Sign up to save your podcastsEmail addressPasswordRegisterOrContinue with GoogleAlready have an account? Log in here.
ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa... more
July 10, 2024Beranduegi 4x20: Sukaldariak fatxak dira, eta kittoBizizale bat beste batengatik aldatu dugu gaur, Kevinen faltan, Tor bueltan da. Gaiak, berriz, ezin aktualagoak: zezenak Donostian, sukaldari fatxak, Lekitxo eta Ondarruren arteko 'beefa', Andres Calamaro eta Fermin Muguruza, Maduroren Jesukristo... Bat ez bada bestea interesatuko zaizu, ziur.Saio amaieran jarri dugun kanta: "MAKILA" Endika Lahaine X Zigor DZ X Auzoko X Monsieur leCrêpe X ØdeiE! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu.Egin zure ekarpenaProposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kontaiguzu: 669 36 29 82 zenbakia Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected]....more1h 6minPlay
July 09, 2024Alfer Edition #2x26: Paleolitoko txankletak Udako bigarren saioa, urtaro honetako beste elementu garrantzitsu baten inguruan: txankletak. Ekainean txankletak jantzi eta urrira arte kentzen ez dituzten horietakoa zara? Eta zer diozu sandaliak eta galtzerdiak konbinatzeaz? Ez zuen ematen, baina badu haria gai honek. ...more11minPlay
July 02, 2024BTN 2x16: Anari eta Kattina Haran | FestibalakEHZ festibalean egin dugu uda aurreko azken saioa. Oihana Arana, Haizea Arana eta Aner Euzkitzeren gidaritzan, luxuzko bi gonbidatu izan ziren gurean. Lehenbiziko oren erdian, Kattina Haran EHZko antolatzailea. Festibalaren filosofiaz, antolakuntzaz, ibilbideaz eta taldean darabiltzaten gogoetei buruz hitz egin genuen berarekin.Ondoren, arratsaldean kontzertua eskaini behar zuen musikari ezagun bat etorri zen platora: Anari. Festibalez hitz egin genuen harekin; EHZn jotzeaz baina baita makrofestibalei buruz ere. Sold out kulturaz mintzatu zen, musikaren zentralitateaz edo zentralitate ezaz, festibalek sustatzen duten giroaz, harremantze ereduez...Kanaldude hedabidearekin elkarlanean grabatu dugu BTN saio berezi hau. Bi hedabideok lehen aldiz elkarrekin egindako emankizuna da, baina ez dugu uste azkena izango denik.Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntz Politika Sailak babestutako saioa da BTN....more1h 1minPlay
July 02, 2024Alfer Edition #2x25: Barrabilak ez izoztekoIritsi da alferkeriarako garaia, eta iaz bezala, aurten ere uztailean udako gaiei lotutako saio motz eta freskoak egingo ditugu. Eta nola ez, itsasoan hasiko da gure uda, baina neoprenozko trajea jantzita. ...more16minPlay
June 28, 2024Larrun #13: Nola irakurzaletu ikasleak? Irakurtzen al dute –eta irakurritakoa ongi ulertzen al dute– haur eta gazteek? Eta helduok? Eskolan zein tarte eskaintzen zaio irakurketari eta literaturari? Nola prestatzen da ikasleei eskaintzen zaien liburu zerrenda eta nolako liburutegiak dituzte ikastetxeek, baldin eta liburutegia badute? Motxila bete galdera, mahaiaren bueltan hiru solaskide elkartu ditu Mikel Garcia kazetariak: Mariasun Landa idazlea eta Xabi Salaberria eta Nora Uribeetxeberria irakasleak.Mahainguru horretan jasotakoak bildu ditu hilabete honetako Larrun aldizkarian, eta hilero bezala, gako nagusiak kontatu dizkio Gorka Peñagarikanori podcast honetan. Xehetasun gehiagorako irakurri erreportajea osorik. ...more18minPlay
June 25, 2024Oroimen Histerikoa 2x24: Uda azzurroa da Udan sartu gara, eta aurten urtaro bakoitza kolore batekin lotu dugunez, udari ere kolore bat jarriko diogu. Gorria, kolore beroa, urtaro hotzenarekin lotu genuen, Negu Gorriak aitzakia hartuta. Ba udarako kolore hotz bat aukeratu dugu: urdina. ...more27minPlay
June 24, 2024BTN 2x15: Elena Uriz | LuxuaLuxua gaitzat hartu eta Elena Uriz aktore iruindarra gonbidatu dugu aste honetan. Irati pelikulan Luxa pertsonaia gorpuztu zuen Urizek, baina bere aktore ibilbidea 1984an hasi zen Tasio filmarekin. Gaur egun bizitza pribilegiatua duela kontatu digu eta horregatik nahi izan dugu berarekin luxuaz hitz egin: zer da luxuzko bizitza edo bizitza pribilegiatua?Guretzat ohikoa ez dena izendatzeko erabiltzen dugu luxua hitza, oinarrizko beharretatik harago doana, eta gehienetan, garestia dena. Baina batentzat luxua dena, agian beste batentzat ez da hala. Oinarrizko behar asko ere luxutzat ditugu gaur egun: etxebizitza, nortasun agiria bera, zenbait elikagai... Eztabaida mahaigainean dago, beste behin. Edurne Azkarate, berriz, Elena Urizen esperientziaz baliatzen saiatu da, bizitzarako zenbait lekzio atera nahian. Hartu koadernoa eta boligrafoa, denoi balioko diguten zenbait klabe eman dizkigu eta. ARGIAk ekoitzi eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntz Politika Sailak babestutako saioa da BTN....more1h 12minPlay
June 21, 2024Beranduegi 4x19: Falozentrismo jatorraHemen duzue aste honetako Beranduegi saio falozentrikoa. Bi ikasgai nagusi atera ditugu gaurkotik: haragizko eta odoloezko zakilak daudela; eta gipuzkoarra izatea aspergarria dela, edo gipuzkoarrak aspergarriak direla, ez ziagu oso argi geratu....more1h 13minPlay
June 19, 2024Egonarria 2x23: Azoken egoera I Aitziber Plazaola (Ereindajan) eta Jon Ruiz de Egino (Eskubaratz) Jon Ruiz de Egino baratzezaina da, Eskubaratz proiektuko kidea. Eta Aitziber Plazaola dendaria, Ereindajan kooperatibako kidea. Beste hainbat kiderekin, Bergarako elikadura mahaian parte hartu dute. Bertan aztertu dute herriko azoka nola biziberritu eta saio honetan mintzo dira azoken egoeraz, erosleen profilaz, jendea erakartzeko egin dituzten aldaketez... Bestalde, lehen sektoreko errelebo faltari aurre egiteko martxan jarri duten "ortulaguntza" zerbitzua ere azaldu dute. ...more30minPlay
June 18, 2024Oroimen Histerikoa 2x23: LGBTuring... Ekainean gaude, LGBT+ harrotasunaren hilabetean; iaz, garai honetan, Silvia Rivera protagonistatzat hartu eta 'T' letraz aritu ginen, komunitatearen barruko talde zaurgarri eta baztertuenaz. Gaur ortzadarraren beste muturrera joango gara, 'G' hizkia hartuta, nolabait ere talde “pribilegiatuenaz” hitz egingo dugu, gizonezko zis bat aitzakia hartuta: Alan Turing. ...more26minPlay