
March 29, 2023Areto bizikleta maratoia eta beste zenbait gai gaurko Kirolen TxokoanGai ugari landu ditugu gaurko kirol tartean: ♂️ Pablo Aguirregabiriaren heriotza MARATOIA @egoitek|eko Nuria Rodriguezekin Ane Madinak debuta Espainiako txapelketan ️ 'Eutsi Malen' dokumentalaren estreinaldia...more26minPlay
March 29, 2023Apirileko Kontzejupetik prest dagoMartxoko azken egunetan, bihar-etzi, banatuko da berez apirilari dagokion Kontzejupetik berria. Edukiak Iñigo Arregi lankideak aurreratu dizkigu....more12minPlay
March 28, 2023Jurgi Ekizarekin Willis Drummond-ek gaztetxean eskainiko duen kontzertuazJulen Korkostegik elkarrizketatu du Jurgi Ekiza, Willis Drummond-eko gitarrajole eta abeslaria. Disko berriaz, hau aurkezteko egiten ari diren bira bereziaz eta taldeak Oñatirekin duen harremanaz aritu dira, besteak beste...more18minPlay
March 27, 2023Bi oñatiar saritu Euskadiko Musikari Gazteak lehiaketanKepa Lopezek lehenengo saria eskuratu du perkusioan eta Jon Mestrek aipamen berezia pianoan. Herriko bi musikari gazte hauekin berba egin dugu....more28minPlay
March 24, 2023Uxue Oses, Master Cup txapelketako elite mailako finaleanMaster Cup txapelketako elite mailako final handia jokatuko du igandean Uxue Osesek. AlonaMendi saileko pilotariarekin hitz egiteko aukera izan dugu eguerdiko kirol tartean...more8minPlay
March 24, 2023Arrikrutzeko koba "beste era batera" ezagutzenErrealitate birtuala teknika erabiliz Arrikrutzeko koba ezagutzeko 12 minutuko material prestatu da. Betaurreko berezi batzuez baliatuta, koba barruan egotearen sentsazioa izango du bisitariak, leizezuloaren ikuspegi osoa, 360 gradukoa, eskainiz. Irisgarritasunean urrats berria suposatzen duen bitarteko honen ingurukoak eta asteburuan ospatuko den Kobazuloen XIII. egunaren ingurukoak azaldu dizkigu Ikerne Altube Turismo teknikariak....more21minPlay
FAQs about Podcast Oñati Irratia:How many episodes does Podcast Oñati Irratia have?The podcast currently has 1,300 episodes available.