
Sign up to save your podcasts
Or


Katuen Nazioarteko egunetako bat da gaur: otsailaren 20a. Nagore Irazustabarrenak ez du katuez hitz egiteko aitzakiarik behar, baina euren eguna izatea arrazoi polita da. Zorionak hemendik katu guztiei.
Porrotaz aritu gara aste honetan Danele Sarriugarte idazlearekin. Espero duzun hori ez lortzeak sortzen duen sentsazioa da porrota; ikasbidea ere bai beste askorentzat; badira porrota arrakastatzat dutenak; edo arrakastatik porrota goraipatzen dutenak... Ertz asko ditu gaiak eta denak ukitzen ahalegindu gara saioan. Eta zerbait ahazten bazaigu, hor dago Beatriz Gregoria Egizabal gogorarazteko.
ARGIAk ekoitzi eta Eusko Jaurlaritzako kultura eta hizkuntza politika sailak babestutako saioa da BTN.
Azkainen izan da Mattin Jauregi aurkezlea, erlezainen artean erreferentea den Mikaela Untsainen etxean. Erleak iraun dezan gaur egun erlezainen beharra dela azaldu dio. Zein oinarriren gainean lan egiten duen arrazoitu du eta pasarte irrigarri bat ere kontatu dio.
Laborariek lehen lerrotik bizi dute klima aldaketa, haren eraginak zuzenean jasaten baitituzte. Zer aldaketa sumatu dituzte Nafarroa hegoaldean eta zer dilema planteatu dizkiete ura eskas izan diren azken urteek? Hazialdeko kooperatibako Lorea Lizarreta langilea elkarrizketatu du Eli Pagolak, eta zerealen sektorea ezagutzeko gakoak eman ditu: mundu mailako burtsan kotizatzen da, bertako ogia egiteko irina milaka kilometrotatik ekartzen da, eta klima aldaketarekiko erresilienteagoak izango diren antzinako bertako barietateak berreskuratzen hasi dira.
Izar itzuli da Euskal Herrira eta Beranduegira eta 'Erasmus Orgasmusen' inguruan eraiki den mitoa deseraiki digu: 'Erasmus Frakasus' deitzen da hemendik aurrera. Eta orain beste uste bat deseraikitzeari ekingo dio feminsimoa, burgesia eta hori dena aztertuta. Saio honetan polemika gustuko dugunez, ikerketarekin laguntzea erabaki dugu.
San Balentin edo maiteminduen egunaren historia alderantziz kontatuko dugu: gauden unean hasi eta jatorrira joango gara, ohi bezala, abesti erromantikoen erritmora.
Limoiak, laranjak, Budaren eskuak... Euskal Herrian halakoak lantzeko zer ohitura egon da? Eta zein muga ditugu? Gipuzkoako Getarian Garatemendi proiektua lantzen ari dira Leire Ibarretxe eta Mirene Begiristain Biolurreko kideak, eta garrazki edo zitrikoei buruzko saio bixi-bixi honetan azaldu digute nolakoa den exotikoak zaizkigun fruituen lanketa.
Podcast honi hasiera ematen dion abestiari eta ahotsari buruz da gaurko saioa. Sam Cookeren “What a Wonderful World” da abestia, eta saio honetan egiten dugun edozein akats justifikatzeko jartzen dugu; lehen esaldiak dion bezala: “Ez dakit asko historiaz”, eta hori da hasi baino lehen badaezpada adierazten duguna.
Maskara ipinita, mundua beste begi batzuekin ikusi ahal izaten da. Eranzteak trabak eragiten ditu orduan.
BTNren bosgarren saio honetan maskara ipintzeaz eta eransteaz hitz egin du Aiora Zulaikak. Bere alter ego Pirritx pailazo ezaguna ere presente egon da bere adierazpenetan.
Urarena da Lurra planetak bizi dituen krisi nagusietakoa, zehatzago esateko, ur gezaren krisia. Hari honi tiraka idatzi du otsaileko Larrun aldizkaria Pello Zubiria kazetariak eta bertako gako nagusiak azaldu dizkigu saio honetan Gorka Peñagarikanok gidatuta.
Batean alarma pizten du lehorteak eta biharamunean uholdeak, eta bata bestearen gainean pilatuz doaz gizateriaren biziraupena arriskuan jartzen duten ondorioak. Landa eremuak gaur idortzen dira elikagaiak sortzeko ahalmena eta biodibertsitatea murriztuz eta berehala euriteek eragindako higadurak lurrazalaren geruza bizidunak arrastan daramatza itsasorantz. Hirietaneta mundu osoa ari da bilakatzen hiri– atzo egarriz zeuden kaletarrak gaur kontrolik gabeko uholdeek asaldatzen dituzte.
Klimaren zoratzearen inguruan narratiba nagusia zentratuta dagoen arren berotze globalean eta berotegi eragineko gasen kontrolatu behar eta ezinean, gero eta aditu gehiagok egiten diote arreta euri uraren kudeaketa okerrak klima hondatzearen argazki osoaren barruan daukan garrantziari. Uraren paradigma berri bat aldarrikatzen dute, azken hamarkadetan ezarritakoa ordezkatzeko: euriek ekarritako ura gure ondotik ahalik eta laster eta urrutien bidaltzeko ordez lekuan eusten saiatu, lurzoruan barnatzen lagundu, ur gez horrek lehorrean ematen duen denbora luzatzen ahalegindu… eta biziberritu lurzoruetako bizia, landareak, heskaiak, itsasoetatik lehorrerantz are euri gehiago erakar dezaten.
From the publisher's feed
ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa