Sign up to save your podcastsEmail addressPasswordRegisterOrContinue with GoogleAlready have an account? Log in here.
ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa... more
January 31, 2024Egonarria 2x04: Lurraren aldeko borrokak, errepresioa eta garaipenak I Hartzea Lopez Adan eta Joana Detchart (Ostia)Ostia kolektiboko kide Joana Detchart eta Hartzea Lopez Adan aritu dira pilpilean diren Lurraren aldeko borrokez: zein gai elkarlotzen dituzten borroka horiek, zergatik batzen den hain jende diferentea, nolako borroka-molde anitzak erabiltzen diren, okupazioak lortzen duen zilegitasuna... eta Frantziako estatuaren aldetik jasaten duten errepresioa. Ipar Euskal Herrian geldiaraztea lortu duten proiektuak ez direla gutxi oroitarazi dute. ...more42minPlay
January 30, 2024Oroimen Histerikoa 2x04: Tetris eta beste joko komunista batzuk Bideojokoen frikiak zaretenontzat bihotzez egindako saioa da gaurkoa. Nondik datoz eta zein historia dute horrenbeste lo ordu lapurtzen dizkiguten joko hauek? Gerra Hotzean hasi zen dena eta gaur arte. ...more30minPlay
January 25, 2024Beranduegi 4x09: Lau gaupasa, tiro bakarrarekinBenga, txiste bat: saio baten irudi bezala garun baten errediografia garagargo bat edaten jartzeko eskatzen badizute, zein da saioa? Bai, Beranduegi da. Zentzurik ez duten gauzak, eta beste kontu batzuk. Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri. Egin zure ekarpenaProposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected] helbidera e-postaz....more1h 6minPlay
January 23, 2024Oroimen Histerikoa #2x03: Munduko gizon itsusienakGizakiek animaliak kaioletan sartu eta erakusgai jartzeko ohitura izan dugu, baina gure espezieko kideekin ere gauza bera egin dugu historian zehar. Giza zooei buruz hitz egin digu aste honetan Nagore Irazustabarrenak....more30minPlay
January 22, 2024BTN 2x04: Oihana Fernandez de Barrena | Lana lepoZenbat gauza ezberdin egin ditzakegu egun berean? Zenbat ofizio eta lan pilatzen dira bizitza prekarizatuetan? Ba al dakigu lan bati ezetz esaten? Galdera hauen inguruan aritzeko gonbidatu dugu Oihana Fernandez de Barrena aizkolaria; El Correo egunkarian eginiko elkarrizketa baten irakurri dugunaren arabera denetarik egiten baitu: babarrunak landatu, ardian zaindu, zein tursimo ikasketak egin. Lana lepo, noski....more1h 3minPlay
January 17, 2024Egonarria 2x02: Bere gaztainondoen azpitik I Akaitz SarasolaMendiko botak jantzi eta Akaitz Sarasolaren gaztainondoak ezagutzera joanda Mattin Jauregi. Podcast honetan gaztainak iraganean edukitako garrantziaz, gaur egungo egoeraz eta etorkizuneko ikuspuntuaz hitz eginen dute....more26minPlay
January 16, 2024Oroimen Histerikoa 2x02: Derbia, naziak eta ikurrina Saio hau zabaltzeko aholkuak eskatu eta futbolaz hitz egiteko esan digute. Baina ez dugu larunbateko Atlhetic eta Errealaren arteko derbiaz hitz egingo, ez zaigu gehiegi axola, baina bai derbi hitzaren jatorri historikoa, naziak eta ikurrina; gogo ditugun gaiak dira. ...more32minPlay
January 12, 2024Beranduegi 4x08: Sorioneku espainolistaTxiste bat entzun nahi duzu? Mahai baten bueltan daude Ernaiko bat, GKSko bat eta Kimuako bat... hortik aurrera onena Kevin entzutea. Beti bezala, ez dugu ziurtatzen grazia egingo dizunik, baina aitortu, jakin nahi duzu nola jarraitzen duen txisteak, baietz? Gainontzeko 55 minutuetan betiko kontuak: Porrotxen aurkako errepresioa, gabonak, sagardo denboraldiaren irekiera eta aktualitate gordina.Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.Egin zure ekarpenaProposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected] helbidera e-postaz....more1h 2minPlay
January 11, 2024Egonarria 2x01: Haragi sintetikoa hemen da Bueltan da Egonarria podcasta eta pilpilean diren gaiez elkarrizketak egingo ditu Eli Pagolak ARGIAko platoan. Gaurko saioan, Aitor Aranburu Behieko proiektuko kidea izan dugu gonbidatu haragi sintetikoari buruz aritzeko. ...more30minPlay
January 09, 2024Oroimen Histerikoa 2x01: Gregorioren desfasea Urtea hasi berri dugun honetan asko egongo zarete egutegiari begira, urteko asmoak idazten, jai egunak gorriz margotzen, edo agian, sehaskako egutegian zuen izena topatu ezinean. Ba zuen zereginak egin bitartean Oroimen Histerikoa saioa entzun dezakezue, egutegia nola sortu zen ikasteko. ...more29minPlay