
Sign up to save your podcasts
Or


Gazteek gaizki hitz egiten dutela euskaraz... Erdarakadez betetzen dituztela esaldiak... Nekagarria dela termino anglosaxoien presentzia...
Euskararen zikintzeaz mintzatu gara Haizea Alonso 'Haizeatxo' rap abeslari gasteiztarrarekin, badaukalako abesti bat esplizituki gaiaz mintzo dena. Euskarara ekarrita, honela dio: "Badakit izorratzen zaituela euskaraz ez kantatzeak, baina ez da zuk nahi duzuna, nik nahi dudana baizik".
Edurne Azkarateren bisita jaso dugu gonbidatuen tartean, eta hain polemikoak egin ziren Hala Bedi irratiko bere adierazpenei erreplika egin die, baita kritikei erantzun ere.
ARGIAk ekoitzi eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntz Politika Sailak babestutako saioa da BTN.
Hainbat herritan antolatzen diren sagardo egunetatik hasi eta neguko solstizioa zedarritzen duen San Tomas feriaraino, artoa ezinbesteko osagaia da folklore-kutsua duen ospakizun orotan. Nonahi ikus daitezke talogileen postuak, olanazko estalkietatik zintzilik jarritako artaburu idorrez apainduta, baserri-giroko produktu tipikotzat jotzen den arto-irinezko opil zapalak salgai dituztela. Haur zein helduentzako herri-kirol lehiaketetan ere, lokotx-bilketa da inoiz falta ez den probetako bat. Dagoeneko ia lantzen ez bada ere, baserri askoren atalburuetan artaburu-zerrendak ikus daitezke oraindik udazkenean, antzina oparotasunaren sinbolo izan zen labore horren oroigarri. Garrantzi gutxi ematen diogun arren, artoa historia handiko landarea da: Euskal Herritarren bizimoduan ez ezik, bertako ekonomian, kulturan eta paisaian ere eragina izan duena.
Josu Narbarte arkeologoak osatu du hilabete honetako Larrun aldizkaria artoaren iraultzaren inguruan eta Gorka Peñagarikanok aletu ditu berarekin erreportajearen gako nagusiak.
Ikerketa dakargu gaurkoan, 1400 sendabelar espezie ditugu Estatu espainiarrean. Madrilgo Unibertsitate Autonomoak egin du ikerketa, Jimena Matero-Martín ikerlaria buru izan delarik, eta ondorio interesgarriak eman ditu argitara. Hasteko guk uste baino gehiago direla sendabelarrak eta erabilera tradizionala ez dela kaltegarria sendabelarrentzat, nahiko zentzuz eta tentuz erabili izan direla ikusi delako. Topiko bat ezerezteko ere balio izan du, hau da, landare guztiak direla medizinalak edo balio terapeutikoa dutenak. Datuak jakin nahi dituenak lotura honetan aurkituko ditu.
Gaurko sendabelarra birika-belarra (Pulmonaria officinalis) dugu. Izenak berak erakusten duen moduan, arnas-bideetarako erabiltzen da, birika zein bronkioetako gaitzetarako. Arnas-bideetarako erabili ohi ditugun beste sendabelarrekin batera nahastu ohi dugu baina bera hutsik hartzea ere egokia da. Udazken eta negu garaian beharko dugu baina orain dauzkagu hosto bikainak indartsu eta loretan balego lorea ere bildu, biak baliatzen direlako. Sendabelar honen infusioa goizean baraurik har daiteke negu guztian, arnas-aparatuko gaitzei aurrea hartzeko. Sortzez edo gaitzen bat tarteko birikak ahulak edo ahulduak dituenak bereziki estimatuko du birika-belarra, sei edo zortzi hilabetean jarraian har dezakeelarik.
Bidegurutzeen inguruko misterioez eta hauetan jaiotzen diren sendabelarrez aritu gara. Bidegurutzeak kultura ezberdinetan zaintza eskatu izan duten guneak dira. Ciceronek berak deskribatzen du ongi zer den lursail baten muga eta zer den bidegurutzea. Gizakiak bidegurutze egin ditu hainbat kobazulo eta mendi baina baita zubi zein harrizko ateak ere. Bidegurutzearen energia dudako horri aurre egiteko bertan haritza landatzen zen hainbat lekutan, Alemanian kasu, hala haritza bide ondoan ikusitakoan bidegurutze seinale izaten zen. Norbere barruan ere egon gintezke bidegurutze batean, ezta? Askorentzat mundu honen eta bestearen artean dago bidegurutzerik handiena, denontzat zain dagoen azken bidegurutzea. Txarrak diren edo guk egin ditugun txar ez dago argi. Eta zer jaiotzen da bidegurutzeetan? Inoiz egin al duzue behaketarik bertan? Guk garoa(k), berbena, lihoa, lastoa, lipu-belarra eta mitxoleta ikusi izan ditugu baina lekuaren arabera mandragora, irabelarra, salbia edo ziklamenak ere ikusiko dituzue akaso.
Gaurko aholkua barruak baretzeko infusioa prestatzea izango da. Barruak arnas bideak izango dira baina infusio honek liseriketa egiten ere lagunduko digu. Horretarako plantaina (Plantago lanceolata), birika-belarra (Pulmonaria officinalis) eta malba (Malva sylvestris) lehortu eta kopuru berean nahastuko ditugu. 250 ml ur irakin, sua itzali eta nahasketa honetatik bi postreko koilarakada ipiniko ditugu, bost minutuz tapatuta eduki, iragazi eta epel/bero edango dugu goizean baraurik. Hotzeria, eztula, mukiak edo arnas bideetako gaitzak ditugunerako prest edukiko dugu, halakoetan egunean hiru aldiz hartuko dugu, otorduen aurretik, erabat sendatu arte.
Gizona hil arte ez da berdintasunik egongo. Baieztapen horri tiraka aritu dira Beranduegiko analista politikoak generorik gabeko etorkizun bat irudikatzen; hortik ama birjinaren istoriora egin dute salto eta, logikari jarraika, sexualitatea eta ligeak izan dira hurrengo gaia: Kevinen lige berria nor den asmatzeko jolas bat eta guzti. Eta amaitzeko, ezin aipatu gabe utzi ertzainak, Julian Iantzi eta bere atzetik duen 1244 laguneko tropa.
Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.
Egin zure ekarpena
Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected] helbidera e-postaz.
Meditearrearra, makrobiotikoa,barazkijalea, paleolitikoa, hipokalorikoa, gluten gabea, arroz hutsekoa... Dieta motak dira aipatutakoak, batzuk besteak baino ezagunagoak. Gaurko Egonarria saioan Eli Pagolak Leire Udabe elkarrizketatu du, eta benetako dieta osasuntsuen inguruan arituko dira hizketan.
Urtaro aldaketa bakoitzean kolore bat hautatzen du Nagore Irazustabarrenak eta udaberri sarrera honetan, nola ez, berdea aukeratu du. Udaberriaren kolorea, ekologismoarena, esperantzarena... eta Islamaren kolorea ere bada berdea eta horri tiraka historiako txoko askotara iritsi gara aste honetan ere.
Zuek baduzue asko miresten duzuen idolorik? Edo inoiz atsekabetu al zaituzte asko miretsi duzuen norbaitek? Idoloak eta fanak bereizten dituzue, ala "nire fana da" esaten duten horietakoak zarete? Aste honetan Iholdi Beristain abeslari eta aktorea gonbidatu dugu famaz, idoloez eta fanez hitz egiteko. Goazenengatik ezagutuko duzue askok, baina beste hainbat antzerki proiektutan buru belarri sartuta dabil Portugaleteko aktorea.
Aitor Altuna kolaboratzaileak, berriz, munduko fan klub handiena izan du hizpide: Jesukristorena, zehazki.
ARGIAk ekoitzi eta Eusko Jaurlaritzako kultura eta hizkuntza politika sailak babestutako saioa da BTN.
Onintza Enbeita bertsolaria da, kazetaria, parlamentari ohia... eta baratzezaina ere bada. Hiru ahizpek dituzte unibertsitateko ikasketak, eta duela dozena bat urte erabaki zuten etxean beti ezagutu duten baratzeari eta azokan saltzeari berriz ekitea. Mattin Jauregik egin dion elkarrizketan, bizipozez mintzo da egunero egiten duten lanaz, lan antolaketaz, eta ikuspegi kritikoz aztertzen du azoken errealitatea, nekazaritza eredua... Bere aitaren umearoko baserrirantz itzultzen ari dira, garai hartan landareetan zegoen aberastasuna eta emaria berreskuratu asmoz.
Emakume Langileen Eguna dela-eta Eli Pagolak Egonarria saioan Alazne Intxauspe elkarrizketatu du, ekologikoan ari den baratzezaina, eta EHNE sindikatuko eta Etxaldeko Emakumeak taldeko kidea. Intxauspek bistarazi du ikusezina eta lan gisa aitortu gabea den laborantza lan asko egin izan duela emakumeak, baserria aurrera ateratzeko beharrezkoak izan direnak. Eta emakumea izan dela egun baloratzen den agroekologia ereduari eutsi diona, lurrarekin eta bizidun guztiekin errespetuzkoa dena. Mugimendu feministarekin duten lotura ere azaldu du: "bizitza erdigunean" lema kalera atera du feminismoak, eta emakume baserritarren eguneroko lana hain justu bizitza mantentzea da, lurrarena, animaliena, eta elikagaiak landuz, pertsonona ere bai.
Pasa den astean, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren aitzakian, antzinaroko feministez aritu ginen, urtean behin hori egitea tokatzen delako. Baina Martxoak 8 dagoeneko pasa da eta historian benetan garrantzitsuak izan diren pertsonez hitz egin dezakegu berriro: gizonez.
From the publisher's feed
ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa