
Sign up to save your podcasts
Or


Deigarria egin zaigun aurkikuntza arkeologiko batekin hasi dugu saioa. Mina tratatzeko landarerik antzinakoena aurkitu dute Tafugalten, Marokon, egindako indusketetan. Ephedra (Ephedra sinica) da sendabelarra eta prehistoriako medikuntzaz, hau da, duela 15.000 urte egiten zen medikuntzaz hitz egiten du. Gaur egun ere erabiltzen dugu eta oso antzeko erabilerak ematen dizkiogu, hori da bitxiena (edo ez). Efedrina gaur egun anestesiatik esnarazteko erabiltzen da, kirurgia ondorenean, tentsioa igotzen baitu. Asma tratatzeko ere erabili izan da eta hortik abiatuta erabilera txarrak ere eman izan zaizkio, kirolean adibidez. Nature aldizkarian argitaratu den albiste honi buruz gehiago jakiteko hona esteka.
Gaurko sendabelarra albaka (Ocimum basilicum) da. Albaka ezberdinei buruz aritu gara. Genovakoa (Ocimum basilicum Genovese) eta albaka sakratua (Ocimum sanctum) izan ditugu hizketagai, tulsi bezala ezaguna dena. Izan ere, 2025eko abuztuan albaka anitzei buruz Pubmed argitalpenean argitaratu den artikulu biziki interesgarria ekarri nahi izan dugu. Neuro endekapenezko gaitzak eta gaitz neuronal kronikoak, alzheimerra batez ere, izan dira sendabelarraren erabilerarekin batera ikergai izan dituztenak. Ikertutako sei albaka espezieei osagai fitokimiko ezberdinak aurkitu zaizkie, nahiz eta gaitasun antioxidatzaile eta neurobabeslea denei aitortzen zaien. Flabonoideak, osagai fenolikoak, olio esentzialak eta beste hainbat osagai dituzte, modu sinergikoan lan egiteko gai direnak, baina denen artean tulsi edo albaka sakratua izan da azpimarragarriena. Hemen duzue Ikerketa.
Gaurko gomendioa albaka bera izango da. Etxean landatzea nahi genuke hasteko, Euskal Herrian ondo hazten delako. Non erosi dezakeen jakin nahi duenak idatzi diezagula eta bidaliko diogu informazioa: [email protected]. Sukaldean eta botika gisara nola erabili landu dugu. Hartara, modu batean zein bestean erabilita, gure egunerokotasunera ekarriko dugu sendabelar hau.
Gu ez gara Zinemaldira joan, Zinemaldia etorri da gugana. Alfonbra gorriko aktore bat dugu gure artean, eta primizian eman digu bere pelikularen berri. Baina aktoreak soilik ez, Beranduegiren aniztasunaren isla, haurdunak eta aitatxo ernegatuak ere baditugu gure mikrofonoetan. Orain zuen lana da asmatzea nor den nor.
Saio amaieran jarri dugun kanta: Puntu takoma feat. Naxker - 'Dikotomia'
E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu.
Egin zure ekarpena
Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kontaiguzu: 669 36 29 82 zenbakia Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected].
Hasi ginenean ez genuen urrik ere emango, baina Beranduegi iritsi da bere seigarren denboraldira. Eta oraingoan, babesle eta guzti: Reparaz autoak. Guk ere agindu bat jaso dugu, George Orwellek San Mames betetzeko esan digu, baina gure aurretik Pellori utziko diogu, eta bitartean gaztetxeetan geratuko gara. Behin hori esanda, gainontzeko minutuak Kevinen Serbiako bidaiarentzat izan dira, eta oraindik bada zer kontatu.
Saio amaieran jarri dugun kanta:
E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu.
Egin zure ekarpena
Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kontaiguzu: 669 36 29 82 zenbakia Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected].
Azken irlara iritsi gara eta oraingoan ez dugu itzultzeko asmorik. Ez, behintzat, irailera arte. Ur urdin, lur gorri eta pinu usaina duen Balearretako irla diskoteka eta festengatik da ezaguna, baina jakin, hau ez dela gaur egungo kontua, badu bere historia.
Ez genuen uste inoiz egingo genuenik, baina Beranduegin turismoaren apologia egiten hasi gara. Baina ez edozein turismorena, guk Kevin eredua defendatzen dugu: hartzak, nudistak eta lapurrak, Serbian. Hori da guk defendatzen dugun turismoa. Hartu apunteak zuen uda antolatzen hasteko.
Eta eskaera zuzen bat ere bai gaurko saioan: hainbeste talde itzultzen ari diren honetan, buelta dadila Hemendik At, mesedez!
Eguzki berotan ibili gara azken bi asteetan, eta apur bat freskatzeko beharra ere badugunez, hurrengo geldialdia Groenlandian egingo dugu: Trump, Inuitak, Danimarka, klima larrialdia... ertz asko, geroz eta izotz gutxiago duen irla erraldoain.
Uda hontako gure bidaian ozeano barean egingo dugu hurrengo geldialdia, Hawaiira goaz. Eta guk ez dugunez espazialki soilik bidaiatzen, denboran ere atzera egingo dugu: 1875ean hasten da gure gaurko istorio laburra.
Guri ere iritsi zaigu ahalik eta lanik gutxien egin nahi dugun garaia, eta noski, alferkeriaren aldeko apologia egingo dugu. Horregatik, udako Oroimen Histerikoaren bertsio labur eta udatiarra irlaz irla pasako dugu. Lehenengo geldialdia: Capri.
Alferrikako kontu askotaz hitz egin dugu gaur ere: Fermin Muguruzaren kontzertua, Subflubialaren aurkako kanpaldia, kulturaren merkantilizazioa eta Pello Reparaz... Baina irakaspen garrantzitsuena, beste behin, twitterrek eman digu: ez dezagun ahaztu, inoiz, espainolak garela; eta Beranduegi ere, tamalez, ez dela euskaraz.
Saio amaieran jarri dugun kanta: Merina Gris - 'Hiru Damatxo'
E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu.
Egin zure ekarpena
Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kontaiguzu: 669 36 29 82 zenbakia Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected].
Historiaurrera goaz berriro aste honetan, baina oraingoan garai hartako feministez Zenbait historialariren arabera historiaurreko genero rolak egungo ikuspegitik baldintzatu eta oker interpretatu dira, eta gaur horiekin haustea da asmoa.
From the publisher's feed
ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa