
Sign up to save your podcasts
Or


Ingelesez, Icebreakers; euskaraz, izotz apurtzaileak edo. Badakizu, norbait ondo ezagutzen ez duzunean, hasierako une deseroso horretan lagungarri gertatzen diren kontu horiek… Baina hezkuntzaren alorrean, beste esanahi bat dute. Gelan giro lasai bat sortzeko erabiltzen dira, ikasleak euren artean hobeto ezagutu daitezen edo lankidetzarako prestatzeko. Saio honetan, aurrekoaren segidan, jarduera batzuk proposatuko dizkizugu.
Jantzi kaskoak eta adi!
Ikasturtea ondo abiatzea garrantzitsua da (harremanak eraikitzea, taldean giro ona sortzea, helburuak ipintzea…). 10minututan podcastaren ikasturteko lehen atal honetan, elkar hobeto ezagutzeko jarduera batzuk proposatu ditugu.
Jantzi kaskoak eta adi!
Azken egunak dira. Eguraldi ona badator, luzea eta arraroa izan den ikasturte bat badoa. Eta guztiok, bai ikasleek eta baita irakasleok ere, gauza bakarra dugu buruan: udako oporrak! Denboraldiko azken saioan ikasturtea jolasean amaitzeko tresnak aurkeztuko dizkizugu!
Baliabideen zerrenda: https://labur.eus/10minututan5
Jantzi kaskoak eta adi!
Gaur internet nabigatzaileen inguruan hitz egingo dugu. Eta zehatzago izateko, bertan txertatu ditzakegun gehigarrien inguruan. Asko dira oso erabilgarriak eta guk ezinbestekoen zerrenda bat osatu dizugu.
Jantzi kaskoak eta adi!
Irakasleok beti behar izaten ditugu irudiak, ikonoak, soinuak, etab. gure aurkezpenetan eta lanetan txertatzeko edo ikasleen eskura ipintzeko, beraiek ere euren lanetan erabil ditzaten. Bada, gaurko saioan, dohaineko bilatzaile espezializatu erabilienen bildumatxo bat osatuko dugu eta bakoitzak eskaintzen duena azalduko dugu.
Erabilitako baliabideak:
Hementxe denak batera gure entzuleekin partekatzeko:
https://labur.eus/10minututan4
Gaurko saioan, irakasleen (edo edozeinen) erreminta-kutxa aplikazio txiki eta praktikoekin beteko dugu, edozein unetan eskura izan behar ditugun horiekin. Horietako batzuk dira: taldeak egiteko aplikazioak, kronometroak eta atzera kontaketak, PDFak batu, banatu edo editatzen dutenak, URL edo helbideak moztekoak, aurpegiak pixelatzekoak…
Aipatutako aplikazioak
ClassroomScreen: https://www.classroomscreen.com/Team Maker: https://chir.ag/projects/team-maker/Echalo a suerte: https://echaloasuerte.com/I love PDF: https://www.ilovepdf.com/esPDF escape: https://www.pdfescape.com/windows/ Printfriendly: https://www.printfriendly.com/Labur.eus: https://labur.eus/Myfav: https://www.myfav.es/Symbaloo: https://www.symbaloo.com/Facepixelizer: https://www.facepixelizer.com/Removebg: https://www.remove.bg/Dafont: https://www.dafont.com/es/
Hementxe denak batera gure entzuleekin partekatzeko:
https://www.theurlist.com/mikroaplikazioak
Garbi dago pandemiaren ondorioz, gure bizitza asko aldatu dela eta eguneroko gure jarduna moldatu egin behar izan dugula. Prebentzio neurriak eta mugak barneratu behar izan ditugu, baina baita, muga horiek kontuan izanik ere, gure artean harremanetan jartzeko modu berriak garatu. Eta guztien artean, bat nagusiki: bideokonferentziak.
Gaur berauen inguruan hitz egingo dugu, azken tendentzia eta berritasun teknologiak aipatuz, Maite Goñirekin.
Jantzi kaskoak eta adi!
Imajinatzen duzu ikasleen galderak erantzuteko laguntzaile bat duzula? Nekatzen ez den horietako bat, 7 egunez, 24 orduz… ikasleen zalantzak erantzuten egon daitekeen bat? Eta imajinatzen duzu, irakasle laguntzaile hori... robot bat dela?
Gaurko saioan txatbotan izango ditugu hizpide.
Jantzi kaskoak eta adi!
Adingabeek erabiltzen dituzten gailu edo aplikazio gehienek arriskuetatik babesteko aukera teknikoak dituzte. Gurasoek horiek balia ditzakete, besteak beste, adingabeek eduki desegokietara sartzea saihesteko, haiek iragazi eta blokeatuz. Baina funtzionalitate gehiago ere badituzte. Gaur guraso-bitartekaritza bideratzeko aukerez hitz egingo dugu: estrategia aktiboak eta murriztaileak.
Erabilitako loturak:
Internet segura for kids (guraso-bitartekaritzarako gida): https://www.is4k.es/de-utilidad/recursos/guia-mediacion-parental
Incibe: https://www.incibe.es/
kontuz datos https://www.avpd.euskadi.eus/s04-kontuz00/eu/contenidos/informacion/udcd/eu_udcd/decides.html
Ordenagailua pizten dugunean mundu digitalera leiho bat zabaltzen dugula esan nizuen aurreko saio batean. Eta lehio horretatik gure etxera inolako arriskurik ez sartzeko egin genezakeenaz ere hitz egin genuen. Baina… zer egin dezakegu etxeko atea zabaldu eta gu garenean interneteko oihan zabalean barrena abiatzen garenak? Sarea modu desegokian edo segurtasunik gabe erabiltzeak dakartzan arriskuei buruz arituko gara gaurkoan.
From the publisher's feed