ARGIA

ARGIA

By ARGIANews
Download on the App Store

ARGIA episodes

  • Oroimen Histerikoa #26: Laranja monarkikoa

     Udazkenean sartu berri gara eta kolore bat jarri beharko bagenio urtaro honi ez dago zalantzarik laranja litzatekeela. Eta saio honetan primeran datorkigu, historiarekin lotutako kolorea delako, zehazki, podcast honetako gai gogokoenetako batekin: monarkiarekin. 

    26 min
  • Beranduegi 4x02: Maderoekin txortan egitea ez da delitua

    Aste honetako saioan denetik aurkituko duzue pixka bat: pixkat GKS, pixkat Julian Iantzi, pixkat pikoletoekin txortan, pixkat Rufian, beste pixkat Iñarritu... Eta ez ahaztu, saio hau egiteagatik kobratu egiten dugula. Entzun, eta jakingo duzue zenbat.

    Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

    Egin zure ekarpena

    Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected] helbidera e-postaz.

    1 hr 7 min
  • Oroimen Histerikoa #25: Julio Iglesias feat. Txirrita

    Donostiako Columbia disko fabrika martxan jarri zutela 100 urte betetzen dira aurten, Euskal Herriko lehen disko etxea izan zena. Urtemuga honen aitzakian, musika industriaren errepaso historikoa egin digu Nagore Irazustabarrenak. Baina ez hori bakarrik, Txirrita eta Julio Iglesiasen arteko kolaborazio bat nolakoa izango zen irudikatzen ere ausartu da.

    20 min
  • Oroimen Histerikoa #24: Hamaika irailak 11

     Efemeride jakinak dakartza gehienon burura irailaren 11k: dorre bikietan hasi, Txileko estatu kolpetik igaro eta Kataluniako Diadan amaitzen da gure ibilbide historikoa. Baina egun honek gordetzen ditu gertaera esanguratsu gehiago ere eta horiek ekarri nahi izan ditugu gurera. 

    22 min
  • Beranduegi 4x01: Oporretara joan, kaka egin eta buelta

     Ekin diogu ikasturteari, eta beti bezain fin, kaka eta turismo kontuak izan ditugu hizpide lehen saioan, Izarren udako anekdotak askorako eman du eta. Hori soilik ez, udako bidaiak errepasatu, turismo moten inguruko irakaspenak eman, hilotzen kriptonizazioa deskubritu eta beste alferrikako kontu asko esan ditugu, beti bezala. 
     
     Oharra: Jaten ari bazarete ez entzun saioa, ez dugu gomendatzen!

    1 hr 6 min
  • Oroimen Histerikoa #23: Krimen prefektua

     Opor osteko lehen saioari ekiteko azkenaldian boladan dagoen true crime generoari heldu diogu eta krimen bikoitz perfektu bat dakarkigu. Horretarako 1963ko abuztuaren 28ra egingo dugu salto, Martin Luther Kingek Washingtonen horren sonatua egingo zen diskurtso eman zuen egunean beste zerbait ere gertatu zelako. 

    26 min
  • Beranduegi 3x21: Akoplismoa parrandan, umiltasunetik

    Izena aldatu eta 'Kevinen Abenturak' deituko da laster 'Beranduegi'. Orangoan Irungo Mosku plazan ibili da, Fermin zelatatu, erdi ezagunekin akoplatu, ez dauden gatazkak asmatu… baina guztia umiltasunetik, noski. Hurrengo geltokia Iraultza Txikien Akanpada du herri mugimenduaren mesias berriak.

    Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

    Egin zure ekarpena

    Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected] helbidera e-postaz.

    1 hr 4 min
  • Oroimen Histerikoa Alfer Edition #21: Spain is different

     Gaurko saioan Espainia dugu hizketagai, are gehiago zehaztuta, zezenketekin batera horren berezi egiten duen gizon iberikoaz arituko gara, 'Manolo' izenez ezagunagoa. Ez dugu pista gehiago emango, ikusi gai honi heltzeko abiapuntua eman digun filmaren lehen minutua, eta gero, entzun saioa.  

    13 min

About ARGIA

From the publisher's feed

ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa