
Sign up to save your podcasts
Or


Gai bat eta bakarra gailendu da aste honetako saioan, ze gezurra badirudi ere, Kevinek egia topatu du Aste Santuan Katalunian. Bere hitzetan “kontzentrazio esparru moduko batean” egon da, “lana barrurantz egiten”, hau da, egunean hamar ordu eta erdi meditatzen. A, eta Manu Chaok Izar aurreratu zuen behin bizikletan, hau ere Katalunian. Dena oso logikoa eta koherentea, beti bezala.
Saio amaieran jarri dugun kanta: Hanumankind, Kalmi - Hanumankind – Big Dawgs
E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu.
Egin zure ekarpena
Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kontaiguzu: 669 36 29 82 zenbakia Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected].
Datozen bi saiotan historiaurrera joango gara. Gaur egun garena, pentsatzen duguna, sinesten duguna, nonbaitetik datoz, ez ditugu hutsetik asmatu. Komunismoaz hitz egin digu aste honetan Nagore Irazustabarrenak, eta Txinako herrixka batean topatu ditu honen zenbait aztarna.
“Esan ezin denaz, hobe da isiltzea” esan zuen Wittgensteinek Tractatus liburuaren azken esaldi famatu hartan. Eta esan ezin horretan zeuden, haren ustez, munduan erreferente zehatzik ez daukaten gaiak: etika, estetika eta erlijioa. Horrela, isiltasun mistiko batean amaitu zuen logikako liburua. Gu, ordea, isildu beharrean, isiltasunaz hitz egiten ahaleginduko gara. Nola ulertu, nola pentsatu, nola adierazi eta nola bizi isiltasuna?
Haur filosofiari buruzko podcasta da Galdera Basatiak. Iñigo Martinez Peña filosofoak aurkeztuta, astero gonbidatu batekin tertulian aritzen da, bizitza zeharkatzen digun gai bat hartu eta hura aletzen. Podcastaren irudiko ilustrazioa Onintza Etxebesterena da.
Gaurko atalean, lurrari beharrean, urari entzungo diogu. Sakanara etorri gara, Uharte Arakil herrira, Harri Herri Nekazaritza proiektura. Bertako kideak dira Jone Agirre eta Asier Ordoño. Hiritik landara etorriak dira biak, bizi eredu berri baten bila. Eta, baita lortu ere. Uraren aprobetxamendua oinarri hartuta, diseinu hidrologiko oso bat dute egina beren lursailean. Proiektu integrala landu dute: Baratzea, sendabelarrak, frutarbolak eta abereak dituzte. Sustraiak Habitat Designek diseinatutako teknika baten bidez, inguruak emandako urak aprobetxatzen dituzte landako gune ezberdinak ureztatzeko. Hara-hona ibili gara beren lurretan, uraren bideari jarraika.
Txandarraren aldeko aldarria askotan zabaldu dugun saioan, kirolaz ere hitz egin behar noizean behin, eta gaur, tenisa aukeratu dugu. Hasi da aurtengo Roland Garros txapelketa, maiatzaren 25ean hasi zen eta gizonezkoen finala ekainaren 8an jokatuko da. Egin ohi dugun bezala, begirada historikotik begiratu diogu txapelketa honi.
Gaurkoan oso ohikoa ez den zerbait ekarri dugu saiora. Entzule batek gugana jo eta samariar baltsamoaren formula ekarri digu. Duela 50 bat urte Donostiako Santa Teresa klausurako lekaimeek Bálsamo Samaritano deitua egiten omen zuten, eta galdu ez dadin, errezeta helarazi digu. Benetan gai interesgarria da, gaur egun egiten ditugun ukenduen antzik ez duen formula baita, eta atzean duen istorioa ere ez da edonolakoa. Hemen baltsamoaren alde asko izan ditugu hizpide, eta gehiago jakin nahi duenarentzat artikulua ere idatzi genuen.
Gaurko sendabelarra, berriz, zaingorria da, urte sasoi honetan ugaria eta eskuratzen erraza. Zirkulazioa zaintzeko sendabelar bikaina da eta horixe egin dugu, zirkulazioa indartzeko ukendua.
Ez al dugu helduak izan nahi? Zeintzuk dira adingabetasunaren abantailak? Kantek galdera horiek mahai gaineratu zituen Zer da ilustrazioa? lan ospetsuan. Beste norbaitek gure ordez pentsatzen badu eta gure ordez erabakiak hartzen baditu, ez gara gu horretaz arduratu behar. Erosoa izan daiteke, eta erratzen banaiz edo hanka sartzen badut, erantzukizuna ez da nirea. Baina eroriz ikasten da ibiltzen, eta Kantek heldutasuna aldarrikatu zuen, ilustrazioarekin batera... Baina, zer da heldua izatea?
Haur filosofiari buruzko podcasta da Galdera Basatiak. Iñigo Martinez Peña filosofoak aurkeztuta, astero gonbidatu batekin tertulian aritzen da, bizitza zeharkatzen digun gai bat hartu eta hura aletzen. Podcastaren irudiko ilustrazioa Onintza Etxebesterena da.
Besteetan ez bezala, txiste txar batekin hasi gara gaur, Txistegiak babestutako saioa baita aste honetakoa. Eta jakin dezazuen, Kike Amonarrizen bedeinkapena ere badugu. Eta barre egiteko gogoa dugunez, instagrameko jendearen erreakzioak aztertu ditugu, eta ondorioa argia da: belarraren atzean ere fatxak agertzen dira edozein sare sozialetan.
Saio amaieran jarri dugun kanta: Anestesia - 'Parasitoak'
E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu.
Egin zure ekarpena
Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kontaiguzu: 669 36 29 82 zenbakia Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected].
Ziburuko euskal liburu eta diskoen azokak 6. edizioa izango du aurtengoa. Ekainaren 7an egingo da, ohi bezala larunbatez, Baltsan elkarteak eta ARGIA komunikabideak antolatuta. Atari horretan, sorkuntzaren gibelean dagoenaz mintzatzeko, maiz bistaratua ez den baina zorionez geroz eta gehiagotan adierazten den argi-ilunez beteriko egunerokotasunaz gogoetatzeko mahai ingurua antolatu dute ARGIAk eta Euskal Irratiek elkarlanean: Euskaraz sortuz (ezin) bizi izenburupean, solasean Amagoia Gurrutxaga Lanarteako kidea eta Ximun Fuchs antzezle, zuzendari eta Axut! kolektiboko sortzailea.
Bi albiste gastronomikorekin gatoz gaur, eta tamalez, bietako inor ez da notizia ona. Beno, bigarrena nahiko pozgarria izan daiteke ziazerbak gustatzen ez zaizkionarentzat. Horietakoa bazara, entzun saioa.
From the publisher's feed
ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa