
Sign up to save your podcasts
Or


Irati filma amaitzen den une historikoan hasten da gaurko gure istorioa, eta Euskal Herriko leku esanguratsu batean: Leireko monasterioan. Palomitak janez entzuteko moduko saioa dakar Nagore Irazustabarrenak.
Ipar izarrik gabeko saioan, gizonak eta futbola, ezin gehiago eskatu. Aste honetan Axi izan da landa lana egin duena, non eta Reale Arenan, lagunentzat, Anoetan. Gizonezkoen futbol partida bateko gora beherak kontatu eta hauek katuekin lotu ditu Kevinek; hori nola egiten den? Entzun eta jakingo duzue.
Haur eta gazteen egoera emozional eta psikologiko txarra dela-eta, irakasleak gaindituta daudela eta ikastetxe bakoitzean psikologo bat ezarri beharko litzatekeela aldarrikatzen du mugimendu batek. Hari horri tiraka osatu du maiatzeko Larrun aldizkaria Mikel Garcia kazetariak. Irakaskuntzaz, psikopedagogiaz eta psikologiaz asko dakiten hiru emakume bildu ditugu mahaiaren bueltan, eta pista ugari eman dizkiote Mireia Centeno Gutierrezek, Agurtzane Martinez Gorrotxategik eta Artizar Susperregi Zumalakarregik. Garbi dute: hezkuntzan lehentasunak eta begirada non jartzen ditugun, hor dago gakoa.
Gorka Peñagarikano kazetariari kontatu dizkio Garciak mahainguruak emandako zenbait gako. Hemen duzue Larrun monografikoa osorik irakurtzeko.
Señora Sariketaren bigarren kanporaketa egin berritan ARGIAren platoan saioko bertsoaldiak eta gorabeherak aletu dituzte Aner Peritz, leire vargas, oihana Arana eta Haizea Aranak.
Aroa Arrizubieta, Maddi Sarasua, Idoia Granizo, Janire Arrizabalaga, Eli Pagola eta Iruri Altzerreka bertsolariak aritu ziren kantuan Errantzun, Ane Ezenarro gai jartzaile zutela.
Finala maiatzaren 27an jokatuko da oñatin eta bertan arituko dira Eli Pagola, Eli Zaldua, Iruri Altzerreka, Janire Arrizabalaga, Maddi Ane Txoperena eta Maider Arregi. Gai jartzaile lanetan, berriz, Ainhoa Larretxea izango da.
Egonarria podcastaren bosgarren saioan artzantzaz izan dugu mintzagai eta horretarako Pikunieta baserriko Josebe Blanco artzaina gonbidatu dugu. Abeltzaintza ereduaz, lurrarekiko eta animaliekiko harremanaz zein diru languntzez hitz egin du Eli Pgola eta Mattin Jauregirekin. Esperientziaren atalean, berriz, Perrapa baserriko Uxue eta Ander Amonarriz etorri dira eta eurek hazitako txekor haragia ekarri digute dastatzeko.
Atzerakoi asko daude munduan, baina ez genekien horietako bat merkurio planeta zenik; eta are gutxiago, horrek gure bizitzan halako eragina zuenik. Begirada historikotik eman digu zer esana atzeraka doala dirudien planeta txiki honek.
Nagore Irazustabarrena historialariaren podcasta da 'Oroimen Histerikoa'. Asteartero izango duzue entzungai ARGIAn eta audio plataformetan.
Bilbon hasi da hirugarren Señora Sariketa eta sakon aztertu dute lehen saioa Aner Peritz, Leire Vargas, Oihana Arana eta Haizea Aranak BTN podcastean: epai irizpideez, diskurtsoaz, umorearen erabileraz, zein bertsolarien estilismoaz aritu dira.
Bilboko Bira tabernan egin zen saiotik Maider Arregi, Maddi Ane Txoperena eta Eli Zaldua sailkatu dira Oñatiko finalera. Hurrengo kanporaketa maiatzaren 13an, larunbata, Erratzun izango da.
Aste honetan Jakoba Errekondo izan da gurean eta baratzegintzaz harago, dibulgazio lanaz, mendiaz, hezkuntzaz eta beste hainbat kontuz aritu dira berarekin Eli Pagola eta Mattin Jauregi. Esperientziaren atalean, berriz, Uxue Artolak Aralar.eko Moxal Haragia proiektuaren berri eman digu, baita dastatzeko okela ekarri ere.
Egonarria bideo-podcasta argia.eus eta bizibaratzea.eus webguneetan duzue ikus-entzungai, eta gure ohiko plataforma guztietan ere bai.
Aste honetan egingo da Eurovision abesti lehiaketa Erresuma Batuan eta Euskal Herrian ere izango da horri begira denik; Nagore Irazustabarrena da horietako bat, lehiaketa honen pisu historikoa nabarmendu eta zenbait trapu zikin ere atera dizkigu mahai gainera.
Beranduegin gardenak gara, eta hauteskunde atarian, gure historiala zein boto intentzioa plazaratzeko ariketa egin dugu. Baina emaitza ez genuen espero: jeltzale bat agertu da gure artean. Nor ote da?
Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.
Egin zure ekarpena
Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected] helbidera e-postaz.
From the publisher's feed
ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa