Sign up to save your podcastsEmail addressPasswordRegisterOrContinue with GoogleAlready have an account? Log in here.
Astero Zangozatik egiten dugun reggae irratsaioa. Amets Irratian hasi ginen, ondoren Info 7ra joan ginen. Gaur egun Naiz Irratian gaude. Reggae Fever-en ska, rocksteadya eta reggaea aurkituko dituzu b... more
FAQs about REGGAE FEVER IRRATSAIOA:How many episodes does REGGAE FEVER IRRATSAIOA have?The podcast currently has 383 episodes available.
December 13, 2019RF 11.8 Gora 1979. urtea!1979. urtea urte oparoa izan zen, Two Tone diskoetxea sortu eta harekin batera mugimendu berri bat sortu zen. Talde berri piloa eta gure soinu bandarako abesti mordoa. Hau guztiaren eragileetako bat gure Asteko Klasikoa izan zen. Ez dira faltako nobedadeak, agenda eta Seletorearen Txokoa....more1hPlay
December 06, 2019RF 11.7: Nobedadeak, berriak eta The Reggae Train BizkaiaAste honetakoa jada entzungai!Betiko moduan hasi dugu saioa, Asteko Klasikoarekin. Nobedadeek (Top Shotta Band + Screechy Dan) eta berriek (Skabidean + Akatz) Bilbora eraman gaituzte abenduaren 14ean ospatzen den The Reggae Train Bizkaiari buruz hitz egiteko. Telefonoa hartu eta antolakuntza taldeko Ando Ellisi elkarrizketa egin diogu. Gauza interesgarriak kontatu duzkigu beti bezela Andok.Eta goan izan...Reggae Sukarra ona da!...more1h 0minPlay
November 29, 2019Pantx askoko irratsaioaPantx askoko irratsaioa atera dugu aste honetan. Big Youth-ekin hasiko garela aurrera dezakegu. Gero zer etorriko den? The Reggae Train-aren geldialdi berri baten aurkezpena, besteak beste. Selektorearen Txokoa ere prest dugu jada. Termometroak prestatzen joan!...more1h 1minPlay
November 21, 2019Tito Ramirezekin hasi eta The Slackersekin amaituOstegun berri batekin datorkigu Reggae Fever Irratsaioaren atal berri bat. Asteroko reggae dosia hemen da. Aste honetan Boris Gardiner izango da gure Klasikoa. Ondoren Tito Ramírezen The Kink of Mambo diskoaren aipamena egingo dugu. Honek Smooth Beans eta Mighty Megatons bezalako taldeak entzuteko aukera emango digu. Amaitzeko Selektorearen Txokoa eta agenda. Eta buruan izan, Reggae sukarra, ona da!...more59minPlay
November 14, 2019Delroy Wilsonetik Melvin DaviseraOstegun berriarekin dator Reggae Fever Irratsaioaren atal berri bat. Delroy Wilson izango dugu Asteko Klasikoa eta hark irekiko du The Aggrolites edota Ska Messengers bezalako taldeak irekitzeko bidea. Bukaeran eta astero bezala, Selektorearen Txokoa eta Agenda. Eta buruan izan: Reggae Sukarra, ona da!...more1h 1minPlay
November 07, 2019Elkarrizketa Skinhead Meetingeko arduradunekinAste honetako saioa berezia izango da, izan ere Selektah Amunda eta John Jones izango ditugu gurekin. Azaroaren 15ean Iruñean ospatuko den E.H. Skinhead Meetingaren arduradunak dira biak eta festaren nondik norakoak kontatuko dizkigute. Hala ere ez dira faltako Asteko Klasikoa, Selektorearen Txokoa eta nobedadeak. Eta gogoratu, reggae sukarra ona da!...more1hPlay
November 05, 2019The Reggae Trainaren 6. geldialdiaren aurkezpenaAzaroaren 6ean Baionan ospatuko den festaren harira, bertan parte hartuko duten taldeak aukeztu ditugu aste honetan. Arimen gaua dela ere probestuko dugu tematika iluneko reggae abestiak entzuteko. Ez dira faltako nobedadeak eta Selektorearen Txokoa. Gozatu!...more1h 1minPlay
October 25, 2019Denboraldi berriko lehenaAsteko klasikoak emango dio hasiera denboraldiari, Hopeton Lewisek hain zuzen ere. Ondoren bi nobedade ekarriko ditugu, The Magnetophones eta Titanians in Dub taldeen lan berriak. Amaitzeko...Selektorearen Txokoa, The Reggae Trainari buruzko abestia eta agenda. Gozatu...more1h 1minPlay
February 08, 2019REGGAE FEVER 10.11Prince Busterrekin hasiko dugu aro berri hau. Bere hitza ahoz-aho dabil The Specialsen 10 Commandments abestia eta gero. The Specialsen Encore lana ere entzungo dugu noski. Ondoren The Peeping Tomsen itzulera pozgarria eta "sekzio berria". Amaitzeko hilabeteko agenda! Gozatu Reggae Fever!...more1h 2minPlay
December 14, 2018Agur Sigaro, agur Zartako-K eta Agur Info7 Reggae Fever irratsaioanAsteko honetako irratsaioa berezi xamarra izan da. Agur esan diogu atzo zendu zen #Sigaro-ri, agur esango diegu Zartako-Kko lagunei eta agur esango diogu Info7 irratiari. Tartean larunbatean ospatuko den The Reggae Train Bizkaia festari buruz hitz egingo dugu eta Pantx Recordseko Pablorekin telefonoz hitz egin dugu. Gozatu!...more58minPlay
FAQs about REGGAE FEVER IRRATSAIOA:How many episodes does REGGAE FEVER IRRATSAIOA have?The podcast currently has 383 episodes available.