REGGAE FEVER IRRATSAIOA

REGGAE FEVER IRRATSAIOA

By Naken79Music
Download on the App Store

REGGAE FEVER IRRATSAIOA episodes

  • RF 17.21: Ghost Town jaialdia eta Pabloren Txokoa
    Aste honetan Ghost Town Jaialdia ekarri dugu gurera. Martxoko lehen asteburuan, Burgosen, ospatzera doazen jaialdiari buruz arituko gara. Hilabeteko azken atala denez, Pablo gurekin izango da eta Patricia “Miss Pat” Chin, reggaearen matriarkari buruz hitz egingo digu. Reggae Sukarra ona da!
    59 min
  • RF 17.20: Euskal Herritik datozen nobedadeak
    Aste honetan Harry Johnson ekoizlea izan da gure Asteko Klasikoa. Bere abesti klasiko batzuk entzun eta gero Euskal Herritik etorri zaizkigun hainbat nobedade entzun ditugu. Herrimin proiektuak lan luzea argitaratu du eta abesti bi entzun ditugu. Treverb taldeak bideokliparekin ekarri duen abesti berri entzun dugu. Juantxo Skalarik ere lan berria dakar esku artean eta aurrerapen abestia entzuteko denbora ere izan dugu. Sustraian Records LPko abesti bi entzun ditugu Iruñean egin behar den diskoaren aurkezpena aitzakia hartuta. Amaitzeko New York Ska Jazz Ensemble.
    55 min
  • 17.18: Kataluniatik bidaiatxoa
    Aste honetako atalean Monty Neysmith izan da Klasikoa. The Pyramidsekin ataleko ateak ireki eta gero Kataluniara begira jarri gara Mr. Freak Ska eta La Pandemic entzuteko. Bukatzeko The Upsessions. Reggae Sukarra ona da!
    58 min
  • RF 17.16: Harlem Shuffle Records eta Mad about you
    Aste honetako klasikoak Harlem Shuffle Recordsi zor dizkiogu. Haien katalagoko azken argitalpenekin bete dugu aste hontako ataleko hasiera. Ondoren Kataluinara joan gara bertan azaroan ospatzera doazen Mad About You jaialdia komentatzeko. Laurel Aitken izan da protagonista beraz azken zatian. Amaitzeko Ttak! eta Radici Nel Cemento. Reggae Sukarra ona da!
    57 min
  • 17.15: Lloyd Parksen kontzertua aurkezteko Pantxeko Pablorekin
    Aste honetan Pantxeko Pabloren bisita izan dugu, hurrengo urtarrilaren 23an Lloyd Parks izango da Bilbon eta hori aurkezteko izan da gurean. Ondoren nobedadeak etorri dira: Iseo eta Dodosounden diska berria, Herrimin taldearen abesti berria eta Time To Rootsen erreferentzia berria. Reggae Sukarra ona da!
    57 min
  • RF 17.14: Urteko lehenengoa EHko nobedadeekin
    Urteko lehen atala hemen da eta betiko moduan Asteko Klasikoa atalarekin hasi dugu. Aste honetan aldiz, Fire Rush liburua izan da gure klasikoa. Tritone Grabacionesek nobedadeak ekarri dizkigu, Rev. John Howell y Los Atlantes-en "En el Frontón". Iruñerrian jarraitu dugu The Titanians-en "Tinko" lan berria entzuteko. Baina nobedade gehiago ekarri dizkigu Herrimin taldeak "Mendian Gora Haritza" abestiaren reggae bertsioarekin. Bukatzeko Basque Dub Foundation. Reggae Sukarra ona da!
    57 min
  • RF 17.13: Urteko azkenak 60. hamarkadaz geroztik Jamaikan sortutako lehen ska taldea ekarri digu.
    2025eko azken Reggae Fever hau The Skatalites handiekin hasi dugu. Skaracha abestiak Skaracha taldera eraman gaitu (60. hamarkadaz geroztik Jamaikan sortutako lehen ska taldea). Tip a Top Records zigiluarekin atera dute beraien lehen singlea eta zigiluaren katalogoaren zati bat entzuteko aukera ere izan dugu. The Skatanauts eta Breakfoast Mood taldean azkenak entzun ditugu. Amaitzeko Yellowman! Reggae Sukarra ona da!
    56 min

About REGGAE FEVER IRRATSAIOA

From the publisher's feed

Astero Zangozatik egiten dugun reggae irratsaioa. Amets Irratian hasi ginen, ondoren Info 7ra joan ginen. Gaur egun Naiz Irratian gaude. Reggae Fever-en ska, rocksteadya eta reggaea aurkituko dituzu…