Sign up to save your podcastsEmail addressPasswordRegisterOrContinue with GoogleAlready have an account? Log in here.
Astero Zangozatik egiten dugun reggae irratsaioa. Amets Irratian hasi ginen, ondoren Info 7ra joan ginen. Gaur egun Naiz Irratian gaude. Reggae Fever-en ska, rocksteadya eta reggaea aurkituko dituzu b... more
FAQs about REGGAE FEVER IRRATSAIOA:How many episodes does REGGAE FEVER IRRATSAIOA have?The podcast currently has 383 episodes available.
November 27, 2017Dr. Calypsoren agurraAste honetako protagonistak Bartzelonako Dr. Calypso izan dira. 30 urtetako ibilbidea eta gero furgoneta aparkatzera doaz. Baina guztiz aparkatu aurretik agur esateko gira bat prestatzen ari dira. Hau guztia baliatu dugu gaurkoan, musika itzela entzuteko gurean. Baina Calypsotarraz gain Ken Boothe eta Mango Wood ere entzun ditugu. Aipamen berezia izan du Bilbon igandean ospatuko den 2. Mundialito Antiarrazistak....more1hPlay
November 14, 2017Pantx Kolektiboari elkarrizketaAste honetan Bilbora joan gara irratsaioan egiten dugun bigarren elkarrizketa egitera. Pantx Kolektiboarekin elkartu gara eta proiektu berri eta interesgarri honi buruzko informazio guztia ateratzen saiatu gara. Gainera, beraien lan berriak primizian entzuteko aukera paregabea izan dugu. Pantx Records!...more1hPlay
October 20, 2017Kataluniako taldeak entzungaiDenboraldi berriko bigarren atala hemen da! Kataluniako egoera ikusita, bertako taldeak entzutea pentsatu dugu aste honetan. Sowetoren "Turn the Music Again" LP berria entzuten hasiko dugu saioa. Ondoren etorriko dira Sybarites, The Cabrians, Thorpedians eta The Kinky Coo Coo's. Ez da faltako Asteko Klasikoa! Gozatu!...more1h 1minPlay
October 13, 2017Denboraldi berriko lehen saioaAdi gazteak!! Reggae Fever Irratsaioa bueltan da!!!9. denboraldiari ekin diogu aste honetan eta gurean derrigorrezkoa den bezala Asteko Klasikoarekin, @The Clarendonians-ekin hasi dugu saioa. Atzetik etorri dira Euskal Herrian bogan dauden bi talde, Iseo & Dodosound eta Glaukoma (band). Jarraian aurreko astean zendu zen Javier Olloki, Okimani (Gobeo Bay) gure omenaldi xumea egin diogu eta amaitzeko asteburuan ospatuko den Feel The Rhythm #3 festari buruz aritu gara. Gozatu!...more1hPlay
July 12, 2017Naken SelektorNaken Selektorrek Usurbilgo On the Rail estudioan grabaturiko sesioa GoodStaff zigiluaren kolaborazioarekin. Fire!...more1h 1minPlay
June 30, 2017Prince Busterri buruzko berezia: Soinu Sistemen arteko guda!Aurreko asteetan aurreratu bezala, denboraldia amaitzeko irratsaio berezi bat prestatu dugu. Irailean Prince Buster handia joan zitzaigun eta galera honek zerbait berezia egitea merezi zuen. Lanean jarri eta Bustamanteren musikagintzako lehen urteetan murgildu gara. Sound Systemetatik independentziara!...more1h 1minPlay
June 22, 2017Udako jaialdi gehiago Reggae Fever saioanGaurko saioan udan ospatuko den beste jaialdi bati eman diogu tartea. Madness taldeak antolatu ohi zuen Madstock jaialdia House of Commons deitzen da orain eta bertan joko duten taldeak entzun ditugu. Baina ez ditugu ahaztu Asteko Klasikoa eta asteburuko proposamenak....more1hPlay
June 09, 2017Emakumezkoan ahotsak nagusiAste honetan emakumeak nagusitu dira Reggae Fever-en. Phyllis Dillonekin hasi dugu Asteko Klasiko eta ondoren Doreen Shaffer-ek The Steadytones taldearekin ateratako lan berria entzun dugu. Lan berriekin jarraituko dugu eta Iseo & Dodosound-en Roots in the Air lan luze berritik pare bat abesti entzun ditugu.Saioa amaitzeko bi klasiko entzun ditugu, Bob Marley & The Wailers eta Owen Gray....more1h 1minPlay
May 26, 2017Jackie Opel, Spouge musika eta Sputniken Jamaican MistakeJackie Opel izan da aste hontako atalaren protagonista nagusia. Asteko Klasikoaren protagonista izateaz gain Spouge musikara hurbilduok gaitu Barbados uharteetan jaiotako mutilak. Barbados uharteak utzi eta Valentzia aldera joan gara Daddy Rude Records-ek ateratako EP berria entzutera, Sputnik - Jamaican Mistake.Irratsaioa amaitzeko Iseo eta Dodosounden abesti berria entzun dugu....more1h 0minPlay
May 19, 2017Taldez-talde, jaialdiz-jaialdiGaurko saioan jaialdiz-jaialdi eta taldez-talde ibili gara. Hasteko Kataluniara joan gara, Nowa Reggae jaialdian parte hartuko duten zenbait talde entzutera. Ondoren, Ipar Euskal Herrira egin dugu jauzi, EHZ-n jotzen duen beste talde bat entzuteko. Alemaniara ere joan gara, This is Ska! jaialdiko taldeak komentatzera. Azkenik Iruñean amaitu dugu, aste honetan ospatzen ari den Ibaiertzean jaialdiarekin....more1h 1minPlay
FAQs about REGGAE FEVER IRRATSAIOA:How many episodes does REGGAE FEVER IRRATSAIOA have?The podcast currently has 383 episodes available.