Sign up to save your podcastsEmail addressPasswordRegisterOrContinue with GoogleAlready have an account? Log in here.
ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa... more
January 23, 2024Oroimen Histerikoa #2x03: Munduko gizon itsusienakGizakiek animaliak kaioletan sartu eta erakusgai jartzeko ohitura izan dugu, baina gure espezieko kideekin ere gauza bera egin dugu historian zehar. Giza zooei buruz hitz egin digu aste honetan Nagore Irazustabarrenak....more30minPlay
January 22, 2024BTN 2x04: Oihana Fernandez de Barrena | Lana lepoZenbat gauza ezberdin egin ditzakegu egun berean? Zenbat ofizio eta lan pilatzen dira bizitza prekarizatuetan? Ba al dakigu lan bati ezetz esaten? Galdera hauen inguruan aritzeko gonbidatu dugu Oihana Fernandez de Barrena aizkolaria; El Correo egunkarian eginiko elkarrizketa baten irakurri dugunaren arabera denetarik egiten baitu: babarrunak landatu, ardian zaindu, zein tursimo ikasketak egin. Lana lepo, noski....more1h 3minPlay
January 17, 2024Egonarria 2x02: Bere gaztainondoen azpitik I Akaitz SarasolaMendiko botak jantzi eta Akaitz Sarasolaren gaztainondoak ezagutzera joanda Mattin Jauregi. Podcast honetan gaztainak iraganean edukitako garrantziaz, gaur egungo egoeraz eta etorkizuneko ikuspuntuaz hitz eginen dute....more26minPlay
January 16, 2024Oroimen Histerikoa 2x02: Derbia, naziak eta ikurrina Saio hau zabaltzeko aholkuak eskatu eta futbolaz hitz egiteko esan digute. Baina ez dugu larunbateko Atlhetic eta Errealaren arteko derbiaz hitz egingo, ez zaigu gehiegi axola, baina bai derbi hitzaren jatorri historikoa, naziak eta ikurrina; gogo ditugun gaiak dira. ...more32minPlay
January 12, 2024Beranduegi 4x08: Sorioneku espainolistaTxiste bat entzun nahi duzu? Mahai baten bueltan daude Ernaiko bat, GKSko bat eta Kimuako bat... hortik aurrera onena Kevin entzutea. Beti bezala, ez dugu ziurtatzen grazia egingo dizunik, baina aitortu, jakin nahi duzu nola jarraitzen duen txisteak, baietz? Gainontzeko 55 minutuetan betiko kontuak: Porrotxen aurkako errepresioa, gabonak, sagardo denboraldiaren irekiera eta aktualitate gordina.Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.Egin zure ekarpenaProposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected] helbidera e-postaz....more1h 2minPlay
January 11, 2024Egonarria 2x01: Haragi sintetikoa hemen da Bueltan da Egonarria podcasta eta pilpilean diren gaiez elkarrizketak egingo ditu Eli Pagolak ARGIAko platoan. Gaurko saioan, Aitor Aranburu Behieko proiektuko kidea izan dugu gonbidatu haragi sintetikoari buruz aritzeko. ...more30minPlay
January 09, 2024Oroimen Histerikoa 2x01: Gregorioren desfasea Urtea hasi berri dugun honetan asko egongo zarete egutegiari begira, urteko asmoak idazten, jai egunak gorriz margotzen, edo agian, sehaskako egutegian zuen izena topatu ezinean. Ba zuen zereginak egin bitartean Oroimen Histerikoa saioa entzun dezakezue, egutegia nola sortu zen ikasteko. ...more29minPlay
December 22, 2023Larrun #07: Frankismoaren alde enpresarialaEskuineko besoa altxatzea modan jarri da berriz, kameren aurrean behintzat, Madrilgo kaleetan azaroko gauetan… Batere lotsarik gabe gainera, besoa altxatzen zuten batzuk, ez dakigu nora, zer seinalatzen ariko ote ziren… Iberdrola dorrea akaso? “Horra hor gure lagunak” egingo ote zuten oihu… 48 urte pasatu dira Franco bere ohean, goxo-goxo, hil zenetik… Baina askotan esaten da frankismoak bizirik jarraitzen duela…Parlamentuan kamaleoi batzuk badaude, baina Euskal Herrian, eta Bilbon, gora begira jarrita, lepoko mina ez ezik, bihotzeko mina ere ematen du Iberdrolari begiratzeak… Eta min horrek eraginda edo, berriz ere jaitsi dira eskuineko besoak. Jakintzazu. Baina hor dirau herentziak, hor dirau harriak, beti bezain egonkor, beti bezain presente. Gaurko mintzagaia, frankismoaren alde enpresariala: euskal oligarkaren zorra, espoliazio frankista, eta jakina, frankismoaren ondorengo diren IBEX35eko zimenduak. ...more22minPlay
December 21, 2023BTN 2x03: Danel Pascual | GabonakDanel Pascual gonbidatu dugu oraingoan urteari behar den bezalako amaiera emateko. Aspertuta zaude betiko kanpaikadekin? Edo agian dagokiona baino lehen amaitu nahi duzu urtea aurten? Kanpaikadak nahieran egiteko aukera duzu BTN-ren saio berezi honekin....more1h 3minPlay
December 19, 2023Oroimen Histerikoa #38: Semaforoak atzerakoiak diraUrteko azken saioa denez eta neguaren atarian gaudenez, udazken hasieran egin bezala, neguari kolore bat jarriko diogu: gorria. Pasioaren kolorea, komunismoarena, arriskuarena... ea nora garamatzan oraingoan Nagore Irazustabarrenak. ...more24minPlay