ARGIA

ARGIA

By ARGIANews
Download on the App Store

ARGIA episodes

  • Menda Bikoitza 2x04: Izpiliku fina, moretasunean sakontzen

    Gaurko sendabelarra izpiliku fina (Lavandula angustifolia) izango da. Zenbat du sendabelarretik lurringintzarako erabiltzen dugun lore moreak? Askorentzat sendabelarra baino, lurrina da lore hau, eta horrek zaildu egiten du dituen balio terapeutikoak ezagutzea. Izan ere, lurrina edo xaboia edatearen pareko zerbait da askorentzat izpiliku infusioa, eta aukeran nahiago izaten dugu bestelako sendabelarrak hartzea.

    Izpilikuari lotuta, Arabar Errioxan aurkitu dugu sasoi honetan egiten den jai bat, eta horri leku egin diogu gaurko saioan. Izpilikua erretzen da mañak edo martxoakospatzerakoan. Abenduaren 8an, Sortzez Garbiaren egunean egiten den jai honek, neguko ekinozioan egiten den antzinako purifikazio erritoekin zerikusia duela dirudi. Sua, auzolana, patata gaztain erreak eta izpiritu txarrak uxatzeko kea aurkituko ditu Labastida, Leza, Lantziego edo Lapueblara joaten denak.

    Gaurko gomendio edo aholkua egiteko izpilikua finarekin jarraitu dugu, bere balio terapeutikoa eta kosmetikoa ezagutzeko proposamenekin. Begietarako kolirioa egiteko sendabelar bikaina da, bera hutsik edo intsusaren (Sambucus nigra) lorearekin batera erabilita. Bakoitzetik postreko koilarakada bat ipintzen da 200 ml ur irakinetan eta bost minutuan tapatuta eduki ondoren paperezko iragazkiarekin iragazten da. Hozkailuan jasotzen da eta bi gaza bustita begi gainetan ipintzen da. Infusio egokia da hau begien osasuna zaintzeko.

    Erabilera kosmetikoei tiraka, kolonia ur goxoa egiteko vodka bezalako alkohol zuri batean ipintzen da izpiliku lehortu berria. Astebete edo hamar egunean eduki ondoren, iragazi eta kopuru berean ipintzen zaio izpiliku finaren hidrolatoa. Bien nahasketatik 100 ml prestatu baditugu, izpiliku finaren olio esentzialaren 50 tanta gehituko dizkiogu. Kristalezko botilatxoan ipintzen da, spray erako aplikagailua duen fraskoan.

    Azkenik, izpiliku fin lehorraren burukoa egitea proposatzen dugu. Ez usain gozoko zakutxoa, gure buruaren neurria izango duen oherako burukoa, baizik. Lotarako arazoak dituenari lo sakona egiten laguntzeko erabiltzen zen erremedio hau, hainbat lekutan izan da tradizioa, eta probatu duen honi, gustatu zitzaion!

    30 min
  • Beranduegi 5x06: Nire semearen aita Benito da

    Oraintxe bertan euskal herritarrak gehien kezkatzen dituen  gaiari eskaini dizkiogu lehen bost minutuak: Twitterretik joan, bai ala ez? Mastodon, ondo dago? Eta behin hori argituta, txikikeriak: euskal gazteen zoriontasun maila, pentsamendu suizidak, Zarauzko sozialisten arteko borrokak, Errusiako iraultza eta Benito Lertxundiren agurra.

    Saio amaieran jarri dugun kanta: Berri Txarrak - 'Breyten'

    E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu.

    Egin zure ekarpena

    Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kontaiguzu: 669 36 29 82 zenbakia Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected].

    1 hr 3 min
  • Oroimen Histerikoa 2x11: Baginak hitz egingo balu

    Oraindik baginek ez dutenez hitz egiten, haien ordez Nagore Irazustabarrenak kontatu dizkigu ginekologiaren historiako zenbait pasarte. Horien artean ginekologiaren aita bezala izendatu zen gizonarena: James Marion Sims. Emakume esklabuak elkarri ebakuntzak egiten jarri zituen gizona. 

    25 min
  • BTN 2x22: Uxue Alberdi | Etsitzea

    Zuek etsi al duzue inoiz? Eta hala bada, hitzaren zein adieratan? Negatiboa bezain positiboa izan daitekeelako etsitzea; itxi ditzakeena adina ate ireki ditzakeelako; baita espero gabeko agertokiei leku egin ere; lehiak ez bezala, etsitzeak lasaitasuna baitu jokozelai. Etsi edo ezin izateaz ulerkera oso kapitalista eta neoliberala dugula ohartu gara Uxue Alberdi bertsolari eta idazlearekin izandako ordubeteko berriketaldian.

    Grego, adliz, nahiko etsi-oneko pertsona da. Lasai geratzen da mendi tontorra zapaldu gabe, bide erdian hamaiketakoa egiten. Nahiz eta badituen bere etsi ezinak ere: izan parrandan edo egunen batean bollera bihurtzeko esperantzan.

    ARGIAk ekoitzi eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntz Politika Sailak babestutako saioa da BTN.

    1 hr 9 min
  • Egonarria 3x03: Makro-berriztagarriak Araban | Iñigo Leza

    Energia berriztagarrien makroproiektuak pilpilean daude Euskal Herri osoan. Nafarroan aspalditik daude oso hedatuta. EAEn, Jaurlaritzako datuen arabera, enpresek eraikitzeko aurkeztu dituzten proiektuen datuak hauek dira: Energia eolikoko 37 proiektu eta energia fotovoltaikoko 74. Proiektu horietako asko Araban daude kokatuta: haize erroten 37 proiektutik 15 eta eguzki plaken 74tik 68. Baina... Zergatik Araban? Horretaz hitz egitera gonbidatu dugu Iñigo Leza, Araba Bizirik eta AHT-rik ez Lautadan taldeetako kidea. 

    21 min
  • Oroimen Histerikoa 3x10: Sponsorra behar dugu

    Oroimen Histerikoa podcastean dagoeneko 75 saio inguru egin ditugu, eta harrigarria bada ere, oraindik ez dugu babesletzarik lortu. Marka batzuen izenak bota ditugu han eta hemen, baina inork ez dio amuari kosk egin. Horregatik pentsatu dugu nabarmenagoak izan behar dugula, eta saio honetan hainbat marka izango ditugu hizpide, gure milioika entzuleen artean enpresa horietako arduradunak dauden itxaropenez. 

    31 min
  • Menda Bikoitza 2x03: Eztula eta eguzkiaren beroa

    Gaurko sendabelarra eztul-belarra (Tussilago farfara) izango da, eztul-belar hostoa. Izan ere, eztula entzuten hasi garen sasoian gaude. Eztula egiteko gogoa etortzea da saio hau egiterakoan izaten dugun beldurrik handienetakoa eta karamelua aldamenean izaten dugu; ez baita ahuntzaren gauerdiko eztula jendaurrean ari garenean eztul eraso gelditu ezina. Baina eztulak ere ezberdinak daude, eta bakoitzarentzat erremedio ezberdinak aipatu ditugu.

    Eztul belarraren hostoak aberatsak dira muzilagotan, inulinatan, flabonoideetan, azido malikotan, taninotan, fitoesteroletan, potasio nitratotan eta zink gatzetan. Printzipio aktibo hauek arnas-bideetako erretasuna eta hantura kentzeko gaitasuna dute, eztula sorrarazten duen espasmoa gelditzeko gai dira eta immuno estimulatzaileak ere badira.

    Birika eta bronkioetako mintzak baretu, indartu, garbitu eta sendatzen ditu: hala, katarroa, marranta, asma, laringitisa, bronkitisa eta biriketako gaitzetarako egokia da, eta eztula izan edo ez, erabili dezakegu.

