Sign up to save your podcastsEmail addressPasswordRegisterOrContinue with GoogleAlready have an account? Log in here.
ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa... more
May 16, 2023Oroimen Histerikoa #12: Merkurio eta beste atzerakoi batzukAtzerakoi asko daude munduan, baina ez genekien horietako bat merkurio planeta zenik; eta are gutxiago, horrek gure bizitzan halako eragina zuenik. Begirada historikotik eman digu zer esana atzeraka doala dirudien planeta txiki honek.Nagore Irazustabarrena historialariaren podcasta da 'Oroimen Histerikoa'. Asteartero izango duzue entzungai ARGIAn eta audio plataformetan....more23minPlay
May 11, 2023BTN Señorak edition #01: Bilboko saioa Bilbon hasi da hirugarren Señora Sariketa eta sakon aztertu dute lehen saioa Aner Peritz, Leire Vargas, Oihana Arana eta Haizea Aranak BTN podcastean: epai irizpideez, diskurtsoaz, umorearen erabileraz, zein bertsolarien estilismoaz aritu dira. Bilboko Bira tabernan egin zen saiotik Maider Arregi, Maddi Ane Txoperena eta Eli Zaldua sailkatu dira Oñatiko finalera. Hurrengo kanporaketa maiatzaren 13an, larunbata, Erratzun izango da. ...more1hPlay
May 10, 2023Egonarria #04: BaratzeaAste honetan Jakoba Errekondo izan da gurean eta baratzegintzaz harago, dibulgazio lanaz, mendiaz, hezkuntzaz eta beste hainbat kontuz aritu dira berarekin Eli Pagola eta Mattin Jauregi. Esperientziaren atalean, berriz, Uxue Artolak Aralar.eko Moxal Haragia proiektuaren berri eman digu, baita dastatzeko okela ekarri ere.Egonarria bideo-podcasta argia.eus eta bizibaratzea.eus webguneetan duzue ikus-entzungai, eta gure ohiko plataforma guztietan ere bai. ...more40minPlay
May 09, 2023Oroimen Histerikoa #11: Eurovision Troiako zaldia da Aste honetan egingo da Eurovision abesti lehiaketa Erresuma Batuan eta Euskal Herrian ere izango da horri begira denik; Nagore Irazustabarrena da horietako bat, lehiaketa honen pisu historikoa nabarmendu eta zenbait trapu zikin ere atera dizkigu mahai gainera. ...more25minPlay
May 05, 2023Beranduegi 3x16: Kai Nakai eta gutako bat jeltzaleak diraBeranduegin gardenak gara, eta hauteskunde atarian, gure historiala zein boto intentzioa plazaratzeko ariketa egin dugu. Baina emaitza ez genuen espero: jeltzale bat agertu da gure artean. Nor ote da?Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.Egin zure ekarpenaProposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected] helbidera e-postaz....more1h 4minPlay
May 03, 2023Egonarria #03: Basoa Aste honetako Egonarrian Basogintzaz aritu gara Errez Kooperatibako Markel Arriolabengoa eta Iñaki Etxebesterekin, eta ohi bezala, gaian kokatzeko datu interesgarriak ekarri dizkigu aurrez Estitxu Eizagirre kazetariak. Esperientziaren ataean, Igeldoko Esnea proiektua ezagutzeko aukera izan dugu Eneritz Otamendiren ahotik. ...more38minPlay
May 02, 2023Oroimen Histerikoa #10: Lo eta lo, potolo!Lo bifasikoa eta hibernazioa aldarrikatzera dator oraingoan Nagore Irazustabarrena. Eta nola ez, argudio historikoak ditu. Entzun eta ea konbentzitzen zaituen....more22minPlay
April 26, 2023Egonarria #02: LurraAste honetako Egonarrian lurra izan da protagonista eta gaian sakontzeko Lurzaindiako Martin Lemaire izan da gurean. Esperientziaren atalean, berriz, Baztango Xurie ardo naturala ekarri digu Ana Iriartek....more39minPlay
April 25, 2023Oroimen Histerikoa #09: Jan eta ixo!Gosetuta bazaudete, hau da zuen saioa. Menu berezi bat proposatu digu oraingoan Nagore Irazustabarrenak: gerrako patata tortilarekin hasi, legatzik gabeko legatzarekin jarraitu, eta postrerako busti beharreko bizkotxoa. ...more16minPlay
April 21, 2023Beranduegi 3x15: Jaia bai... eta bestea nola zen?Oraingoan Ernairen Gazte Topagunearen analisia egin digu Kevinek, online eginiko jarraipenari esker. Eta programa honen ekarpena GKS eta Ernairen arteko aldea bi kontzeptutara mugatzea izan da: Kick Boxing Vs Perreo, hortxe dago gakoa. Baina bien bitartean, hauteskundeak gertu eta perla politak ari dira uzten gure politikari kuttunenak....more1h 3minPlay