Plazeboaren kontrakoa da nozeboa, alegia, eragin ahalmenik ez duen zerbaitek kalte egitea. Bi efektuei buruzkoa da "Uhin Ultramoreak" podcastaren 16. atala.Denok ezagutzen dugu plazebo-efektua zer den. Tratamendu edo substantzia batek gugan eragiten duen eragin baikorra. Zerbaitek on egingo digula jakiteak, garestia izateak, fisikoki sentitzeak... sortzen duten onura, tratamendu edo substantzia horrek, berez, eraginik ez badu ere. Kontrakoa ere gertatzen da: berez eraginik ez duen zerbaitek kalte egitea. Nozebo-efektua esaten zaio horri.Plazebo eta nozebo zer diren, zer mekanismoren bidez gertatzen diren, eta etikoki nola erabili aztertu dute Alaitz Ochoa de Eribe Agirrek eta Ana Galarraga Aiestaranek.Atala osatzeko, albiste zientifiko-teknologikoen berri eman dute, eta entzuleak gonbidatu dituzte asmatzera zer den soinu misteriotsua, eta zuzenak ala okerrak diren zenbait baieztapen.