ARGIA

ARGIA

By ARGIANews
Download on the App Store

ARGIA episodes

  • Menda Bikoitza 2x13: Espeziak sendabide eta izeia sendabelar

    Espezieei buruz aritu gara gaurkoan. Aurreko saioetan ere aipatu izan ditugu, baina gaurkoan ikerketa bat ekarri dugu, datu interesgarri asko dituelako. Kurkuma, kanela eta jengibrea oso ohikoak ditugu gure artean, baina badira espezietzat jotzen diren sendabelarrak ere (ezkaia, oreganoa edo salbia), eta baita hauts egindakoan espezietzat hartzen ditugun barazkiak ere, piperrak kasu. 

    Ikerketak heriotza arriskua jaisteaz, polifenolez, erradikal askeez eta superoxido dismutasa izeneko enzimaz hitz egiten du, eta zeharka, gatza gutxitzeak dituen onurez ere bai. Azpian dituzue aipatzen ditugun ikerketak.

    Gaurko sendabelarra izei zuria da, bai, zuhaitz bat ere sendabelar izan daitekeelako. Garai honetan bere ernamuin edo pujak indar betean daude eta biltzeko garai ona da. Zertarako eta nola erabili ere azaltzen dugu, berarekin emango ditugu gaurko gomendio edo proposamenak. 

    1. Ikerketa:Opara, E. I., & Chohan, M. Culinary herbs and spices: their bioactive properties, the contribution of polyphenols and the challenges in deducing their true health benefits. International journal of molecular sciences. (2014).
    2. Ikerketa: Petersen, K. S., Davis, K. M., Rogers, C. J., Proctor, D. N., West, S. G., & Kris-Etherton, P. M. Herbs and spices at a relatively high culinary dosage improves 24-hour ambulatory blood pressure in adults at risk of cardiometabolic diseases: a randomized, crossover, controlled-feeding study. The American Journal of Clinical Nutrition. (2021).
    34 min
  • Galdera Basatiak 1x03: Heriotza

    Ba al da gure bizitza zeharkatzen duen galdera basatiagorik heriotzari buruz egiten ditugunak baino? Nola aldatzen da bizitza galtzearekiko dugun begirada heldutu ahala? Maddi Nazabal filosofo eta irakasleak dio haurrak beldurretik baino, kuriositatetik hurbiltzen direla heriotzara. Beste behin, badugu zer hausnartu eta zer ikasi beraiengandik. 

    Haur filosofiari buruzko podcasta da Galdera Basatiak. Iñigo Martinez Peña filosofoak aurkeztuta, astero gonbidatu batekin tertulian aritzen da, bizitza zeharkatzen digun gai bat hartu eta hura aletzen. Podcastaren irudiko ilustrazioa Onintza Etxebesterena da. 

    38 min
  • Egonarria 3x13: Artaldean sartu gara, artaziak eskuan I Joseba Attard

    Joseba Attardek aita erdi Malta erdi Ingalaterrakoa du. Ama Elorriokoa. Bera Ingalaterran jaio eta hazi zen. 2007an Elorriora etorri zen emaztearekin eta euskara ikasteari ekin zioten. Egun, Ea-ko Bedarona auzoan bizi dira, Olabe baserrian. Sasoi honetan ardiei ilea mozten dabil Joseba, baserriz baserri joaten dira zerbitzu profesionala ematera. Gaztetxotan hasi zen ardiei ilea mozten, aitari segika. Bi hankakooi euskaraz eta lau hankakoei ingelesez egin digu. 

    32 min
  • Galdera Basatiak 1x02: Irudimena eta literatura

    Galdera Basatiak podcastaren biagrren saioan Malen Etxebeste eta Xabi Salaberria gonbidatu ditugu. Etxebestek haur filosofia saioetan parte hartu zuen umetan, eta orain ere filosofia mundutik hurbil dabil. Salaberria, 1545 argitaletxeko kidea da, eta urteak daramatza tailer hauek antolatu eta gidatzen. Euren esperientzietatik hitz egin dute irudimenaz eta literaturaz Iñigo Martinez Peñarekin.

    Podcastaren irudiko ilustrazioa Onintza Etxebesterena da.  

    34 min
  • Beranduegi 5x16: Debako ume eta ziklistekin, elkarbizitzarik ez

    Garaiak asko aldatu direla esan ohi dugu, baina aste honetako Beranduegin ohartu gara espazioak bai, baina eskema ez dela hainbeste aldatu: aita-semeak kiroldegian daude, eta ama-alabak liburutegian. Beno, Deban ezik, Euskal Herriko beste leku guztietarako balio du.

    Saio amaieran jarri dugun kanta: Neubat - 'Felson'

    E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu.

    Egin zure ekarpena

    Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kontaiguzu: 669 36 29 82 zenbakia Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected].

    1 hr
  • Oroimen Histerikoa 3x27: Munduari birra

    Udaberrian sartuta, uda usaina bazterretan, garagardo zaleon denboraldia hasi da, eta gaurko saioa zuentzako da. Baina podcast serioa da hau, eta mozkortzekotan, historiaz mozkortzen gara gu. Horregatik, iraganean garagardoak eta langile eskubideek izandako harremana ekarri dugu gurera.

    32 min
  • Menda Bikoitza 2x12: Aste Santua klabe begetalean eta hirusta gorria

    Erramua, nardoa, benjui, mirra, sandaloa, garia, isipu-belarra eta halakoak hartu ditugu ahotan gaurko saioaren hasieran. Aste Santuari eta erlijio katolikoari loturikoak denak ere, sinbolismo handikoak, eta gure egunerokoan arruntak direnak, nahiz askotan ez dakigun izenik jartzen ere.
     
     Gaurko sendabelarra, berriz, hirusta gorria da. Urte sasoi honetan loratze betean daukaguna. Loretxo gorri honi buruz aritu gara eta bere infusioa nola eta noiz erabil dezakegun azaldu dugu. 

    30 min
  • Galdera Basatiak 1x01: Haurtzaroa

    Galdera batzuen aurrean, behin eta berriz helduok ume sentitzen garela dio Iñigo Martinezek, “bizitza zulo existentzialez beterik” dagoelako. “Erantzunen bila” aritzeko asmoa du irakasle eta filosofoak gaur abiatu duen podcastean.

    Lehen kapituluan, haurtzaroa abiapuntu hartu eta podcast seriearen marko orokorra marraztuko du Martinezek: bere buruarekin gogoetatuko du, baina jendearen audio laburrez eta filosofia liburuetako erreferentziez hornitutako ahotsak ere entzungai izango ditugu. Bigarrenetik aurrera, hainbat gonbidatuk estudioa zapalduko dute.

    Saioa ilustratzeko erabilitako irudia Onintza Etxebesterena da

    24 min
  • Egonarria 3x12: Euskal Herriko banana, mango eta marakuiak probatu nahi? | Igor Lete

    Banana da pertsona askorentzat frutarik gustukoena, kirolariek ere asko erabiltzen dute, eta klima sub-tropikaletatik ekarritakoa jan ohi dugu, berde-berde bildutakoa eta kilometro pila bat egin dituena. Baina bada Euskal Herrian banana ekoizten duenik ere. Hori gutxi ez eta fruitu exotiko hauek ere lantzen ditu: mangoa, marakuia, litxia, luloa, ahuakatea...

    Igor Lete Ispasterko Iparragirre baserriko kidea da. Frutagintzara dedikatzen da, ekologikoan lan egiten du, eta bere produktuak saltzen ditu inguruko jatetxeetan eta Markinako azokan.

    17 min
  • Beranduegi 5x15: Bergarako besarkada 2.0

    Saio berezia egin dugu aste honetan, Bergaran, Aupa Etxebeste filma grabatu zen etxean, bi bekadunekin: Miguel Angel Rodriguez eta Garbiñe Larrea. Gaiak beti bezala, asko eta sakon landuak, hortan badakigu. Baina bolumenak ez dira gure fuertea, beraz, barkatu aldez aurretik.

    Saio amaieran jarri dugun kanta: Ruper Ordorika - 'Egin Kontu'

    E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu.

    Egin zure ekarpena

    Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kontaiguzu: 669 36 29 82 zenbakia Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected].

    1 hr 6 min

About ARGIA

From the publisher's feed

ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa