
Sign up to save your podcasts
Or


Aste hontan komunikazio gaitasuna izango dugu hizpide. Gaur egun irakasle askok dute beren ikasleen gaitasun komunikatiboa lantzeko beharra. Nola hitz egin jendaurrean, nola azaldu ideiak eta landu kontzeptuak? Ba ote da gaitasun komunikatiboa lantzeko tresna edo metodologiarik? Noski baietz, Maite Goñik Axular Lizeoko Aitor Uriondorekin hitz egin du, beraien esperientziak zurekin partekatu eta gai honen inguruan sakontzeko. Aurrera!
Ikasgela iraultzeak ez dirudi ideia ona denik, lehen kolpean. Ziur 10 minutuok igaro ostean ez zaizula horren bide txarra irudituko. Flipped Learning edo Flipped Classroom delako ikasketa moldea zer den azalduko dugu. Ikasleak partaide egiteko, aktibatzeko eta entzule huts ez izateko sortutako sistema da. Maite Goñik azalduko dizu zirt edo zart.
Erreferentziak:
Irakasle batek ikasle bat Twitterren blokeatzea zilegi da? Galdera zaila da erantzuten, edo agian ez, baina ziur irakasle bakoitzak izango duela bere ikuspuntua. Bere irizpidea. Tira, sarean badira hainbat bizikidetza arau, komunikatzeko eta harremanak izateko unean kontutan izan behar ditugunak. Netiketa deitzen zaie (Netiquette ingeleraz) eta 1995ean idatzi ziren lehenengoz. Maite Goñik zirt edo zart azalduko dizu.
Hauxe duzu ’10 minututan’ podcastaren lehen denboraldiko azken atala, datorren denboraldian gehiago, oroitu gainerako atalak ere entzungai dituzula zure audio plataforma kuttunean.
Erreferentziak:
Zerekin geratuko gara?
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Microsoft eta Google-ekin lan egingo duela iragarri ostean, eskoletan burujabetza teknologikoa landu daitekeen itaundu diogu Josune Gereka, Ikastolen Elkarteko kideari. Gereka EKI proiektuaren arduraduna da.
Euskara irakasle batek plazaratu digu bere kezka: Nola motibatu ikasleak teknologia erabiliz? Zer aplikazio eta tresna txertatu ditzakegu ikasgelaren egunerokoan? Bada Zumaiako Institutuko Mikel Fernandez irakasleak adibide ederra ekarri digu saiora. Bertan Txikipedia erabiltzen dute edukiak landu, elkarlana sustatu eta ikasleak motibatzeko.
Gaurkoan 10 minututan-en heziketaren alde ederrenetako batez ariko gara, ikasketa zerbitzuaz alegia. Don Bosco lanbide heziketa ikastetxeko irakaslea da David Muñoz eta Irribarreak Marrazten esperientziaren arduradunetako bat. Ekimen honen bitartez 3D inprimagailuekin esku ortopedikoak egin eta banatu zituzten haien beharra zutenen artean. Azken finean horixe baita ikasketa zerbitzua: kurrikulum akademikoa komunitatearen zerbitzura jartzea. Hala, ikasleek ikasteaz gainera komunitatearen arazo edo kezka bati erantzuten diote. Jarri kaskoak eta entzun!
Hezkuntza munduaren erronketako bat etorkizuneko lanetan beharko diren gaitasunak lantzea da. Izan ere gure haur eta gazte asko oraintxe existitzen ez den lan batean jardungo dira. Zer gaitasun landu behar dira? Nola aurreikusi etorkizuneko beharrak? Tira, Zarauzko Orokieta ikastetxean GELAB sortu dute horretarako. Gela eta laborategia uztartzen dituen proiektu interesgarria. Arrate Ugalde gonbidatu dugu egitasmoaz mintzatzeko. 10 minututan, Maite Goñirekin!
Frantziar Estatuak mugikorrak debekatu ditu eskoletan. Eta eztabaida hezkuntza komunitatean dago jada: Eskolan mugikorrak bai ala ez? Eta baiezkoa bada zertarako? Tresnak ez dira inoiz berez txarrak, berauen erabilera da egokia edo ezegokia izan daitekeena. Hona hemen gaia 10 minututan azaldua, Maite Goñirekin.
Erreferentziak:
MSchools: http://mschools.mobileworldcapital.com/
The Newsmakers, should schools ban smartphones?https://www.youtube.com/watch?v=SmW7ztFlkp4
Healthy or Harmful? France bans mobile phones. Hitz egiten duen pertsona, Matteo Bergamini, Youth Platform https://www.youtube.com/watch?v=5hRK0rDGAEs
ZuZeu Podcast plataforma sortu dugu eta honakoa da gure 0. kapitulua. Zer demontre da podcast bat? Eta zergatik sartu gara halako abenturan? Izaskun Pérez kazetaria da eta Podium Podcast, Prisa komunikazio taldeak sortutako plataformaren sortze prozesuan parte hartu zuen. Cadena Ser irratian urteak igaro ostean oran podcasten munduan dabil buru belarri. Berarekin hitz egin dugu.
Gamifikazioaz asko hitz egiten da alor askotan. Hezkuntzan ere bai. Horizon txosten ezagunak bogan dauden joeren artean sartzen du. Baina zer da gamifikazioa? Eta zer abantaila ditu eskolan aplikatzen badugu? Zer tresna ditu irakasle batek bere gela gamifikatzeko? Maite Goñik 10 minututan azalduko dizu.
Aipatzen diren aplikazioak
Aplikazio gamifikatuak
Duolinguo – hizkuntzak ikasteko aplikazioa.
Fabulous – MOtibatzeko eta ohitura onak bultzatzeko aplikazioa.
SmartyPig – Etxeko ekonomia gamifikatua.
Hezkuntzako aplikazioak, gamifikazioa gauzatzeko
Kahoot!
Classdojo
Minecraft Education Edition
www.gamificatuaula.org
From the publisher's feed