ARGIA

ARGIA

By ARGIANews
Download on the App Store

ARGIA episodes

  • Pello Zubiria: "Hor ibili behar du kazetariak, alarmismoaren eta alarma jotzearen artean”

     ARGIA astekariko Net Hurbil saila osatzen aritu da hogei urtez Pello Zubiria, nazioarteko borroka, alternatiba, gatazka, gehiegikeria, herri-ekimen eta irakurketa mamitsuak gurera ekartzen. Kasik mila erreportaje. Paperean ez ezik, ahots bidez ere kontatu dizkigu horietako zenbait izen bereko podcastean.
     
     Historia global eta hurbileko gakoak azaltzeko, gaur egungoa ulertzeko eta gerorako ondorioak ateratzeko balio dutelakoan, 63 erreportaje aukeratu eta liburu bihurtu ditu ARGIAk. Planeta prekarioan. XXI. mendeko krisi eta erresistentzien kronikak inprimategitik atera berri, Net Hurbil-az eta kazetaritzaz solastatzeko tartea hartu du Pello Zubiriak Jenofa Berhokoirigoin kazetariaren galderei ernatzunaz. 

    34 min
  • Larrun #05: Mugikortasun jasangarria

    Martxoaren 22an, Frantziako Tourra hasteko 100 egun falta zirenean, Bilboko San Mames estadioan lur hartu zuen Juan Mari Aburto alkateak. Hainbat lagunek osatutako tropelaren erdian zihoan, Bilbaobizi alokairu-zerbitzuaren logoa zuen bizikleta elektriko gorri batean, erakusteko hura izango dela mugikortasun jasangarri baterako bidean instituzioen aliatu nagusietakoa.

    Agintariak, ordea, eta gu geu ere bai, gertu al gaude bide horretan aurrera egiteko? Prest al gaude espazioaren banaketa irauli eta autoari, oihaneko erregeari, lekua kentzeko? Zein paper jokatuko du, edo jokatu beharko luke, bizikletak?

    Mugikortasun jasangarriaren gaia landu du Jon Torner kazetariak hilabete honetako Larrun aldizkarian eta erreportajearen gako nagusiak aletu ditu podcast honetan Gorka Peñagarikanorekin. 

    21 min
  • Menda Bikoitza #2: Oilo salda botika da

     Podcastaren izenaren nondik norakoak azaltzen hasi dugu aste honetako saioa; zergatik Menda Bikoitza? Bada honek landareei buruz pluralean pentsatzera eraman gaitu, menda ez delako bat eta bakarra, mota asko daude, pasmo belarra bezala. Hori soilik ez, asteko sendabelarraren atalean oilo saldari buruz hitz egin digu Garbiñe Larreak, jaki honi dagokion aitortza egin asmoz. Eta katarro garai betean gaudela kontuan izanda, xarabea nola egin azaltzen amaitu du saioa.
     
     Podcast honen sintoniarako Ianire Aranzabe eta Oriol Floresen Inork Entzuten Ez Gaituenean abestia erabili dugu eta saioan zehar Rö taldearen melodiek laguntzen diete Garbiñe Larrearen hitzei. 

    22 min
  • Beranduegi 4x04: Palestinarekin bai, baina... ez

    Aktualitate hurbila eta aktualitate urruna, biak lantzen ditugu Beranduegin: Iraultza Txikien Akanpadako antzinako kontuak ekarri dizkigu Kevinek lehenik, eta Palestinara begira jarri gara gero; hobeto esanda, sarraski honek gurean sortu dituen bost ‘dildoei’ buruz aritu gara eta larunbateko mobilizarioko manifestua sakon aletu dugu.

    Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

    Egin zure ekarpena

    Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected] helbidera e-postaz.

    1 hr 6 min
  • Oroimen Histerikoa #29: Popatik hartzitzera!

     OIKOS hitza entzuten duzuenean zer datorkizue burura? Ziurrenik jogurtarekin erlazionatuko duzue eta Oikos hitzak grezieraz “jogurta” esan nahi duela usteko duzue, greziar jogurt marka ezagun batek izen hori duelako. Eta pentsatuko duzue jogurta greziarrek asmatu zutela. Bada, Oikos-ek ez du jogurta esan nahi eta ez zuten greziarrek asmatu. Entzun saioa eta ulertuko duzue. 

    22 min
  • Menda Bikoitza #01: Errosta hartuta hastera goaz

    Garbiñe Larrearen podcasta da Menda Bikoitza eta lehen saio honetan errosta da hautatu duen sendabelarra, garai batean alargunak ohetik jaikiarazteko erabiltzen zena. Horren ostean, Nekane Martiarena "Sendabelarrak: landareen mundua" liburuaren egileari elkarrizketa egin dio, eta amaitzeko, udazkenean sartu berri garen honetan, urtaro honetarako hiru tratamendu gomendatu dizkigu.

    Podcast honen sintoniarako Ianire Aranzabe eta Oriol Floresen Inork Entzuten Ez Gaituenean abestia erabili dugu eta saioan zehar Rö taldearen melodiek laguntzen diete Garbiñe Larrearen hitzei.

    28 min
  • Beranduegi 4x03: Iantzik ordainduko digu trena

    Legalitatearen mugan dantzan gabiltza Beranduegin: ‘pertson’ bati nortasun agiria lapurtu dio Kevinek, auzitegi nazionalean kaka egin du Axik, eta beste behin, gure aurkezle ile hori kuttunenari eskaini dizkiogu saioko zenbait minutu, ezer esan gabe, asko esaten.

    Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

    Egin zure ekarpena

    Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected] helbidera e-postaz.

    1 hr 5 min
  • Larrun #4 | Afrika: egungo gatazken sustrai kolonialak

     Hain zabala baina europar zurientzako hain ezezaguna den Afrikak lerroburuak hartu ditu azken bolada honetan. Liskarrak, hildakoak, Polizia, agintariak, herritarrak, gazteak... egun gutxi batzuetan fokua hara bideratzen da, baina notiziak iritsi bezala badoaz, eta ahazten dira Afrikako herrialdeak. Ahazten zaigu kolonialismoaren harrak lur, aire eta ozeanoak hustu dizkiela. Erreportaje honetan kontinenteko egoera ezegonkorraren jatorri batzuk azaltzen dituzte Leire Artola eta Maria Ortega kazetariek. Izan ere, gatazkak era isolatuan ulertu ordez, testuinguru jakin batean kokatzen laguntzen du. Gakoetako bat da Afrikan independentzia prozesua igaro berri dela, eta oraindik inperialisten menpekotasuna oso presente dagoela. Bide luzea dirudien arren, azken urteotan urrats esanguratsuak ematen ari dira askapen mugimenduak.
     
     Larrun honen egileetako bat den Leire Artolarekin egon da Gorka Peñagarikano kazetaria eta erreportajearen gako nagusiak aletu dituzte bien artean. 

    19 min

About ARGIA

From the publisher's feed

ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa