10 minututan
Download on the App Store

10 minututan episodes

  • Ikasten ikasteko estrategiak (II)

    Ikasketa prozesuetan, epe laburreko oroimenaren eta epe luzeko oroimenaren arteko bereizketa egin beharra daukagu. Bestela, ikasten egindako ahalegina hutsala izan daiteke eta ikasitako guztia galtzeko arriskua izan dezakegu. Nahi baino gehiagotan gertatzen den egoera hau ekiditeko, zer egin dezakegu? Ze tresna ditugu eskura? Aurreko saioan alderdi teorikoa landu genuen, batik bat. Oraingoan,  aipatu genituen estrategiak garatzeko dauden tresna digital ezberdinak ezagutuko ditugu.


    BALIABIDEAK:


    • Retrieval practice, Kate Jones https://lovetoteach87.com/2020/09/09/a-collection-of-retrieval-practice-research-and-resources/
    • Kate Jonesen TES orria (baliabideak, txantiloiak): https://www.tes.com/member/K8SUE
    • carousel-learning.com: https://www.carousel-learning.com/ 
    • Quizizz: https://quizizz.com/
    • Kahoot: https://kahoot.com/
    • Quizlet: https://quizlet.com/
    • Anki: https://apps.ankiweb.net/
    • Educaplay: https://www.educaplay.com/
    • Bublr: https://bubbl.us/
    • Coggle: https://coggle.it/

    16 min
  • Ikasten ikasteko estrategiak (I)

    Ikasleei ikasten irakastea oso garrantzitsua da, ikasketa eraginkorra egin dezaten. Irakasleok askotan azpimarratzen dugu ikasleek zer ikasi behar duten, baina oso gutxitan, nola. Gaurko saioan, egin daitezkeen estrategia ezberdinak azalduko ditugu (berreskuratze praktika, praktika banatua…) eta horiek teknologiaren laguntzaz (edo gabe) egiteko adibide batzuk emango ditugu.


    BALIABIDEAK:


    • Strenghtening the student’s toolbox, John Dunlosky  (artikulua) https://files.eric.ed.gov/fulltext/EJ1021069.pdf
    • Learning to Learn: Uncut conversation with John Dunlosky (bideoa) https://youtu.be/q3kU8MyAHhE
    • Retrieval practice, Kate Jones https://lovetoteach87.com/2020/09/09/a-collection-of-retrieval-practice-research-and-resources/


    BESTE BATZUK:

    • How to Actually Use Retrieval Practice https://blog.innerdrive.co.uk/how-to-use-retrieval-practice
    • 10 Techniques for Retrieval Practice https://teacherhead.com/2019/03/03/10-techniques-for-retrieval-practice/
    • Retrieval practice, The Learning Scientists https://www.learningscientists.org/retrieval-practice

    20 min
  • Segurtasun kopiak eta beste arma batzuk

    Seguru gaudela uste dugu, eta askotan erdizka uzten ditugu gauzak. Segurtasun faltsuaren uste hortaz baliatu liteke edonor, gure ordenagailura sartzeko. Aurreko saioan suebakien inguruan hitz egin genizun, eta gaurkoan bestelako arma batzuk ezagutuko ditugu: Segurtasun kopiak, eguneraketak eta baimenak. Eta garrantzizkoena, gure baitan dagoen jakintza, tranpak, amarruak eta bestelakoak ekiditeko. 


    Jantzi kaskoak eta adi!

    17 min
  • Gure ordenagailu eta mugikorretako harresiak

    Normalean ez gara horretaz jabetzen, baina gure ordenagailua pizten dugunean leiho bat zabaltzen dugu. Leiho digital bat. Bertatik, kanpora begira dezakegu, interneten eta mundu digital zabalean dagoena eta gertatzen ari dena ezagutzeko.

    Baina gauza bat ahazten dugu sarritan. Zabalik uzten badugu, leiho horretatik nahi ez dugun zerbait edo norbait ere sar litekela gurera.

    Saio honetan suebakien eta antibirusen inguruan hitz egingo dugu 10 minututan, Maite Goñirekin. 


    Jantzi kaskoak eta adi!

    15 min
  • Ikasleekin elkarreragiteko moduak

    Aurrekoan, saio sinkronoei buruz hitz egin genuen eta garbi geratu zen “errealitate berri” honetan, ezinbestekoa izango dela saio horiek ondo kudeatzen jakitea, tresna egokiak erabiltzea… Ba, hari horretatik tira eginez, gaur, saio sinkronoetan ikasleen partaidetza areagotzeko eta sustatzeko hainbat estrategia eta tresna ezagutuko ditugu. 10 minututan, Maite Goñirekin.

    Jarri kaskoak eta entzun!…

    17 min
  • Jarduera interaktiboak sortzeko tresnak

    Kaixo, entzule! Askotan galdetzen didazu ea zein aplikazio dauden jarduera digitalak prestatzeko ikasleentzat. Gaurko saioan hainbat erreferentzia emango ditugu eta horiekin zer egin daitekeen aipatuko dugu.

    Itxialdian irakasle askok zailtasunak izan dituzte jarduerak bidaltzean ikasleei. Batzuetan PDF moduan bidali dizkiete eta ikasleek inprimatu, bete eta argazkia bidali dute bueltan. Gaur horren alternatiba interaktiboak aipatuko ditugu.

    • h5p
    • educaplay
    • learningapps
    • wordwall

    12 min
  • Urruneko ikaskuntzan aurrez aurre egoteko moduez

    Hementxe gaude, gaur ere prest aurrez aurreko irakaskuntzatik urrunekora edo mistora urrats bat areago emateko. Orain arte urrats hauek landu ditugu: Plataforma edo LMS bat hautatzea, Plataforma horietan ikasleentzat sekuentzia didaktikoak eskuragarri ipintzeko moduak eta tresnak. Sekuentzia didaktiko horiek aberasteko estrategia ezberdinak izango ditugu hizpide: nola grabatu geure azalpenak eta haiei galderak nola erantsi, ikasleek ikusi/ulertu izanaren jarraipena egiteko. Zer landuko dugu gaur? Ba, gaur une sinkronoetarako plataforma bat hautatuko dugu.

    Jarri kaskoak eta entzun!…

    23 min
  • Ikasitakoa erakusteko jarduera digitalak (II)

    Gure gaurko aletxo hauek aurreko saioa osatze aldera dakartzagu, laguntzeko eta landutako gaien laburpen gisan baliagarri izango direlakoan, eta zuri entzule milesker danagatik eta urrenarte!

    Zein jarduera digital egin ditzakete ikasleek ikasitakoa erakusteko eta ebaluazioa nola egin? TED Talk, hitzaldiak, liburuxka digitalak, aldizkari digitalak, eskolako egunkariak, denbora lerroak, foroak, mapa kontzeptualak, audio grabaketak, podcastak, bideoak eta animazioak egiteko tresna eta herramintak, jarduera eta ariketak egiteko modu eta ideia ezberdinak dakartzagu hirugarren denboraldiko azken saio honetan, hemen:

    Tresna eta herraminta asko dago, badakizu, interesgarri eta erraz derizkiogun batzuk ekarri ditugu baina bada gehiago nola ez… Denbora lerroak sortzeko aukera dugu adibidez (historia, literatura lantzeko), garapen kronologikoak, sekuentziazioak, ikusteko aukerak sortuz, prozesu metakognitiboak landuz, korrelazioak, etab. Puntu zehatzetan irudiak, audioak txertatuz, aberastea de xedea. tiki toki, genially, canva. Mapa kontzeptualak, edukiak egituratu eta erlazioak bilatzeko adibidez. mindomo, popplet. Audio grabaketak eta Podcastak, elkarrizketak egiteko, erreportaiak, informatiboak egiteko, proiektu moduan.

    • genially, prezi, adobespark, buildanewspaper, flipboard, lucidpress, joomag, canva, easelly, piktochart, pixton, educaplay, jamboard, miro, mural, stormboard, padlet, …
    • tiki-toki, mindomo, popplet
    • audacity, entzuteko moduak
    • vivavideo, kinemaster, DaVInciResolve, openshot, wevideo, youtube, screencast, loom, obs, screencastomatic, explaineverything. powtoon, moovly, Flipgrid

    23 min
  • Urruneko irakaskuntzarako plataformak

    Asko hitz egiten ari gara egunotan nolakoa izango den itzulera ikastetxeetara irailean. Eta, antza, prest egon beharko dugu edozein unetan beste itxialdiren bat egiteko… Espero dezagun ez izatea horrela, baina, edozein modutara, garbi dago pandemia garaian bizitzen ari garenak arrastoa utziko duela eta normaltasun berrian ez dela aurreikusten eszenatoki bat non ikastetxeek eta irakasleok ez dauzkagun gure proposamen didaktikoak ingurune digitalera egokituta. Gauzak horrela, une ona da, aparteko gogoetak egiteaz gain, urrats horiek nola emango ditugun aztertzeko. Saio honetan lehen urratsaz hitz egingo dugu: plataforma hautaketa.

    Jarri kaskoak eta entzun!

    13 min
  • Bideo azalpenak eta ulermenaren neurtzea

    Azken saioetan aurrez aurreko irakaskuntzatik urruneko irakaskuntzara edo birtualera jauzia emateko urratsak lantzen ari gara. Horrela, saio batean LMS edo plataformei buruz hitz egin genuen. Hurrengoan, plataforma horien barruan ikasleentzat sekuentzia didaktikoak eskuragarri ipintzeko tresnak ezagutzeko aukera izan genuen. Gaur hirugarren pausoa emango dugu. Prest?

    Jarri kaskoak eta entzun!

    Baliabideak:

    https://screencast-o-matic.com/

    https://www.loom.com/

    23 min

About 10 minututan

From the publisher's feed

10 minututan gauza asko egin daitezke. Maite Goñik zuzentzen duen podcast honetan teknologia eta hezkuntza lotzen dituen hariari tirako diogu. Eskolan aplikatzeko rikimailu errazak, bogako aplikazioak…