ZuZeuko Bipareta

ZuZeuko Bipareta

By ZuZeu PodcastSociety & CultureArts
Download on the App Store

ZuZeuko Bipareta episodes

  • Izar de la Hoz Agirre (Itsasoko izakia)

    Izar de la Hoz Agirre Getarian jaio zen, 1999an. Bi urte zituenean, itsas bidaia bati ekin zion, gurasoekin eta anaiarekin batera, Silver Cloud belaontzian. Atlantikoa zeharkatu ondoren, ia Hego Amerika eta Karibe osoan ibili ziren. Dozenaka herrialde, kultura eta hizkuntza ezagutu zituzten, eta abentura asko bizi, baita arriskuren bat ere. DBH hastekoa zela itzuli behar izan zuten, baina gerora Pazifikoan ere ibili dira eta munduari bira ematen jarraitu nahi du. Altuerako patroi gisa edo bidaiari gisa...

    1 hr 8 min
  • Eñaut Urkiza Aizpurua (Euskarabentura, aparteko esperientzia)

    Eñaut Urkiza Aizpuruak 16 urte ditu, Lapuebla de Labarcakoa da (Arabar Errioxa) eta Assa ikastolan ikasten du. Etorkizunean, Ferrari auto enpresan lan egin nahi luke, ingeniari mekaniko gisa. Uda honetan, kirola eta euskara uztartzeko asmoz, Euskarabenturan parte hartu du, beste 125 gaztetxorekin eta 28 laguntzailerekin batera. Esperientzia berezia izan da berarentzat; bizitzan behin izatea merezi duen abentura handi bat. Abenduaren 3a, Euskararen Eguna, aitzakiatzat hartuta, ekimen horretaz, euskaraz eta bere bizimoduaz aritu gara...

    38 min
  • Andoni Carpentier Ampo (Parkour, free-running eta tricking-a, jauzika bizitzea)

    Andoni Carpentier 1996an jaio zen, Angelun (Lapurdi). Nerabea zela, rapa abesten eta parkourra egiten hasi zen. Parkourretik freerunning-a eta tricing-a ere egitera pasatu zen. Acrofeel elkartekoa da eta elkartearen gimnasioan nahiz kalean entrenatzen da, astean hirutan. Jarduera horiek “mugimenduaren artetzat” jotzen ditu, ez kiroltzat, nahiz eta tarteka lehiaketetan parte hartzen duen. Bi izengoiti ditu: Andoken musika arloan erabiltzen du; Andouble, berriz, mugimenduaren arteetan. Musikari dagokionez, bakarlari gisa ez ezik, Aléa Lyrique hip hop taldean ere aritzen da. Horrez gain, Baionako Oreka Zirkoan akrobazia irakaslea da.

    47 min
  • Jon Fernandez Iturregi (Senak gidatutako musikaria)

    Jon Fernandez Iturregi (Bilbo, 1995). Klarinetea, pianoa, bateria, trikitia, eta gitarra jotzen daki, baita abesten ere. Beraz, berak bakarrik talde bat osatzeko adina musika tresna menderatzen ditu. Amari esker, garai batean kontserbatorioko ikasketak amaitu zitzan tematu zelako. Txopet taldeko kidea da, Iñigo Guemes eta Andoni Barinaga-Rementeriarekin batera. Jonek teknika ezagutzen duen arren, bere senaz baliatzea gustatzen zaio eta horrek kolore berezia ematen dio taldearen musikari. Gizarte hezitzailea izanik, Urduñako nerabe etorkinen harrera zentroko koordinatzaile lanean jarduten du...

    52 min
  • Jon Fernandez Iturregi

    Jon Fernandez Iturregi (Bilbo, 1995). Klarinetea, pianoa, bateria, trikitia, eta gitarra jotzen daki, baita abesten ere. Beraz, berak bakarrik talde bat osatzeko adina musika tresna menderatzen ditu. Amari esker, garai batean kontserbatorioko ikasketak amaitu zitzan tematu zelako. Txopet taldeko kidea da, Iñigo Guemes eta Andoni Barinaga-Rementeriarekin batera. Jonek teknika ezagutzen duen arren, bere senaz baliatzea gustatzen zaio eta horrek kolore berezia ematen dio taldearen musikari. Gizarte hezitzailea izanik, Urduñako nerabe etorkinen harrera zentroko koordinatzaile lanean jarduten du...

    52 min
  • Irene Araujo Garcia (Dantzaren bidez, auzogintza)

    Irene Araujo Garcia 2001ean jaio zen, Iruñean. Bost urte zituenean Oberena euskal dantza taldean sartu zen eta egun bertan jarraitzen du, dantzatzen zein helduei erakusten. Arrosadia eta Azpilagañako talde feministan ere parte hartzen du. Lanbidez, erizain laguntzailea da, X izpietan espezializatua…

    40 min
  • Amaia Chocarro Salaberria (Artea itsasargi)

    Euskal Herri osoko gazteen bizimodua, zaletasunak, gogoak eta ametsak ezagutzeko hizketaldi saioak… BiPareta poZkasta, denboraldi berri bat Ainara Mendiolarekin.

    Amaia Chocarro Salaberria Donostian jaio zen, 2002an. Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi zuen. Idazketa, argazkilaritza eta zinema ekoizpena gustatzen zaizkio, baita begirale izatea ere. Une honetan, Besarkada baten usaina eleberri laburra idazten ari da. 2023tik aurtengo udaberrira arte Bipareta podcasta aurkeztu du; orain, denboraldi berriko lehen elkarrizketatua da.

    50 min
  • Aisialdia (Aniztasun funtzionala aisian)

    Gazte asko gara zaintzan oinarritutako lanak gure lehen ogibide bilakatzen ditugunak. Izan, umeen monitoretzan, haurren eskola-laguntzan, entrenatzaile gisa,... Gehienetan, guk geuk bizi izan dugunaren esperientziatik abiatuta, ilusio eta maitasun osoz, baina formakuntza eskasa edo inolako formakuntzarik gabe hasten gara ume eta gazteekin egoten. Izugarrizko ardura da, gugan jartzen dutena, eta nahiz eta, gure hoberena ematen saiatzen garen, askotan zaila da sortzen zaizkigun zenbait egoerari zuzenki aurre egiten jakitea. Zer esanik ez, aniztasun funtzionala edo nolabaiteko behar berezia duten pertsonen zaintza egin behar dugunean. Gizarteak orokorrean izugarrizko desinformazioa baldin badu, ezinezkoa egiten da zaintzan lan egiten dugun pertsonok beharrezko informazioa eta formakuntza edukitzea. Gaurko atalean, aisialdiaren funtzinamendua aztertu eta inklusioari espazioa eskainiz, Laura Flores eta Amaia Salsamendi izan ditugu gurekin hausnarketan...

    42 min
  • Gazteak (Zeinena da etorkizuna?)

    Gazteok "kristalezko belaunaldia" omen gara, edozein zailtasunaren aurrean apurtu egiten garen belaunaldia, ezer jasateko gaitasunik gabekoak. Baina, etorkizuna ere bagara, eta gure esku dago mundu honen noranzkoa. Ardura guztia jarri nahi digute gainean, inork gugan konfiantza ez duen bitartean; inork gu entzuten ez gaituen bitartean. Ezinezkoa zaigu etorkizun batean pentsatu, orain jasan ezin batean bizi garen bitartean. Oso zaila da oraina deseraikitzen saiatzea, sistemak itotzen gaituen bitartean, honek guztiak gure osasunean eragiten digun bitartean. Gurea da etorkizuna, eta gure erara sortu nahi dugu, baina agian ezin dugu guk bakarrik egin...

    46 min
  • Migrazioa (Inor ez da ilegala)

    Ez da berria migrazioaren gaia gure artean. Ez dira berria haien kontrako lege eta ekintza guztiak. Ez dira berriak haien inguruko berri faltsuak, ezta haien kontrako gorrotoa. Eta hala ere gauzak ez doaz aurrera, atzeraka baizik. Azken aldian, Europan hedatzen ari den xenofobia eta ezartzen ari diren migrazioaren kontrako legeak, giza eskubideak kolokan jartzen dituzte; laguntza humanitarioa, esaterako, ilegala bihurtuz. Gaurko atalean, migrazioaren egoera gertutik aztertuko dugu. Horretarako, Ana Perez, SMHko kide, eta Itziar Gomez eta Malen Garmendia, Irungo Harrera Sareko kideak gonbidatu ditugu BiParetara... 

    35 min

About ZuZeuko Bipareta

From the publisher's feed

Hizketaldi saioak, askotariko gaiez, Euskal Herri osoko gazteekin. Beren bizimodua, zaletasunak, gogoak, ametsak… ezagutuko ditugu.