Sign up to save your podcastsEmail addressPasswordRegisterOrContinue with GoogleAlready have an account? Log in here.
ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa... more
March 04, 2024BTN 2x07: Iholdi Beristain | IdoloakZuek baduzue asko miresten duzuen idolorik? Edo inoiz atsekabetu al zaituzte asko miretsi duzuen norbaitek? Idoloak eta fanak bereizten dituzue, ala "nire fana da" esaten duten horietakoak zarete? Aste honetan Iholdi Beristain abeslari eta aktorea gonbidatu dugu famaz, idoloez eta fanez hitz egiteko. Goazenengatik ezagutuko duzue askok, baina beste hainbat antzerki proiektutan buru belarri sartuta dabil Portugaleteko aktorea.Aitor Altuna kolaboratzaileak, berriz, munduko fan klub handiena izan du hizpide: Jesukristorena, zehazki.ARGIAk ekoitzi eta Eusko Jaurlaritzako kultura eta hizkuntza politika sailak babestutako saioa da BTN....more1h 3minPlay
February 28, 2024Egonarria 2x08: Hiriak nola elikatu? I Audrey Hoc (Biriatuko Proiektua) Nola elikatu daiteke hiri bat? Zer modu daude inguruko baserritarrek landutako janaria jateko hirietan? eta landu al daiteke barazki eta fruiturik hirietan bertan? Gai hau jorratzeko Audrey Hoc laboraria elkarrizketatu du Eli Pagolak. Besteak beste mintzatu da ikastetxeak des-asfaltatzeko dauden ekimenez, hirietako parkeetako arbolak fruitu arbolez ordezkatzeko aukeraz, lur publikoetako hesiak jangarri egiteko moduez... Izan ere, Biriatuko herriko etxearekin hiriko elikadura burujabetza proiektua lantzen ari da. ...more32minPlay
February 27, 2024Oroimen Histerikoa #2x08: Aita ta ama primuak II Izenburua irakurrita argi dago gaur berriro endogamiaz arituko dela Nagore Irazustabarrena. Baina oraingoan ez gara Euskal Herrian geratuko, Cacereseko Las Hurdes herrira bidaiatuko dugu espazioan, eta denboran, berriz, 1921era. Bertan Alfontso XIII.a erregearekin, Gregorio Marañon medikuarekin eta Miguel Primo de Riverarekin topatuko gara. Animatuko zara gurekin etortzera? ...more26minPlay
February 26, 2024Menda Bikoitza #07: Lipu-belarra, bioleta eta beste lore batzuk Albiste deigarri batekin hasi dugu saioa. Loreak autopolinizatzen hasi zaizkigu eta horrek gauza asko esan nahi ditu. Batetik intsektuen lanari uko egiten diotela, honek intsektuengan duen eragina handia izanik, eta bestetik guk uste baino azkarrago eboluzionatzeko gai direla hainbat landare. Ikerketa Frantzian egin da eta zer esana ekarri du. Hona esteka gehiago jakin nahi izanez gero. Gaurko sendabelarra bioleta (Viola odorata) da. Neguko lore xume hau sendabelarra dugu, nahiz kosmetikan, lurringintzan eta gozogintzan ere erabiltzen dugun. Askorentzat amonaren karamelu moreak izango dira bioletak eta ez du jakingo loretxo usaintsu hau leungarri bikaina dela gure mintzentzat eta gure azalarentzat. Hildegarda Von Bingen abadesa beneditarrak Alemanian 1098an bioletak ardotan beratu eta egunero kopatxo bat edatea gomendatzen zuen, arimako tristurak uxatzeko eta bizi izandako penak biriketako kaltea sortzen zuenerako. Iaz artikulu hau eskaini nion. Sendabelar pozointsuei buruz jarraituko dugu hizketan, bai, dirudienez entzuleoi gai hau gustatu egin zaizuelako. Ez genuke sendabelar esan behar, landare baizik baina askorentzat eztabaida dago hemen. Gaur lipu-belarra edo otso-baba (Helleborus foetidus) dakarkigu, urte sasoi honetan gure artean loretan daukagun landarea. Gerratan arma kimiko gisa erabili izan zuten, bere pozoinez geziak busti eta hala askoz hilkorragoak egiten zituztelako geziak. Gure artean otsoak pozointzeko erabili izan zen, hortik datorkio izena. Ez diogu erabilerarik ikusten, dosifikazio konplexu eta delikatua duela esatea eufemismoa iruditzen zaigu egia esan… Gaurko gomendioa bioletak eta San Jose loreak (Primula vulgaris) gurinetan beratuta jatea da. Izan ere, udaberriko aurreneko loreak gurinarekin batera jatea aspaldiko ohitura da. Naturaren indar berria geureganatzeko modua dela dirudi, gurin hori ere belar berria jan duten animalietatik eratorria den esnekia delako. Udaberriko astenia edo nekeari aurre egiteko elikagai egokitzat jotzen da. Bioleta gordinik janda bere muzilagoak hobeto baliatuko ditu gure gorputzak. 250 gurin ekologiko su txikian urtu bitartean labeko papera ipiniko diogu katilu zabal bati. Bertan eskukada bat bioleta fresko eta beste eskukada bat San Jose lore fresko ipiniko dugu eta gurina urtutakoan loreei gainera bota. Kanpoan epeltzen utzi eta ondoren hozkailuan sartuko dugu. Erabat gogortutakoan labeko papera kendu eta gurina edukitzeko ontzian ipiniko dugu. Gosaltzeko gutizia bikaina! ...more33minPlay
