ARGIA

ARGIA

By ARGIANews
Download on the App Store

ARGIA episodes

  • Oroimen Histerikoa 2x17: Ez gutxietsi alde ilunaren boterea

     Star Wars filmen eguna izan berri da maiatzaren 4an; laster 50 urte beteko ditu sagak; eta hori gutxi balitz, podcast honetako bi ahotsak Star Warsen jarraitzaileak dira. Beraz, ez genuen aitzakia handirik behar filmak fenomeno historiko kontsideratu eta barneko frikiak kanpora ateratzeko. Indarra zuekin bego, entzuleok! 

    22 min
  • Menda Bikoitza #12: 30 sendabelarrez egindako ukendua

    Gaurko sendabelarra txikori-belarra(Taraxacum officinale) da. Zer esan eta zer azaldu handia ematen digun sendabelar xumea ekarri dugu gaurkoan eta hurrena II eta III atalak egiteko asmoa daukagu. Sustrai, hosto eta lore dena du baliagarria eta printzipio aktiboz betea da. Hosto lehorrekin egindako infusioa garbikari bikaina da udaberrian hartzeko.

    Osagai ugari eta konplexuak ditu: taraxazina, flabonoideak, inulina, osagai triterpenikoak, karotenoideak, erretxin azidoa, taninoak, enzimak eta azido koipetsuak ditu. A, B2 eta C bitaminak eta azido folikoa izateak elikagai on egiten du. Potasioa, kaltzioa, burdina, fosforoa, magnesioa, selenioa eta manganesoa bezalako mineralak, enzimak, azido koipetsuak eta taninoak ere baditu.


    Digestio aparatuko lau organo garbitzeko eta indartzeko gai dira hosto eta loreak. Eskuinetik hasita gibela eta behazunari lan eginarazten die lehenbizi, eta ezkerreko aldean barea eta pankrea tratatzen ditu ondoren. Beti ere, beherago eta atzerago ditugun giltzurrunak garbituz; diuretiko ezaguna baita. Organo hauei lan eginarazi eta digestioa hobetzen du, odola eta larruazala garbitzearekin batera.


    Gibel eta behazuneko gaitz eta ezintasunetarako erabiltzen da, behazunean harriak daudenerako adibidez. Digestio geldo eta astunak eta idorreria tratatzeko ere balio du. Gorputzeko likido pilaketa, hezueria edo gota eta erreuma tratatzeko ere erabili izan da txikori-belarra, hosto eta loreen infusioa eginda.


    Sendabelar honen hosto lehorren infusioak tentsioa jaisteko lagungarri dira. Odolaren zirkulazioa hobetzeko gai ere bada. Gordinik entsaladan jan daiteke. Hostoa eta lorea erabiltzen dira baina bakoitzetik bi edo hiru bakarrik; asko janez gero beherakoa eta ondoeza eragin baitezakete. Inulina zuntza dute hostoek, gure hesteetarako gai onuragarria.


    Haurdunaldian ez hartu, eragin garbitzailea eta diuretikoa duten sendabelarrek aztoramena eragin eta haurra intoxikatu dezaketelako. Edoskitzaroan ere ez da gomendatzen, aurreko arrazoiez gain esnea mikazten duelako. Urdaileko ultzera, gastritisa, behazun-buxadura, behazunean harriak, kolitis ultzeratsua eta kolon narritagarria bezalako gaitzak daudenean txikori-belarra dosi arinetan hartu behar da eta ondoeza edo kaltea eragingo balitu, hartzeari utzi. Izan ere, behazun hiperreakzioa eragin dezake eta horrek gaitz hauen sintomak larriagotzea ekarri. Beherakoa eta bihotzerrea eragiten baditu dosia eta maiztasuna gutxitu edo hartzeari utzi. Tentsioa jaisteko botikak eta diuretikoak hartzen baldin badira, medikuari galdetu txikori-belarra erabili aurretik.


    Bestetik, Errezilgo Eguzkitza baserria jo dugu, izan ere, 30 sendabelar dituen ukendua egiten duen norbait bizi da bertan: Ines Alustiza. Elkarrizketa egin diogu, hainbeste sendabelar dituen ukendurik inon gutxi ikusi dugulako eta jaso beharreko ondarea dela iruditu zaigulako. Berak azaldu digu nola eta norekin ikasi zuen ukendu berezi hau egiten, nola erabiltzen duten eta baita nola egiten duen ere. 


    Gaurko gomendioaren atala udaberrian gibela garbitzeko ditugun aukeren inguruan egin dugu, hasieran aipatu dugun txikori-belarra erabilita.

    34 min
  • Beranduegi 4x16: Sarasua bueyeroa da

    Ez badakizue... habemus lehendakari berria. Aldaketa lehendakaritzan, ezer alda ez dadin. Sorioneku gu! Eskerrak Sarasuak gatza eta piperra jartzen dizkion gauzari, euskal txiolarien bizitza hain aspergarria izan ez dadin. Ammm eta ez ahaztu: bollera bazara, idi parea gustatu behar zaizula ondorioztatu dugu.

    Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

    Egin zure ekarpena

    Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected] helbidera e-postaz.

    58 min
  • Oroimen Histerikoa #2x16: Aroaren beste erdia

    Erdi Aroaren defentsa egin digu aste honetan Nagore Irazustabarrenak. Mila urteko aro iluna, Antzinaro klasiko distiratsutik berpizkundera bitarteko etena, zientziaren eta kulturaren itzalaldi luzea, izurriteen garaia, aro zikina… hori da Erdi Aroaz saldu diguten irudia, baina horrela izan al zen?

    28 min
  • BTN 2x11: Odei Barroso | Erabakiak hartzea

    Erabaki hitza entzute hutsak beldurtzen dituenak daude; erabakiak denbora errekorrean hartzeko gaitasuna dutenak; guk hartzen ditugun erabakiak existitzen dira, eta baita hartzen gaituzten erabakiak ere; inertzia goitizena dutenak, zein atzera bueltarik gabekoak. Bertsolaritza albora utzi eta rapera jauzi egitea hautatu zuen Odei Barrosok, eta hari horri tiraka aritzea erabaki dugu BTN podcastaren hamaikagarren saioan.

    Aste honetan Edurne Azkaraten bisita ere izan dugu, eta jostari etorri da oiondarra: berak erabakiak hartzeari buruzko esaldiak bota eta gainontzeko lauak nork esana den asmatzen ahalegindu dira.

    ARGIAk ekoitzi eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntz Politika Sailak babestutako saioa da BTN.

    1 hr 10 min
  • Larrun #11: Dronea, mende honetako inperialismoaren fetitxea

     Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi gaituen mundua eta geopolitika ulertzeko. Gerra Hotzak bonba atomikoa izan zuen fetitxe eta mehatxu. Bada, XXI. mendea dronearena da.
     
     Apirileko Larrun aldizkarian zigorrik gabeko hilketetan txapeldun diren hegazkin erdi-autonomo hauen sorrera, erabilera eta etorkizuna aztertu ditu Axier Lopez kazetariak, eta bertako gako nagusiak azaldu dizkio Gorka Peñagarikanori podcast honetan. 

    26 min
  • Egonarria 2x15: Euskolabel tomatea hidroponikoa da

    Tomateaz tesia egina du Marta Barba-k eta Egonarria saioan Elirekin elkarrizketan azaldu du zer den hidroponia teknika. Bere hitzetan, gakoa da aztertzea "noiz eta zergatik" sartu zen hidroponia Euskal Herrian: "Lur arazoak daudelako. Eta lur arazoak daude monolaborantzaren ondorioz". Urte osoan tomatea jan beharraren logikari buruz aritu dira, eta baita ere Gaubeako makronegutegiaz eta  "euskal" tomate batek egiten duen bidaiaz, hazia Txinan edo Amerikan sortzen dutenetik hemen hazten denera. Bukatzeko, tomate ona erosi behar duenak kontuan izan beharreko gakoak eman ditu.

    35 min
  • Menda Bikoitza #11: Kartzelako belar hitsak

    Gaurko sendabelarra horma-belarra, pareta-belarra, txarrangilla edo odol-belarra (Parietaria judaica) izenez ezagutzen da eta une hauetan erruz daukagu gure herri zein hirietako horma eta hormigoi arteko zirriztuetan. Gibela garbitzeko erabili izan da baina diuretiko bezala ere bai; gaur egungo gizartearen gaitzei erreparatuta oso beharrezkoa dugula esan dezakegu. Gibela garbitu eta indartzeko egokia da, hala hepatitisa sendatzeko erabili izan da. Gibela osasuntsu edukitzeko, aurrezaintza egiteko, balio digu baina beti ere epe motzean hartuta; epe ertain eta luzean hartzea ez da gomendatzen. Giltzurrunetan harriak edo area daudenean ere erabili izan da, gorputzean likidoak atxikita edema sortzen denean ere bai, ia beti bera hutsik hartu izan delarik. Gaurko gomendioan tradizioz ezagutu dugun bederatziurrena egitea proposatuko dugu, eraginkorra eta segurua delako.

    Kartzelan ba al da sendabelarrik? Galdera horri erantzun dio Nicole Rosek bere liburuarekin, “La herbolaria de lxs presxs” (Virus Editorial 2022) eta aho bete hortz utzi gaitu bertan kontatzen dituenekin. Presoek abandono sanitarioa eta espazio naturalekiko banatze basatia jasaten dutela salatzen du bertan eta eurei baliabideak eman asmoz egin du liburu txundigarri eta eder hau. Guri Joseba Sarrionandiaren Galtzetan gordetzeko koplak poema ekarri digu burura, Ruper Ordorikaren ahotsean ezagutu genuena. “Hau izuen gordeleku eta belar hitsena” esaten duenean belar hits horiek zein ote ziren pentsatzen jarri gara.

    Honetaz aritzeko kartzela ezagutu duena gonbidatu dugu, inork jakitekotan barruan egondakoak jakingo baitu. Toulouseko, Soto del Realeko, Navalcarneroko zein Martuteneko kartzeletan zein sendabelar ikusi zituen kontatu digu Jon Garmendia Txuriya kazetari, poeta eta letra egileak. Nicole Roserekin bat egiten du eta txikori-belarra, asuna eta kamamila ikusi izan dituela kontatu digu, baita horma-belarrak egiten dion kaltea ere. Zuen artean kartzelako kolore, argi, denbora eta gogoeta hitsak bizitako entzuleak izango dira ziurrenik, hormigoi arteko zirriztuetan jaiotako belarrei begira denbora emandakoak. Gustora hartuko ditugu zuen hausnarketak ere.

    Gaurko gomendioa udaberrian horma-belar bederatziurrena egitea izango da. Horma-belarra ez da epe luzean jarraian hartzeko sendabelarra baina tartean behin bederatziurrena egitea tratamendu oso segurua da, udaberrian eta udazkenean hiru hilabetean hilabetero bederatziurren bat egitea gomendatuko dugu hemen. Gure gibelaren eta giltzurrunen beharrei erreparatu behar diegu, zenbateraino dauzkagun ondo edo laguntza beharrean. Bederatzi egun hauetan goizean infusio bakarra hartuko dugu goizero baraurik eta hala ez dugu garbitze sintoma larririk izango eta ondoezik ere ez. 250 ml ur irakin, sua itzali eta horma-belar hosto eta txorten lehorrak ipini bi koilarakada txiki. Eduki bost minutu tapatuta, iragazi eta hutsik hartu ahal dela. Halakoetan egunean zehar ur gehiago edatea ohikoa da, egarria senti dezakegulako. Horma-belarra hartzen denean ez da alkoholik edan behar eta gibelari lan handia ematen dien jateko koipetsu eta astunak ere ez ditugu jango ahal dela.

    Hainbat botikarekin ez da bateragarria (estatinak, tentsioa jaisteko botikak, digoxina, antisorgailuak, depresio eta antsietatearen kontrakoak eta antiretrobiralak), halakoetan ez da horma-belarrik hartu behar. Hipertentsioa, bihotzeko zein giltzurruneko gaitzak daudenean ere ez erabili. Haurdunaldian eta edoskitzaroan ere ez. Sendabelar honen polenak jarduera alergeniko indartsua izan ohi du udaberrian, hala alergia dioten pertsonek erabat ekidin behar dute.

    40 min
  • Beranduegi 4x15: The real tabarra

    Aktualitateri estuki loturi saioa da gurea, eta nola ez, hauteskundeei eskaini diegu saioaren zatirik handiena, Beranduegiren inkesta analisi politiko propioekin. Antzerkiak ere izan du lekurik, Kevin Otxandianorena egiten eta Axi Bretos kazetariarena: nola erantzungo zenioke ETA talde terrorista bat al da galderari? Baina politika soilik ez, Athleticek eta gabarrak ere izan dute tartea Beranduegin. 

    Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

    Egin zure ekarpena

    Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected] helbidera e-postaz.

    1 hr 5 min

About ARGIA

From the publisher's feed

ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa