Sign up to save your podcastsEmail addressPasswordRegisterOrContinue with GoogleAlready have an account? Log in here.
Astero Zangozatik egiten dugun reggae irratsaioa. Amets Irratian hasi ginen, ondoren Info 7ra joan ginen. Gaur egun Naiz Irratian gaude. Reggae Fever-en ska, rocksteadya eta reggaea aurkituko dituzu b... more
FAQs about REGGAE FEVER IRRATSAIOA:How many episodes does REGGAE FEVER IRRATSAIOA have?The podcast currently has 376 episodes available.
September 24, 2018Janet Kumahren disko berria eta Herriko Block PartyAurreko asteko arazo teknikoak erabat gainditu ditugu eta bueltan gara. Asteko Klasikoa entzun eta gero diska berri pare bat aurkezteari ekingo diogu: Double Jabsen Million Dollar Reggae eta Janet Kumahren Yellow Flower. Bukaeran astebururako bi proposamen: Iruñean San Fermin Txikito Herriko Block Party eta Oreretan Sound System Gunea. Gozatu!...more1h 1minPlay
September 10, 201810. Denboraldia! The Reggae Train badator!The Reggae Train badator! Oraingoan Nafarroan, Iruñan, egingo du geldialdia eta hori aprobetxatuz trenei buruzko berezia prestatu dugu gaurkorako. Bidai kronologiko bat egingo dugu, 1966 hasi eta 2010ean amaituko dugu. The Spanish Town Skabeatsekin hasi eta General Levy (Official)rekin amaituko dugu. 22:00etan, entzun Reggae Fever Irratsaioa eta gozatu!...more1hPlay
June 21, 2018Denboraldiko azken saioaAste honetakoa, 9. denboraldiko azken saioa izango da, oporrak hartuko ditugu irailerarte. Iazko azken saioa monografikoa izan zen eta aurtengo azken saioa ere berezia izango da. Pantx Records-eko Pablori eta Skabideaneko Nikori elkarrizketa egingo diegu, primizia bat dute guretzako! Amaitzeko asteburuko agenda errepasatuko dugu....more1hPlay
June 08, 2018Bi lan berri eta astebururako plana Reggae Fever irratsaioanEkainean sartuta gauden honetan, denboraldiaren azken txanpan sartuta gaudela aitortu behar dugu. Gaurkoan Joe White izan da gure Asteko Klasikoa. Bi lan berri ere ekarri ditugu zuentzako, alde batetik Jim Murple Memorial eta bestetik Fermin Muguruza eta The Cabrians. Astebururako plana ere badugu eta Feel the Rhythm jaialdiaren 5. edizioa ere aurkeztu dugu. Gozatu!...more57minPlay
June 08, 2018Sustrajah Band taldearen lan berria Reggae Fever irratsaioanArazo teknikoak gainditu eta gero bueltan gara berriz ere. Beti bezela Asteko Klasikoa izan da hasierako protagonista. Ondoren Sustrajah Band taldearen azken lana entzun dugu. Bukatzeko asteburuan ospatuko diren hainbat jai aurkeztu dizkizuegu: Imported Grooves Weekend, Sustraians Revue Arrosadioako jaietan eta Zu2ak....more1h 1minPlay
June 08, 201890. hamarkadako taldeak gaurkoan Reggae Fever irratsaioanIrratsaio berri batekin gatoz aste honetan ere eta beti bezela Asteko Klasikoa atalarekin hasi dugu saioa. Ondoren Skáparapid taldearen itzulerak 90. hamarkadako ska taldeak entzuteko aukera eman digu, beste beste: Komando Moriles, Skatalà, Malarians eta The Peeping Toms. Amaitzeko astebururako proposamenak: Wa Do Dem eta Nikasio Jamaicans Fest. Gozatu!...more1h 1minPlay
May 03, 2018Nikasio Jamaican Fest jaialdia Reggae Fever irratsaioanAste honetan ez dugu Asteko Klasikorik izan, Disko Klasiko izan dugu. Tighten Up bildumaren lehen zenbakia entzun dugu goitik behera. Ondoren hurrengo astean Iruñeako Sanduzelai Peñan ospatuko den Nikasio Jamaican Fest jaialdiari buruz hitz egin dugu. Bukatzeko astebururako plana....more1hPlay
April 26, 2018Reggae Fever irratsaioa. Denboraldiko 20.a iritsi da!Gure irratsaioko eskema klasikoa jarraituz Asteko Klasikoa atalarekin hasi dugu. Aste honetako protagonistak The Gaylads rocksteady taldea izan da. Diska berrien txanda izan da ondoren eta Liquidator Music-ek aterata The Oldians en We are Reggae lan berriko abesti batzuk entzun ditugu. Ondoren etorri dira Dr Calypso, Zartako-K, Begoña Bang Matu eta asteburuko plana (Banda Bassotti).Gozatu!...more1hPlay
April 19, 2018Alpheus, Laurel Aitken, Roy Ellis...entzungai Reggae Fever irratsaioanAste honetako saioa The Caribbeans klasikoekin hasi dugu. Ondoren Record Store Day dela eta Liquidator Musicek aterako duen Laurel Aitkenen singlea entzun dugu. Liquidatorrekin jarraitu eta Alpheusen Light of Day diska berriko abesti batzuk entzuteko aprebetxatu dugu. Saioa amaitzeko astebururako proposamena, Revolution Jam Rock 7, Añorgako Tropical Fest eta Pantx Official Selectorsen pintxada. Gozatu!...more1h 1minPlay
April 12, 2018Entzungabe genituen taldeak izan ditugu Reggae Fever irratsaioanUdaberriko oporren ostean bueltan gara uhinetan. Aste honetan, ezagutzen ez genituen taldeak ekartzea pentsatu dugu. Alpeetara, Ipar Irlandara eta EEBBra bidaia egin ostean, Jokerface, The Hacklers eta The Debonaires entzun ditugu gaurkoan besteak beste. Gozatu!...more1h 1minPlay
FAQs about REGGAE FEVER IRRATSAIOA:How many episodes does REGGAE FEVER IRRATSAIOA have?The podcast currently has 376 episodes available.