February 23, 2024Beranduegi 4x11: Klaudio Landa ta lau animali gizatiarGorka Urbizu aipatu eta nori kristo burutzatzen zaio Klaudio Landarekin lotura egitea? Ba Foggia aldean dramatismoan murgildua ibili den Izarri. Konturatu gara gainera bere amak super botereak dauzkala pertsona humanoa den heinean. Pertsona humanoak ez, pertsona animaliak dira txerriak bakoitza bere txerrinalidade bereziarekin: badira tontoak eta azkarrak, alaiak eta tristeak… Pertsonak bezain beste. Eta ohiko protagonista batzuk ere gaurko saioan, esaterako, Chil Mafia. Egin zure ekarpenaProposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected] helbidera e-postaz....more1h 3minPlay
February 22, 2024Larrun #09: Jokin Altuna eta Iñaki Artola irabazi eta galtzeazTxikitatik bizi dugu lehia gizarte honetan: umetan haurren arteko jolasetan, heldutakoan bizitzako eremu guztietan –batzuetan kontzienteki onartzen dugu jokatzea eta bestetan nahi gabe erortzen gara lehia dinamiketan–. Agian horregatik dira kirolariak gizarte honetako arrakastaren ikur nagusi (gizarteak irabazten duten egunetan soilik ohoretzen baditu ere). Lehiaren erronkari eustea eta gakoari begietara begiratzea erabaki dugu: irabazi eta galdu. Zer da irabaztea? Zer galtzea? Lehiatuz ongi bizitzeko zertan jarri behar da arreta? Gorri edo urdin, galdu edo irabazi: berdinketarik ez da pilotarientzat. Partidaz partida ikasi dutena azaldu digute aurtengo ekainean profesional gisa hamar urte beteko dituzten Jokin Altunak eta Iñaki Artolak. Tolosako Beotibar frontoian elkartu gara....more44minPlay
February 21, 2024Egonarria 2x07: Traktoreen protesta, hau da koktela I Gotzone Sestorain Traktoreek kaleak hartu dituzte, eta erakundeak eta herritarrak interpelatu gaituzte. Gai hori lantzeko Etxalde mugimendukoa den Gotzone Sestorain elkarrizketatu du Eli Pagolak Egonarria saioan. Honek azaldu ditu laborantzako arazoaren muinean zer dagoen, eta kalera atera dena "koktel" bat dela, oso aldarrikapen ezberdinak dituena. Bere hitzetan, laborantza ereduari buruzko eztabaida bat eman behar du gizarteak, krisitik ateratzekotan. 140 eragilek Nafarroako Gobernuari aurkeztu dizkioten proposamen zehatzak ere azaldu ditu, zeinaren helburua den laborantza desintentsifikatzea eta agroekologiara bidea egitea. ...more34minPlay
February 20, 2024Oroimen Histerikoa 2x07: Gâteau Basque Katuen Nazioarteko egunetako bat da gaur: otsailaren 20a. Nagore Irazustabarrenak ez du katuez hitz egiteko aitzakiarik behar, baina euren eguna izatea arrazoi polita da. Zorionak hemendik katu guztiei. ...more33minPlay
February 19, 2024BTN 2x06: Danele Sarriugarte | PorrotaPorrotaz aritu gara aste honetan Danele Sarriugarte idazlearekin. Espero duzun hori ez lortzeak sortzen duen sentsazioa da porrota; ikasbidea ere bai beste askorentzat; badira porrota arrakastatzat dutenak; edo arrakastatik porrota goraipatzen dutenak... Ertz asko ditu gaiak eta denak ukitzen ahalegindu gara saioan. Eta zerbait ahazten bazaigu, hor dago Beatriz Gregoria Egizabal gogorarazteko.ARGIAk ekoitzi eta Eusko Jaurlaritzako kultura eta hizkuntza politika sailak babestutako saioa da BTN....more1h 7minPlay
February 14, 2024Egonarria 2x06: Erlategiko burrun-burrunaren barruan I Mikaela Untsain Azkainen izan da Mattin Jauregi aurkezlea, erlezainen artean erreferentea den Mikaela Untsainen etxean. Erleak iraun dezan gaur egun erlezainen beharra dela azaldu dio. Zein oinarriren gainean lan egiten duen arrazoitu du eta pasarte irrigarri bat ere kontatu dio. ...more21minPlay