ARGIA

ARGIA

By ARGIANews
Download on the App Store

ARGIA episodes

  • Oroimen Histerikoa 4x09: Santua eta zikina

    Aita Santuak lehen santu milleniala, lehen zibersantua, kanonizatu du berriki: Carlo Acutis gazte italiarra leuzemiak jota hil zen 2006an eta 2025eko irialren 7an izendatu zuten santu internet bidez jainkoaren hitza zabaltzeagatik egin zen ezagun. ezaguna zen gaztea. Beraz, santu izateko aukerak zabaltzen ari direla ikusita, santu izateko ikastaro trinko bat eskainiko digu nagore Irazustabarrenak. Doan gainera. 

    26 min
  • Menda Bikoitza 4x05: Genomarik handiena, garoarena

    Munduan genomarik handiena duena landare bat da, garo bat, hain zuzen ere, eta asko dauka esateko. Berriro ere landare batek txunditu gaitu eta txiki utzi du gizakiaren genoma. Pazifikoan hazten da eta bere genoma sekuentziatu ondoren etorri da sorpresa. Espezieen bizi irauteari eta egokitzeko gaitasunari buruzko informazioa ematen digu. Genomaren tamainaz ere aritu gara, hau da, zertarako sortzen diren halako genoma handiak.

    Gaurko sendabelarra zuhaitza izango da, senda-zuhaitza baita urkia(Betula alba, Betula pendula). Eta ohi bezala, gomendioak ere urkiarekin egindako prestakinak izango dira, infusioak kasu honetan. Urkia giltzurruna zaintzeko sendabelar ezaguna da, Pio Font i Quer botanikari kataluniarraren arabera Europako zuhaitz nefritikoa. Bere barruko izerdia, hostoak, aleak eta enborraren azala dira balio terapeutikoa dutenak, eta zenbait erremedio hauek guztiak erabilita egiten dira.

    Guk hosto lehorren infusioa hartzea gomendatu dugu. Anis izarrarekin (Illicium verum) batera hartuta azido urikoa jaisteko da egokia. Txikori-belar hosto (Taraxacum officinale), azeri buztan hosto eta txorten (Equisetum arvense) eta lapa-belar sustraiekin (Arctium lappa) batera hartuta depurazio handia egingo dugu. Hipertentsioa tratatzeko arto bizarrekin (Zea mays) eta azeri buztanarekin batera hartuko genuke.

    31 min
  • Egonarria 4x03: Baserritarren Bilgunea, sortu berri den sindikatua I Lur Pagoaga eta Nerea Arrizabalaga

    Baserritarren Bilguneak eredu agroekologikoan ari diren laborarien ahotsa izan nahi du, oraingoz Gipuzkoan kokatua, eta txikitik antolatua. Lan baldintzak eta bizitza duinak lortzeko borrokatuko du, baserrien iraupena bermatzeko. Elikadura burujabetza du oinarri eta kaletarrek ere lekua izatea aurreikusi dute.

    Bertako kide diren Lur Pagoaga eta Nerea Arrizabalaga elkarrizketatu ditu Eli Pagolak.

    21 min
  • Oroimen Histerikoa 4x08: Ai Kattalin, Kattalin!

    Azken saioan Elisabet I.a Ingalaterrako erreginaz aritu ginen: erregina birjinaz. Eta aste honetan putaren txanda da: Katalina II.a Errusiakoa. Haren bizitzaren nondik norakoak azaldu dizkigu Nagore Irazustabarrenak, ohi bezala, musikaz lagunduta. 



    31 min
  • Beranduegi 6x06: Euscoach gudariak gara

    Gida espiritual, edo euscoach, edo laguntzaile-bideratzaile hasiberriez aritu ginen aurreko saioan. Lider beterano bati buruz hitz egin dugu, berriro, hamaikagarrenez, oraingoan: Jon Maia handiaz, Euskal Herriaren itsasotasunaz eta belaontzi gogorrenentzat ere biziki arriskutsuak diren izotz-mendiez. Izotz-mendiak bezalakoak omen gara guztiok, jokabide batzuk azaleratzen ditugu, baina urpean ezkutatu gauza mordoa, sentimendurik beroenak-eta. Jonek ez, alderantzizko izeberga da bera, barruan duen oro kanporatzen du, eta puntatxoa besterik ez du urpean mantentzen. Zure oinetara, aitatxo.

    Saio amaieran jarri dugun kanta: Zoo - Panya

    E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu.

    Egin zure ekarpena

    Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kontaiguzu: 669 36 29 82 zenbakia Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected].

    1 hr 10 min
  • Menda Bikoitza 3x04: Udazkeneko erorierarentzat bost sendabelar

    Sandra Diaz biologo argentinarraren ekarpen interesgarriekin hasi gara gaurkoan. Bide horretatik, etorkizunaz, gure zein landareen etorkizunaz, biodibertsitateari buruz eta kontsumokeriak eta ingurumen arazoek hartu duten larritasun mailaz ariko gara. Izan ere, berak ematen dituen datuak beldurtzekoak dira: munduko begetazioaren %40 arriskuan dago. Bake Nobel sariduna da Diaz, eta zientzian gehien axola duten hamar pertsonen artean dago.

    Gaurko sendabelarrak bost izango dira, udazkeneko eroriera prestatzeko hautatu ditugunak. Eta zein eta nola erabili, hori izango da gomendioa. Oloa (Avena sativa), elorri zuria (Crataegus oxyacantha), jengibrea (Zingiber officinale), lapa-belarra (Arctium lappa) eta albaka sakratua edo tulsi (Ocimum sanctum) dira bost sendabelarrak eta udazkeneko aldaketak ongi eramaten lagunduko digute. Lapa-belar sustraiak eta olo malutak edo ale osoak erabiltzea da aukera bat; jengibre fresko birrindua irakin eta honi tulsi gehitzea da bigarren aukera; eta jengibre fresko birrindua eta lapa-belar sustraia batera egostea hirugarrena.

    34 min
  • Egonarria 4x02: Lurramatik saio berezia

    Zuzeneko emanaldia egin dugu azaroaren 8an Lurramatik, Kanalduderekin elkarlanean.

    Laborantza herrikoiaren besta giroa eta puntako elkarrizketatuak ekarri dizkigute Mattin Jauregik eta Eli Pagolak:

    Sor markez Panpi Olaizola (Ezpeletako biperra) eta Ximun Bergougnan (Irulegiko arnoa) Lurramaz Delia Delanne eta Julene Etcheverry Pacheco (Euskal Herriko Laborantza Ganbara) Erreleboaz Kleina Sallaberri laborari gaztea Laborarien lan baldintzez Felipe Maitia (Lagunak elkartea)

    53 min
  • Beranduegi 6x05: Ez ezkerra, ez eskuina: Coach

    Zer da ezkerra? Zer da eskuina? Zer da feminista? Zer da matxista? Non dago muga? Zein da Stalin?... Ez dira galdera soilak, Asier Arteaga gure gida espiritualak eman dizkigun irizpideak dira, eta guk fin jarraituko dugu gure coach-a. Errabia ematen badizu, zure arazoa da. Guk hautatu dugu gure bidea.

    Eta entzule, zuentzat abisu bat dugu: zenbat eta gehiago kexatzen zareten Urnieta eta Legazpirekin sartzen garelako, orduan eta gehiago sartuko gara, oroitarazi egiten diguzue.

    Saio amaieran jarri dugun kanta: Parquesvr - 'Bukele o Bukkake'

    E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu.

    Egin zure ekarpena

    Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kontaiguzu: 669 36 29 82 zenbakia Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected].

    58 min

About ARGIA

From the publisher's feed

ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa