Ez hain aspaldi, zientzia egin nahi zuten emakumeek gizonezkoen itxura eta izena hartu behar izan zuten. Haien adibide dira Jeanne Baret eta Sophie Germain Frantziarrak.Baret botanikari aitzindaria, munduari bira eman zion lehen emakumea bilakatu zen 1774an, eta garaitsu berean, Sophie Germainek gizonezko matematikari ospetsuenen pareko ekarpenak egin zituen matematiketan eta filosofian. Baina, balentria horiek egiteko, beren izenari uko egin eta galtzak jantzi behar izan zituzten. Izan ere, garai hartan, emakumeek ez zuten zientzia egiteko aukerarik, gizonen espazioa zen, eta Ana Galarragak eta Alaitz Ochoa de Eribek atal honetan aipatu nahi izan dituzte.Alaitz Ochoa de Eribe Agirre eta Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko zientzia-dibulgatzaileek "Uhin Ultramoreak" erabili dituzte, zientzia eta teknologia munduko gai interesgarrienak aztertzeko.