
Sign up to save your podcasts
Or


Danel Pascual gonbidatu dugu oraingoan urteari behar den bezalako amaiera emateko. Aspertuta zaude betiko kanpaikadekin? Edo agian dagokiona baino lehen amaitu nahi duzu urtea aurten? Kanpaikadak nahieran egiteko aukera duzu BTN-ren saio berezi honekin.
Urteko azken saioa denez eta neguaren atarian gaudenez, udazken hasieran egin bezala, neguari kolore bat jarriko diogu: gorria. Pasioaren kolorea, komunismoarena, arriskuarena... ea nora garamatzan oraingoan Nagore Irazustabarrenak.
Gazte promesez hitz egiteko Ana Arsuaga musikaria, Verde Prato izenez ezaguna, gonbidatu dugu aste honetan BTN podcastera. Baina ohi moduan, gaiak beste leku askotara ere eraman gaitu: zer den artista izatea, musikari emakumeen sexualizazioa, hedabideen papera artisten lana zabaltzerakoan... Hori parte serioan, eta gero, beti bezala, dena random.
Arazo teknikoak gaindituta, gora ETA behera jarraitzen dugu gure betiko kontuekin: Greba feminista orokorra, GKS, Korrikaren kanta… Eta nola ez, hauteskundeetako hautagaien perfilen analisi sakona egin dugu, Otxandiano eta Pradales aurrez aurre, nork irabaziko luke kale bazter bateko borrokan?
'Nork ez zuen esan esaldi hau?' lehiaketarekin dator gaur Nagore Irazustabarrena. Ustez pertsonaia historikoen aipu ezagunak direnak, ez direla haiek esanak erakutsiko digu. Zertarako daude mitoak eraisteko ez bada?
Zuek ba al dakizue zer zegoen Obelix erori zen lapikoaren barruan? Egin ote genezake halakorik geure etxean? Durangoko Azoka amaitu berri istorio bitxiekin dator gaur Garbiñe Larrea: sendabelar pozoitsuak, gabonetako zuhaitza eta Panoramix druidaren edabe magikoa. Entzun saioa eta bidaiatu gurekin Galiara.
Ipar hemisferioan gaztain garaian gaudela eta Israelen, berriz, genozidio garaian daudela aprobetxatuz, biak lotzen dituen istorioa idatzi du berriki Nagore Irazustabarrenak ARGIA astekarian eta horretaz aritu da gaurko saioan.
Bertsoa alboratzeko konpromisoa hartu dute aurkezleek, baina lehenbiziko gonbidatua Jon Maia Soria da. Umoretik, erosotasunean eta konfiantzan, ezohiko elkarrizketa (elkarrizketa deitu ahal bazaio) egingo diogu. Sorpresarako, saio bakoitzari kolaboratzaile batek jarriko dizkio pintzelkadak.
Ostegun honetan, hilaren 30ean, greba feminista orokorra egingo da hego Euskal Herrian izango da. Aitzakia horrekin, emakumeek egindako lehen greba ekarriko dugu gogora. Hobe esanda, emakumeek “bakarrik” egindako greba, gizonekin batera askoz lehenago egin baitzuten.
From the publisher's feed
ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa