10 minututan
Download on the App Store

10 minututan episodes

  • Ikaskuntza baliabideak eskuragarri jartzeko tresnak
    Aurrez aurreko irakaskuntzatik urruneko irakaskuntzara edo birtualera jauzia emateko urratsak lantzen ari gara eta aurreko saioan LMS edo plataformei buruz hitz egin genuen. Saio honetan, berriz, baliabideak eskuragarri jartzeko tresnak ezagutuko ditugu. 10 minututan, Maite Goñik gidatuta.
    Jarri kaskoak eta entzun!
    17 min
  • Urruneko irakaskuntzarako plataformak
    Asko hitz egiten ari gara egunotan nolakoa izango den itzulera ikastetxeetara irailean. Eta, antza, prest egon beharko dugu edozein unetan beste itxialdiren bat egiteko…
    Espero dezagun ez izatea horrela, baina, edozein modutara, garbi dago pandemia garaian bizitzen ari garenak arrastoa utziko duela eta normaltasun berrian ez dela aurreikusten eszenatoki bat non ikastetxeek eta irakasleok ez dauzkagun gure proposamen didaktikoak ingurune digitalera egokituta. Gauzak horrela, une ona da, aparteko gogoetak egiteaz gain, urrats horiek nola emango ditugun aztertzeko.
    Saio honetan lehen urratsaz hitz egingo dugu: plataforma hautaketa.
    Jarri kaskoak eta entzun!
    13 min
  • Amarauna: hezkuntza berrikuntzaren plataforma adimenduna
    Aurreko saioan hezkuntza-baliabide irekiei buruz hitz egin genuen. Ikaskuntza-irakaskuntzan erabil ditzakegun material didaktiko digitalizatuak, libreak eta irekiak.
    Ba, oraingo honetan AMARAUNA izango dugu hizpide: Eusko Jaurlaritzako hezkuntza Sailaren edukien eta hezkuntza berrikuntzaren plataforma adimenduna. Maite Goñirekin 10 minututan!
    Jarri kaskoak eta entzun!
    Baliabideak:
    amarauna.euskadi.eus
    12 min
  • Hezkuntzako Baliabide Irekiak
    Orokorrean, gaur egun, denok jotzen dugu internetera ikasteko. Nork ez du interneten bilaketa egin bizkotxa nola egiten den jakiteko? Edo etxean ondatu zaigun edozer konpontzeko. Eta irakasleok askotan jotzen dugu sarera, lantzen ari garen gaiaren inguruko informazioa bilatzeko. Gaurko saioan Hezkuntzarako Baliabide Irekiez hitz egingo dugu: Zer dira? Non topatu ditzakezu? Eta batez ere, adibiderik jartzerik nahi?
    Erantzunak Maite Goñiren eskutik jasoko ditugu 10 minututan.
    Jarri kaskoak eta entzun!
    Errekurtsoak:
    EDIA: http://cedec.intef.es/recursos/ (http://cedec.intef.es/recursos/)
    15 min
  • Berta Martinez: Irakaslea konfinamendu garaian
    Irakasle ofizioa erruz zaildu du konfinamenduak eta erronka ugari izan dituzte hezkuntzaren alorrean ari diren langileek. Berta Martinez Barakaldoko Berritze Guneko IKT aholkulariak konfinamendu garaian irakasleek izan dituzten bizipen, zailtasun eta irakaspen praktikoak kontatu dizkigu.
    Jarri kaskoak eta entzun!
    24 min

About 10 minututan

From the publisher's feed

10 minututan gauza asko egin daitezke. Maite Goñik zuzentzen duen podcast honetan teknologia eta hezkuntza lotzen dituen hariari tirako diogu. Eskolan aplikatzeko rikimailu errazak, bogako aplikazioak…