REGGAE FEVER IRRATSAIOA

REGGAE FEVER IRRATSAIOA

By Naken79Music
Download on the App Store

REGGAE FEVER IRRATSAIOA episodes

  • RF 17.11: Amaika Rude eta Sustraian Records
    Abenduko lehen atal honetan The Harmonians izan dira asteko klasikoak. Astero bezala nobedadeek garrantzia izan dute eta gaur Amaika Ruderen lan berriko aurrerapen kantua entzun dugu. Sustraian Recordsen "Arin, eder eta zikin" bilduma ere entzun dugu. Bukatzeko The Cabriansen 25. urteurrena eta Mojo Workin jaialdiaren kartela. Reggae Sukarra ona da!
    58 min
  • RF 17.10: Jimmy Cliffi buruzko berezia
    Aste honetan Jimmy Cliff musikari jamaikarrak, reggae musikaren ikono handienetakoak, utzi gaitu. Bera omentzeko saio berezia egitea pentsatu dugu eta 60. eta 70. hamarkadetako musikaz hornituriko saioa prestatu dugu. Reggae Sukarra ona da!
    58 min
  • 17.9: Lloyd Parks Bilbon eta Grows Music Collective
    Aste honetakoa Lloyd Parkesekin hasi dugu. Reggae abeslari eta baxulari mitikoa Euskal Herrira dator urtarrilean eta bere hastapenetako abesti batzuk entzun ditugu. Ondoren Zaragozara joan gara Grows Music Collective proiektua gehiago ezagutzera. Honek, Jesus Bravo, Aggromondarrak eta The Magnetophones entzuteko parada eman digu. Amaitzeko Rudelari Egunaren egitarauari errepasoa eman diogu. Reggae Sukarra ona da!
    57 min
  • RF 17.8: Abesti eta talde berriak
    Aste honetako Klasikoak aukeratzeko Manchesterreko Madame Clauden playlistera jo dugu. Beraien erreferentzien artean The Slickers, The Ethiopians, Ken Parker edota Pat Kelly aurkituko ditugu. Madame Claude taldea berria da gurean eta gure bihotzean indarrez sartuko direlakoan gaude. Jon Imanolen Time To Roots Recordsen eta Iseo & Dodosounden azkenak ere entzuteko aukera izango dugu. Skakeoren bitartez berriak ere etorri dira. Reggae Sukarra ona da!
    57 min
  • RF 17.7: XIII. Rudelari Eguna
    Aste honetan azaroaren 22an Gernikan ospatuko den XIII. Rudelari Eguna ospatuko den festa izan dugu hizpide. Egun osoko egitaraua antolatu dute Gerniska Rudelari taldeko kideek eta berau aurkeztu dugu atal berri honetan. Horrela, Sustraians, Agoteak, Arratians eta Smooth Beans entzuteko parada izan dugu. Reggae Soul Brothers selektore bikoteak haien saioan jarriko dituzten bi abesti ere entzun ditugu. Reggae Sukarra ona da!
    55 min
  • RF 17.6: Nobedadeak eta beldurrezko abestiak
    Aste honetan Joe Mansano ekoizlea aukeratu dugu gure "Asteko Klasikoa" sekziorako. Bere lan batzuk entzun ondoren Ripolleteko Roof Bandits taldea ezagutzeko aukera izan dugu. La Panchita Recordsekin atera dute "Plou" izeneko abestia. Beldurrezko abesti batzuk entzuteko astia izan dugu Iseo eta Dodosoundekin agurtu aurretik. Reggae Sukarra ona da!
    57 min
  • RF 17.5 Nobedadeak eta kontzertu iragarpenak
    Aste honetakoa altxorraren uharteko altxor handienetako batekin hasi dugu, Jackie Edwardsekin hain zuzen ere. Berak bidea irekiko digu The Pioneers handien grabazio berria entzuteko. Potao eta Begoña Bang Maturen elkarlana entzun eta kontzertu iragarpenetara pasako gara The Aggolites eta The Mighty Megatons entzuteko. Bukatzeko MFC Chicken eta Eric Clapton. Regaae Sukarra
    59 min
  • RF 17.4: Smoothe Beansen lan berria ia hamar urte eta gero.
    Aste honetan Jimmy London izango da gure Klasikoa. Nobedadeen artean Smooth Beans kantabriarren azken abestia eta Potatoren 40. urteurreneko "Todavía hay quien resiste" diska eta crowfunding kanpaina izango ditugu. Gazari keinua ere egin diogu Banditsen abestia entzunez. Amaitzeko Derrick Harriot handia.
    57 min
  • RF 17.3: Memi Sillah izan da gure protagonista
    Aste honetan Stranger Colekin hasi dugu. Bartzelonan ospatuko den Train To Skaville jaialdian joko duenez, hortk tiraka hasi eta Memi Sillah hainbatetan entzuteko aukera izan dugu, The Oldiansen lan berrian eta bere lehen reggae proiektuan Double Jabsen. Amaitzeko Agoetak. Reggae Sukarra ona da!
    59 min
  • RF 17.2: Agoteak taldearen lehen lana
    Aste honetan 100% Dynamite bildumarekin hasiko dugu saioa. Ondoren berritasunak entzuten jarraituko dugu, Roy Ellisen single berria eta Agoteak taldearen lehen lan luzea. Agendarako pare bat zita ere botako ditugu. Reggae Sukarra ona da!
    56 min

About REGGAE FEVER IRRATSAIOA

From the publisher's feed

Astero Zangozatik egiten dugun reggae irratsaioa. Amets Irratian hasi ginen, ondoren Info 7ra joan ginen. Gaur egun Naiz Irratian gaude. Reggae Fever-en ska, rocksteadya eta reggaea aurkituko dituzu…