ARGIA

ARGIA

By ARGIANews
Download on the App Store

ARGIA episodes

  • Oroimen Histerikoa 3x25: Ilargia lapurtuko nuke gauero

    Aste honetan are urrutiago joango gara eta ilargira bidaiatuko dugu. “Pauso txiki bat da gizon batentzat, baina pauso handi bat gizadiarentzat”, esan zuen Neil Armstrongek Ilargia lehen aldiz zapaltzean. Baina berak pauso txiki hori eman ahal izateko gizon eta emakume askok pauso asko eman behar izan zituzten. 

    20 min
  • Menda Bikoitza 2x11: Zuhaitz biblikoak berpizteaz eta txikori-belarraz

    Zientzialariek egindako beste ikerketa harrigarri bat dakarkigu gaurkoan. Ez da sinetsi erraza, baina Biblian agertzen den zuhaitz bat berpizteko gai izan direla esan digute berriki. Honek zer esan nahi duen, zertarainoko eragina izan dezakeen eta bestelako ondorioei buruz aritu gara podcastaren lehen zatian.

    Gaurko sendabelarra txikori-belarra da, bai, beste behin. Gure podcastaren lehen denboraldiko hamabigarren saioan ere aritu ginen sendabelar honi buruz, baina hain da emankorra eta hainbeste daukagu esateko, berriz ere gurera ekarri dugula. 

    Txikori-belarrarekin egin ditzakegun garbiketa anitzak eduki ditugu kontuan. Udaberrian oso arrunta den sendabelarra baita.

    34 min
  • Beranduegi 5x14: Harry Potter eta beste friki batzuk

    Aste honetan “guaismoari etabarri buruz” aritu gara, Tornerrek ondo azaldu bezala. Kevinen desiraz hitz egiten hasi, eta bollerak, bertsolariak, frikiak eta Harry Potter uztartzen amaitu dugu. ARGIA irakurtzeak, tarteka, ematen digu zertaz hitz egin. Ze badakizue: polemika non, gu han.

    Saio amaieran jarri dugun kanta: Aberri txarrak - 'Teo eta Gorputz Atalak'

    E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu.

    Egin zure ekarpena

    Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kontaiguzu: 669 36 29 82 zenbakia Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected].

    1 hr 4 min
  • Egonarria 3x11: Argindarren kableei jarraika I Alvaro Campos

    Makroproiektu energetikoen proiektuak nagusi dira albisteetan: hemen zentral eolikoa jarri nahi dutela, haraxeago zentral fotovoltaikoa... Baina gaurko saioan gakoari egingo diogu jarraipena: argindarrari eta hori garraiatzeko azpiegiturari. Nola dago antolatuta sare elektrikoa? Azpiegitura bakoitza norena da?

    Galdera horiei eta gehiagori erantzuteko gonbidatu dugu Alvaro Campos. Ingeniaritza Termikoan doktorea da, EHUko irakaslea Energia Berriztagarrien Ingeniaritzan, eta ikerketak egin ditu efizientzia energetikoa, almazenamendu termikoa eta energia berriztagarrien gaietan.

    Ekintzailea ere bada, energia trantsizio justuaren aldeko taldeetan militatzen du eta. Besteak beste, Interkonexio Elektrikorik Ez! mugimenduan.

    28 min
  • Oroimen Histerikoa 3x23: Euskozentrismoa

    Ondo edo gaizki berdin zaigu, baina zenbat gustatzen zaigun gutaz hitz egiten dutenean. Historian zehar Euskal Herriari eta euskaldunei buruz asko hitz egin dute atzerritarrek, eta gaur gutxi batzuk ekarri ditugu. 

    23 min
  • Menda Bikoitza 2x10: Garoa atzeraka eta intsusarekin zereginak

    Garoa atzeraka eboluzionatzen ari dela irakurri dugu, eta beste behin, filosofatzeko atea ireki digu horrek. Harvard Unibertsitateko ikerketa batek ekarri du albistea, 360 milioi urte dituen espezieak eboluzioaren inguruko ideiak auzitan jarri dituelako. Eboluzioa konplexutasunerako bidea dela pentsatu izan da orain arte, baina garoak kontrako norabidea hartu du, sinpletzera joaz.

    Intsusari buruz hitz egin beharra ere badago urte sasoi honetan, negu amaiera eta udaberri hasieran hasten baita zuhaixka hau esnatzen eta hostoa botatzen. Intsusari buruz asko esan daiteke, artikuluak eskaini izan dizkiogu baina podcast honetan ere merezi du lekua. Intsusaren adaxkarekin egiten den erremedio ezaguna landu dugu, erre botika deitzen zaion ukendua eta ukendu honen aldaera bitxi bat ere bai: erre trapuak. Azaleko erredura, azkura, erresumin, zauri, gaiztotu eta hantura oro tratatzeko ukendu bikaina dugu honako hau eta intsusaren bigarren azala erabiliz egiten da. Honako hau da ukendua egiteko urteko sasoi egoki bakarra eta horregatik azaldu dugu luze-zabal nola prestatu behar den. 

    32 min
  • Beranduegi 5x13: Tolosako pikolo buenorroak

    Hemen duzue aste honetako Beranduegi saioa. Udaberri giroak eta hego haizeak aztoratuta guardia zibilei alde onak ikusten hasi gara: zenbaitek begi bista gozatzeko, behintzat, balio dute, Tolosakoak kasu. Hortik aurrerako beste kontuetan berrikuntzarik ez, Batzokiak, Porrotx eta Öcalan, besteak beste.

    Saio amaieran jarri dugun kanta: Boyanka Kostova - 'Europa do Oeste'

    E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu.

    Egin zure ekarpena

    Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kontaiguzu: 669 36 29 82 zenbakia Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected].

    1 hr 1 min
  • Egonarria 3x10: Garai kontserbak | Ana de la Maza

    Baratzezainak asko daude, baina oso gutxi dira barazkiekin kontserbak egin eta merkaturatzen dituztenak. Ekoizpena eskuz jasotzen denera mugatzen dutenak, are gutxiago. Ana de la Mazak halaxe egiten du, Garai Kontserbak proiektuan.

    Bere baserri-lantegian egon gara, kontserbak egiteko prozesua ezagutzen. Bere produktuak erakutsi dizkigu, merkaturatzeko dauden zailtasunak eta kontserbek dituzten abantailak.

    18 min

About ARGIA

From the publisher's feed

ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa