ARGIA

ARGIA

By ARGIANews
Download on the App Store

ARGIA episodes

  • Juan Calvo: torturaren frogak

    1993ko abuztuaren 20an Juan Calvo Azabal hil zuten Arkauteko komisarian, Gasteizen. Gorpuak biolentzia arrastoak zituen, eta gasa zerion ahotik. 1995ean zortzi ertzain zigortu zituzten zuhurtziagabekeria delituagatik, inork ez zuen lanpostua galdu ez espetxea zapaldu, inor ez zuten kondenatu tratu txar edo torturengatik. 30 urte betetzear direla, ARGIAk kasuaren inguruko informazio berriak lortu ditu: gorpuaren azterketa mediku eta forentseak; Calvo gorpu agertu aurretik artatu zuen erizainari elkarrizketa; eta gertatua “argitu gabe” geratu zela dioen lekuko zuzen bakarraren adierazpena, besteak beste. Nola eta zergatik hil zuten Juan Calvo Ertzaintzaren Gasteizko komisarian? 1995ean epaiketa amaitzean, galdera horiek erantzunik gabe geratu ziren. ARGIAk publiko egiten dituen informazioek galdera berriak sortzen dituzte, eta orduko ziurtasun bakarra indartzen: egia ofizialak ez du azaltzen gertatu zena.

    Zigor Olabarria kazetariak ikertu du Juan Calvoren kasua eta podcast honetan bere ahotsean kontatu digu topatu duena, Gorka Peñagarikanok gidatuta. 

    30 min
  • Beranduegi 3x20: Ikurrina trapua da Tourrik ez badabil

    Hiru eguneko Tourrak hilabeteetako lata eman digu eta Beranduegin ere lekutxo bat egin nahi izan diogu; horrela gure lanpostuak ere lasterketa honek sortu dituen horien artean zenbatuko dituzte, agian. Baina kirola soilik ez, guraso izateko aholku sorta ere eman digute programako aitatxo ernegatuek: hasi tximino mozkor batekin praktikatzen, eta gero gerokoak.

    1 hr 2 min
  • Egonarria #12: Haziak

     Ikasturteko azken saioan heldu diogu gairik oinarrizkoenari: haziak. Lurraz, elikaduraz, nekazaritzaz, basoaz, zein arrantzaz aritu gara orain arte, baina orain prozesuaren hasierara joan eta Aleka Euskal Herriko Hazi Ekologikoen Elkarteko kideak gonbidatu ditugu.
     
     Esperientziaren atalean, berriz, Elduaingo Allanegi baserriko Eneko Imazek barazkiz beteta saskia ekarri digu. 

    44 min
  • Egonarria #11: Arrantza

    "Azkenean zuek ere gogoratu zarete arrantzaz", bota du Leo Belaustegik Egonarriako platora iritsi orduko; eta arraina jateaz bai, baina horren atzean dagoenaz, arrantzaleen lanaz, bizi baldintzez, zein arrantza ereduaz, jendartean zeinen gutxi hitz egiten den azpimarratu eta irakaspen ugari eman ditu mikrofo aurrean jarrita.
     
     Esperientziaren atalean, berriz, Itsasuko Antxondoa Etxaldera eraman gaitu Mirentxu Elissaldek. Bertako protagonista gereziak diren arren, ardiak, zerriak eta bestelako ekoizpenak ere badituzte Antxondoan.

    Egonarria proiektua babesten dute:

    • LABORAL Kutxa
    • HAZI Fundazioa

    Egonarria bideo-podcasta argia.eus eta bizibaratzea.eus webguneetan duzue ikus-entzungai, eta gure ohiko plataforma guztietan ere bai. 

    57 min
  • Oroimen Histerikoa #18: Karibe Mix

    Garai bateko euskaldun turistek egin ohi zuten bezala, guk ere itsasontziz bidaiatu dugu Karibera, abentura bila. Zehazki, Jamaikan eta Marigalanten izan gara, eta ohi bezala musikaz lagunduta, ibilaldi kuriosoa atera zaigu.



    30 min
  • Egonarria #10: Elikadura sistema

    Astero lurrari lotutako gai bat jorratzen gabiltza, eta iritsi da elikaduraz hitz egiteko unea. Hala ez uste arren, guztiz planifikatuta dagoelako gure elikadura sistema eta antolaketa hori gure eta lurraren beharretara egokitzea beharrezkoa da Asunek Behatokiko Goiuri Alberdi eta Aintzira Oñederrak esan digutenez.

    Esperientziaren atalean, berriz, baretzegintzan buru belarri ari den Ane Zeberioko etorri zaigu Arriatzu Barazkiak proiektutik. 

    41 min
  • Beranduegi 3x19: Polimaitasun eskizoidea

    Ez dakigula nola, hasi gara jolas librearen (ejem) eta izaera eskizoideen arteko loturaz hizketan, terapiak gora terapiak behera, obsesioak eta beste, eta bukatu dugu polimaitasunaz hizketan, poli kiroldegiez eta poli bizilagunez. Baina inportanteena ez da hori, baizik eta EHZrako bi sarreren irabazleak jakinarazi ditugula. Bergarako gaupaseroak eta irrien lagunak jaso dute saria. Zorionak!

    1 hr 9 min

About ARGIA

From the publisher's feed

ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa