
Sign up to save your podcasts
Or


Podcastak modan daude. Ez da bazterretara begiratu besterik egin behar konturatzeko jende guztiak dituela ahotan. Podcast bat zer den dagoeneko azaldu genuen kapitulu pilotuan, baina, errepaso bat emango diogu. Eta urrunago joango gara, podcastak hezkuntzan nola erabili ditzakegun azaltzeko. 10 minututan, Maite Goñirekin.
Hezkuntzarako baliabide digitalak bogan dauden honetan, nola jarri etxean mugak? Eta zeintzuk dira muga horiek? Sarea eta aplikazio digitalak tresnak dira, eta erabileraren baitan jarri behar dira mugak. Mundu ukigarrian egiten dugun bezala. Gai interesgarria 10 minututan Maite Goñirekin lantzeko, ezta? Jarri kaskoak eta sakatu play!
Europako Parlamentuak 2006ko ebazpen batean esan zuen zortzi direla konpetentzia nagusiak bizitzarako. Horietako bat da konpetentzia digitala. Baina digitalki konpetentea ote zara? Zer ezaugarri bete behar dira konpetente izateko? Eta garrantzitsuagoa dena, zer jakin behar du irakasle batek konpententzia digitala ikasgelara eraman eta bertan lantzeko? 10 minututan azalduko dizu Maite Goñik.
Erreferentziak:
– Rhys Corcoranen Youtubeko katea.
– 10 minututan podcasteko aurreko kapituluak
Zerekin geldituko gara?
– Ikanos Testa.
Azken tendentzietarik iraultzaileentarikoak dira errealitate birtuala eta errealitate areagotua. Esparru guztietan izango dute eragina, baita hezkuntzan ere. Posible izango da Egiptoko piramideen oinean jartzea edo molekula baten barrura sartzea, halako baliabideekin. Teknologia berri hauen etorrerak nola eragingo dio ikasgelari eta hezkuntza prozesuari? Maite Goñik azalduko dizu 10 minututan.
Erreferentziak:
Alex Faaborg (Google) – Designing for virtual reality and the impact on education
Florian Radke – How Augmented Reality Will Change Education Completely
Zerekin geldituko gara?
Google Expeditions
Jesus Mari Rey Lekeitioko institutuko irakaslea da eta bere ikasgelan Flipped Learning metodoa erabiltzea erabaki zuen. Ikasgela irauli du ordutik: ikasleen parte hartzea handiagoa da eta ezagutza ere bai. Etxean bideo bidez errepasatzen dituzte ikasgaiak, eta ikasgelan egiten dute lana. Lekeitioko esperientziaz hitz egingo dugu saio honetan.
Metodologia berriak ari dira hedatzen eskoletan eta horri oso estuki lotuta doa ebaluazioa, eta berau ulertzeko molde berriak. Proiektuetan eta erronketan oinarritutako hezkuntzaz askotan hitz egin dugu podcast honetan eta gaurkoan Portfolio delakoei helduko diegu entzule baten galdera medio. Portfolioak bogan dira ikasgeletan, baina, zergatik? Zertarako? Hori azaltzeko Sirats Santa Cruz gonbidatu dugu saiora. Doktoradutza egiten ari da gaia honen inguruan, eta ongi azalduko dizkigu ñabardura guztiak.
Digitalizazio garaia dugu oraindik ere eta Europako Kopnpetentzia Digitalaren Markoak dio gutxienez baliabide digitalak hautatzen jakin behar duela irakasleak. Bigarren pausua baliabideok sortzea da, baina nola egin? Nondik hasi? Arrasateko Arizmendi ikastolan urteak daramatzate beren baliabide propioak sortzen. Irakasleak dira proiektuen diseinatzaileak, eta maketazio talde bat ere badute, berauek gauzatzeko. Elena Errasti irakasleak azaldu digu beren esperientzia.
Lehen denboraldian landu genuen gamifikazioa, eta azaldu genizuen zer den. Baina gauza bat da teoria eta beste bat praktika. Nola aplikatu gamifikazioa ikasgelan? Zertarako erabili ikasgelako egunerokoan? Irakasle batek bidali digun kezka bati tiraka Zornotzako Lanbide Heziketako irakasle Andoni Sanz gonbidatu dugu gaiaz hitz egitera. Gamifikazioan eskarmentu handia duen irakaslea da eta zirt edo zart azalduko digu bere esperientzia. Aurrera!
Hezkuntzako aplikazioak, gamifikazioa gauzatzeko:
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Microsoft eta Google-ekin lan egingo duela iragarri ostean, Dabid Martinez Librezale kidea irakasleen artean eztabaida eragin beharraz mintzatu da. Gauzak horrela, eta gaiak ertz ugari dituela jakinda, eskoletan burujabetza teknologikoa landu daitekeen itaundu diogu Iñigo Gebara, Hezkuntzan ere Librezale taldeko kideari.
From the publisher's feed