
Sign up to save your podcasts
Or


Konturatzea kosta egin bazaigu ere, sarean gure identitatea eraikitzen dugu. Eta eraikitzen digute. Zer sare sozialetan egon erabakitzen dugun unetik beretik, txio bat edo mezu bat argitaratzen dugun unera arte… idazten ari gara gure aztarna digitala. Abatarra aukeratzean, edo gutaz albiste bat argitaratzen dutenean, edo guraso askok egiten duten bezala gure seme edo alabaren argazkia munduari erakusten diogunean. Identitate digitala osatzen ari gara. Eta tentuz ez bagabiltza ondorio lazgarriak izan ditzake honek.
Adituen ahotsak:
Pernille Tranberg: Fake It – to control your digital identity.
What is a digital Identity – Teaching & Learning Innovations CSUCI
Arraina platerean ala arrantzan ikasi, zer nahiago duzu? Hezkuntzak ikaragarri eboluzionatu du azken hamarkadetan. Sareak eta tresna teknologiko berriek norbanakoari eta bakoitzaren erritmoari doitutako ikastaroak sortzeko bideak eman ditu. Ez dakizu zer den MOOC bat? Eta SPOOC edo NOOC bat? Ba adi Maite Goñiri, 10 minututan azalduko baitizu. Jartzazu MOOC bat zure bizitzan.
Hamaika dira Google Play Store app plataforman edo Apple etxearen App Store-an topatu ditzakezun app didaktikoak. Zure mugikorra ikasketarako tresna eraginkor bilaka dezaketenak. Baina zer aplikazio da egokia? Zein gomendagarria? Nora jo dezakegu aholku bila? Maite Goñikazalduko dizu 10 minututan.
Erreferentziak:
SmartPrivial – Pribatutasuna eta sareko identitate digitala lantzeko tribiala. (Android hemen, Iphone hemen.)
Soundtrap – Musika editatzeko eta sortzeko aplikazioa (Android hemen, Iphone hemen)
Toolbox – http://toolbox.mobileworldcapital.com/
From the publisher's feed