
Sign up to save your podcasts
Or


Aurrez aurreko irakaskuntzatik digitalera trantsizioa nola egin azaldu dugu aurreko kapituluetan. Saio honetan, berriz, ingurune digital batean ikasleen arteko elkarlanerako oinarriak nola jarri azaldu eta talde lana gauzatzeko tresnak aurkeztuko dizkizu Maite Goñik. Talde lana hamaika helburu edo bide ezberdinetatik egin daiteke eta aukera bakoitzari doitutako tresna eta aplikazioak ekarriko ditugu gaurkoan.
Aurrez aurreko irakaskuntzatik urruneko irakaskuntzara edo birtualera jauzia emateko urratsak lantzen ari gara eta aurreko saioan LMS edo plataformei buruz hitz egin genuen. Saio honetan, berriz, baliabideak eskuragarri jartzeko tresnak ezagutuko ditugu. 10 minututan, Maite Goñik gidatuta.
Jarri kaskoak eta entzun!
Zein jarduera digital egin ditzakete ikasleek ikasitakoa erakusteko? Galdera horrek erantzun mordo bat izan ditzake. Baina lehenik eta behin komeni da aipatzea, noski, ikasketaren ebidentziaren gaia konplexua dela, normalean ebaluazioari lotuta dagoelako. Eta, ez dago esan beharrik: gaia korapilatsua izan daiteke. Ez da 10 minutuan hitz egitekoa, baina 10 minutuan bai eman ditzakegu ideia batzuk, ohiko azterketa alde batera uzteko edo, behinik behin, beste metodo batzuekin konbinatzeko.
Irakasle ofizioa erruz zaildu du konfinamenduak eta erronka ugari izan dituzte hezkuntzaren alorrean ari diren langileek. Berta Martinez Barakaldoko Berritze Guneko IKT aholkulariak konfinamendu garaian irakasleek izan dituzten bizipen, zailtasun eta irakaspen praktikoak kontatu dizkigu. Jarri kaskoak eta entzun!
Aurreko saioan hezkuntza-baliabide irekiei buruz hitz egin genuen. Ikaskuntza-irakaskuntzan erabil ditzakegun material didaktiko digitalizatuak, libreak eta irekiak. Ba, oraingo honetan AMARAUNA izango dugu hizpide: Eusko Jaurlaritzako hezkuntza Sailaren edukien eta hezkuntza berrikuntzaren plataforma adimenduna. Maite Goñirekin 10 minututan!
Jarri kaskoak eta entzun!
Orokorrean, gaur egun, denok jotzen dugu internetera ikasteko. Nork ez du interneten bilaketa egin bizkotxa nola egiten den jakiteko? Edo etxean ondatu zaigun edozer konpontzeko. Eta irakasleok askotan jotzen dugu sarera, lantzen ari garen gaiaren inguruko informazioa bilatzeko. Gaurko saioan Hezkuntzarako Baliabide Irekiez hitz egingo dugu: Zer dira? Non topatu ditzakezu? Eta batez ere, adibiderik jartzerik nahi? Erantzunak Maite Goñiren eskutik jasoko ditugu 10 minututan. Jarri kaskoak eta entzun!
Errekurtsoak: EDIA http://cedec.intef.es/recursos/
Saio honetako gaia entzule batek proposatu beharrean, Maite Goñik berak ekarri du mahai gainera. Azken aldian hezkuntzan joera da IDU delakoa, Ikaskuntza Diseinu Unibertsala. Baina zer da? Nondik dator? Eta garrantzitsuena, zertan hobetu dezake ikaskuntza prozesua? Josi Sierrak azalduko digu.urte askotan lan egin du Berritze Gune Nagusian eta aditua da IKTetan.
Mark Prensky hezkuntza guruak 2001ean esan zuen belaunaldi berriak, 1984 urtetik aurrera jaioak, natibo digitalak direla eta immigrante digitalok ez ditugun gaitasunak dituztela teknologiari dagokionean. Baina askoz ere konplexuagoa da gaia, izan ere, ikerketa askoren arabera gauza bat da teknologiekiko dugun lotura eta abildadea, eta beste bat bertako edukiak eta hizkuntza interpretatzeko dugun gaitasun kritikoa. Alfabetizazio mediatikoaz hitz egingo dugu gaur, 10 minututan.
Erreferentziak:
Mark Prensky – Digital Natives.
EiTBren dekalogoa.
http://labur.eus/iturriakegiaztatu
Saio hau irakasleentzat bezainbeste izan liteke ikasleentzat. Selektibitatea datorkizuenontzat, zein, karreran zabiltzatenontzat. Nola memorizatzen ditugu edukiak, nola ikasten dugu? Zer prozesu ematen dira gure burmuinean? Ba al da aholku onik ikasketa prozesua errazteko? Argi dago neurozientziak azken hamarkadetan egin dituen aurrerapenek asko lagun dezaketela hezkuntza ulertzen, eta galdera zaharrei erantzun berriak emateko orduan. Honetaz guztiaz gako batzuk emango dizkizu Maite Goñik 10 minututan.
Erreferentziak:
Sandra Van Aalderen – Teachers, know your brain!
Zerekin geldituko gara?
Quizlet (Android edo iOS)
Zuon galderak eta zalantzak erantzutea ikaragarri gustatzen zaigu, eta aste honetan konpetentzia digitalak hezkuntzan nola lantzen diren aztertuko dugu, berriz ere. Baina oraingoan Xabier Mujika, Berritze Gune Nagusiko IKT koordinatzaileak azalduko digu bere esperientzia. Askotan abstrakzioak irentsi gaitzake kontzeptu eta teoria itsasoetan ibiltzen garenean hezkuntzaz eta teknologiaz solasean. Mujikak errealitatera jaitsiko gaitu 10 minututan. Jarri kaskoak eta sakatu play botoiari!
From the publisher's feed