    Iluntasunari aurre egiteko sendabelar bati buruz ere aritu gara: Santio-belarra edo hiperikoa, hain zuzen (Hypericum perforatum). Urteko egunik ilunenetakoak ditugu hauek eta askori ongi etorriko zaigun informazioa da honakoa. Hala ere ez dugu liluran erori behar, kontrakotasunak badituelako eta ez delako denontzat egokia. Eguzkiaren indar arketipikoa du lore honek eta Matthew Becker belargileak esan ohi duen bezala: eguzkiaren energia eta beroa gure gorputzera ekartzen ditu, batez ere gure psikera.

    Lore lehortu berriekin tintura egin eta tintura hori txokolate berotan hartzea proposatu dugu saioan, terapia ez baitago beti modu desatseginean egin beharrik. Udan, eguzki berotan, lorea oliotan beratu eta oleatoa egitea ere ideia bikaina da. Sesamo oliotan egin eta urte sasoi honetan, gauez, gorputz osoan masajea emanez igurztea ere proposatu dugu. Hau ez da orain prestatu dezakeguna, oleato hau egiteko lore freskoa behar dugulako batetik eta kasu honetan garrantzitsua delako eguzki bidezko beratzea duen oleatoa egitea. Datorren udan presta dezakegu eta negurako prest eduki.

    30 min
  • Beranduegi 5x05: Imaginatu itzazu kakainean

    Publiko aurrean hitz egin behar duzunean, edo aurrean duzun norbaitek errespetu handia ematen dizunean, erabiltzen al duzu biluzik irudikatzearen trukoa? Ba badugu hobe bat: imaginatu kaka egiten, mugikorra eskuan dutela. Lasaitzen ez bazara, agian arazoa zeurea da.  Donald Trumpekin eta EHUko errektoreordea den Guillermo Quindósekin egin dugu proba, eta guri funtzionatu digu.

    Saio amaieran jarri dugun kanta: Koma - 'Imaginatelos Cagando'

    E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu.

    Egin zure ekarpena

    Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kontaiguzu: 669 36 29 82 zenbakia Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected].

    1 hr 7 min
  • Oroimen Histerikoa 3x09: Lorejaleak

     'Zer jan, hura izan' dio euskarazko esaera zaharrak; eta halaxe gabiltza, haragijaleok, bejetarianook, beganook, eta bestelako dietak jarraitzen ditugunok, gure elikadura zaindu eta inguruan eragiten dugun inpaktua murriztu nahian. Arrazoi ideologikoengatik zenbait, osasunagatik besteak, eta ohitura hauek modak direla dionik ere izango da... Baina historian zehar, zer? Beste kontu askoren artean, haragia jateari uko egin zioten pertsonaia historikoak ekarri dizkigu Nagore Irazustabarrenak aste hontan. 

    29 min
  • BTN 2x21: Mari Luz Esteban | Adiskidetasuna

    Gutxi hitz egiten da adiskideen arteko harremanei buruz, eta asko bikoteaz, maitasun harremanez, familiaz... Baina zerk ezberdintzen ditu harremanok? Funtsean ez al dute oinarri bera? Nola hierarkizatzen ditugu? Zein leku dute adiskideek eta hauekin ditugun gorabeherek gure bizitzetan? Mari Luz Esteban antropologoa buru belarri dabil adiskidetasunari buruzko ikerketa lan batean, eta klabe interesgarriak eman dizkigu gure harremanei beste prisma batetik begiratzen hasteko.

    Aitor Altunak, berriz, pertsonon lagunik onenari buruz hitz egin digu: txakurra. Horrela, orokorrean. Ez da zure txakurraz ari, txakurraz espezie moduan, baizik. Eta gure lagunak zenbateraino ditugun adiskide neurtzeko teknika bat ere erakutsi digu, eskelen bidez.

    ARGIAk ekoitzi eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntz Politika Sailak babestutako saioa da BTN.

    1 hr 4 min

About ARGIA

From the publisher's feed

ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa