
Sign up to save your podcasts
Or


Hemen duzue aste honetako Beranduegi saio falozentrikoa. Bi ikasgai nagusi atera ditugu gaurkotik: haragizko eta odoloezko zakilak daudela; eta gipuzkoarra izatea aspergarria dela, edo gipuzkoarrak aspergarriak direla, ez ziagu oso argi geratu.
Jon Ruiz de Egino baratzezaina da, Eskubaratz proiektuko kidea. Eta Aitziber Plazaola dendaria, Ereindajan kooperatibako kidea. Beste hainbat kiderekin, Bergarako elikadura mahaian parte hartu dute. Bertan aztertu dute herriko azoka nola biziberritu eta saio honetan mintzo dira azoken egoeraz, erosleen profilaz, jendea erakartzeko egin dituzten aldaketez... Bestalde, lehen sektoreko errelebo faltari aurre egiteko martxan jarri duten "ortulaguntza" zerbitzua ere azaldu dute.
Ekainean gaude, LGBT+ harrotasunaren hilabetean; iaz, garai honetan, Silvia Rivera protagonistatzat hartu eta 'T' letraz aritu ginen, komunitatearen barruko talde zaurgarri eta baztertuenaz. Gaur ortzadarraren beste muturrera joango gara, 'G' hizkia hartuta, nolabait ere talde “pribilegiatuenaz” hitz egingo dugu, gizonezko zis bat aitzakia hartuta: Alan Turing.
Elikadura burujabetza helburu duen bidaian, zaila da gure pleteretara iristen den elikagaiaren jatorria zein den jakitea. Gaurkoan, eskoletako jantokietako elikadura eredua daukagu hizketagai, jantokiak badira eta leku interesgarriak elikadura burujabetzaren inguruan hausnartzeko. Horretarako, Lurdes Imaz eta Eneko Viñuela gonbidau ditugu gurera, Gure Platera Gure Aukera proiektuko kideak.
Burbuilak mota askotakoak izan daitezke: errealitatek ihes egiteko horietakoak, gaseosarenak, edo ekonomikoak. Aste honetan azken horietan geratu gara, eta burbuila espekulatiboez eta tulipanez hitz egin digu Nagore Irazustabarrenak. Zer zerikusi du batak bestearekin? Entzun saioa eta ulertuko duzue.
Ziburuko bosgarren Liburu eta Disko Azokan egon gara Yolanda Arrieta eta Bea Salaberri idazleekin. Lehen aldiz gure platotik kanpo, Ziburuko plazan muntatu duten euskara hutsezko karparen azpian aritu gara erakusleihoez, jendaurrean agertzeaz, gorputza jartzearen aje eta aukerez, eta beste kontu askoz. Baita Ziburura labetik atera berri ekarri dituzten bi liburuez ere: 'Etxe bat norberarena', Yolanda Arrietak Pamiela argitaletxearekin kaleratu duena, eta 'Mesfida Zaitez' Txalapartarekin Bea Salaberrik plazaratua.
ARGIAk ekoitzi eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntz Politika Sailak babestutako saioa da BTN.
Manuela Jauregik olagarroa eta eguneko arraina harrapatzen ditu Manuela itsasontzian, eta Getarian saltzen du. Mattin Jauregirekin mintzatu da olagarroa gutxitzen ari dela, itsasoan aldaketa handiak nabari dituela, errelebo faltaz eta arrantzako lan ezberdinez.
Aktualitateari estuki lotutako saioa garenez, Aita Santuaren azken irristaldiak eman digu zer esana; elizan 'marikoikeria' gehiegi dagoela dio, eta gure galdera: zenbat da gehiegi? Eta galdera horretatik abiatuta, filosofoen prentsa arrosa egiten amaitu dugu: nor liatu zen norekin? Eta hortik, gurasotasunera, harreman itxi edo irekietara eta heriotzara: ze edukiontzitara bota behar gaituzte hiltzen garenean? Saio filosofikoa gaurkoa, inondik ere.
Saio amaieran jarri dugun kanta: Haira - 'Ikusten Duzu Goizean'
E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu.
Egin zure ekarpena
Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kontaiguzu: 669 36 29 82 zenbakia Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected].
Egunen batean historia izango da gaur aktualitate dena, eta palestinarren historian, beste behin, urte gogorra izango da 2024a. Baina azken 75 urteak izan dira gogorrak herri honentzat. Gehiegikeria honi iskin egin ezinda, Israel Gazan egiten ari den genozidioari begira jarri gara gaur, eta hiru hitz oinarri hartuta Palestinaren historiari errepaso labur bat egin diogu: Nakba, Rafah eta Kufiya.
Egonarria saioan askotan atera da laborantza ereduen arteko talka, laborantza industriala dela goiko erakundeetatik bultzatzen dena eta aldiz, agroekologia dela Euskal Herriko laborari txiki askok eusten dutena eta etorkizun modura ikusten dutena. Saio bat Europari eskaintzea pentsatu dugu, bertan zer egosten den ulertzeko. Gaurkoan, Iker Elosegi gonbidatu dugu Egonarria saiora, Euskal Herriko Laborantza Ganbarako kidea.
From the publisher's feed
ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa