ARGIA

ARGIA

By ARGIANews
Download on the App Store

ARGIA episodes

  • Oroimen Histerikoa 4x15: Joko olinpijoak

    2026ko otsailaren 6an 2026ko Neguko Olinpiar Jokoak abiatuko dira Milano-Cortinan, Italiar Alpeetan. Nabarituko zenuten dagoeneko munduan zehar zabaldu den espiritu olinpikoa, kontinente eta herrialde guztien arteko batasun baketsua. Ba giro lasai honetan, neguko olinpiar jokoez hitz egin digu Nagore Irazustabarrenak. 

    28 min
  • Etxerako lanak 1x04: Guraso ipurterre gehiegi harmailetan?

    Lehiatik eratorritako ikasketez jardun genuen aurreko podcastean, baina gaizki ulertutako lehiak albo-ondorio kaltegarriak (eta irain eta garrasi ugari) ere baditu. Zergatik uste du hainbeste gurasok Messi bat duela etxean? Mikel Garcia Idiakezek Ainhoa Azurmendirengana jo du, lehiari buruzko bigarren kapitulu honetan ere.

    13 min
  • Menda Bikoitza 3x09: Erruda, pozoinetik magiara

    Erruda edo boskotxa (Ruta graveolens) izan da gaurko saioko protagonista. Entzule batek idatzi zigun errudaren inguruan galdezka, hain zuzen, bere amatxik zizareen kontra erabiltzen zuelako. Ahotsak.eus atarian bilaketa egin eta Martina Bergararen ahotsa ere ekarri dugu, berak erruda nola erabiltzen zuen azaltzen baitu bertan.

    Sendabelar hau nolakoa den, zertarako erabiltzen den, eta batez ere, erabilera seguru bat nola egiten den landu dugu gaurko saioan. Horretaz gain erabilera magikoak ere izan ditugu hizpide, sendabelar honen inguruan halako usteak eta erabilerak badirelako.



    33 min
  • Etxerako lanak 1x03: 25-0 galduta, norbaitek irabazi du?

    Haurren arteko norgehiagoka askotan, tanto kopuru batetik aurrera markagailua gelditu egiten da, alde oso handiko emaitzak ezkutatzeko. Baina nola da posible halako aldea adin antzeko haurren jokoan? Hariari tiraka, hainbat galdera mahaigaineratzen lagundu dio Ainhoa Azurmendi kirol aholkulariak Mikel Garcia Idiakezi. 

    11 min
  • Beranduegi 6x09: Teo Senegalen

    Kevin da gure korrespontsal ofiziala, baina oraingoan Axik ekarri digu Senegalgo berri, eta ondorio nagusia atera du: zuriok gaizki eginda gaude eta behera begira bizi gara. Hau orokorrean, xehetasun gehiago eman ditugu saioan. Eta ohi dugun bezala, gaizki egindako espezieko jende askoz aritu gara: Trump, Josu Jon Imaz, Bush, Jesukristo, Teo... zerrenda amaigabea da. 

    Saio amaieran jarri dugun kanta: The Neighborhood Kids - 'Kids in the cages'

    E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu.

    Egin zure ekarpena 

    Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kontaiguzu: 669 36 29 82 zenbakia Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected].

    1 hr 10 min
  • Etxerako lanak 1x02: Ikasturtea errepikatzea, drama ala aukera?

     Ez da oso ohikoa ikasleek ikasturtea errepikatzea, baina hala erabakitzen denean, zeintzuk dira ondorioak? Ebaluatzeko modua, ikerketek diotena, errefortzuak eta familiak ditu hizpide Mikel Garcia Idiakezek. Iritzia ematen izan ditu Pedro José Macho ikuskaria eta Agurtzane Martinez eta Myriam Iralde irakasleak. 

    14 min
  • Egonarria 4x05: Arabako urre likidoaren bila I Mikel Izagirre (Erroiz proiektua)

    Duela 2.200-2.500 urte iritsi zen olibondoa Arabara, feniziarren eskutik. Aldiz, oraindik oso ezezaguna da euskal herritar askorentzat. Erromatarrek egin ohi zuten modura, mahastiaren inguruan dute olibondoa landatuta Lantziegoko (Araba) Erroiz proiektuan. Modu tradizionalean olibondoa nola lantzen duten azaldu du Mikel Izagirrek. Ekologikoan zaintzen dute Arroniz barietateko olibadia eta kalitate handiko olio egiten dute.

    Lantziegoko udal errota zaharra ere erakutsi digu, herritarrek autoekoizpenerako erabiltzen dutena.

    Olioa aukeratzen ere ikasiko dugu Izagirreren bidez.

    23 min
  • Egonarria 4x04: Leitzako eta Araitz-Beteluko eskola jantokiak I Arantxa Iparragirre

     Nafarroan eskola jantokien dekretua aldatu da eta atea zabaldu dio tokian kudeatu ahal izateari. Leitza eta Araitz-Beteluko kasua ezagutu dugu, Arantxa Iparragirre guraso elkarteko kidearen eskutik. Zerbitzua euren gain hartzeak zer aukera ekarri dizkien azaldu du, nola sustatzen duen tokiko ekonomia eta elikadura osasuntsua, kudeaketa nola antolatzen duten... Nafarroako beste ikastetxeek ere badute aukera halako jantoki bat abiatzeko. 

    15 min
  • Menda Bikoitza 3x08: Emakume zientzialariak bai, guruak ez!

    Rosa Tristanek Mujeres con Ciencia webgunean idatzitako artikulu bat landu dugu gaurkoan. Asima Chatterjee kimikari indiarraz aritu gara. Emakume honek balio handiko lana egin zuen sendabelarren eta botiken arloan eta interesgarria iruditu zaigu bere bizitza gure podcastera ekartzea. Ayurveda medikuntza tradizionalean erabiliak diren sendabelarrak ikertzen hasi zen eta haietatik eratorritako botikak sortu zituen, gaur egun ere minbiziaren, epilepsiaren eta malariaren aurka erabiltzen diren farmakoak. Naturan oinarritutako medikuntza arloa landu zuen, zientzia arlo oso bat. Bere ametsa sendagai ayurvedikoak garatzeko sendabelarren institutu bat sortzea zen, eta haren alboan saiakuntza klinikoak egiteko ospitale bat. Amets hau egi bihurtzea lortu zuen, eta sendabelarrekin lan egiteko molde bat eta bide bat ireki ere bai.

    Ondoren yogi tea infusioaz aritu gara, 1969an Bhajan Yogiak erregistratu zuen infusioa. Gure podcastean bosgarren saioan landu genuen chai infusioaren oso antzekoa dela ikusi dugu, baina kasu honetan erregistratutako marka batez ari gara. Guk geuk etxean presta dezakegun infusioa da eta hori da proposatu duguna; jatorrizkoa duen te beltzaren ordez rooibos sendabelarra ipinita.

    Askotan ematen den aholkua yogi tea infusioari rooibos ipintzea da, eta honek magnesioari buruz hitz egiteko aukera eman digu. Rooibos sendabelarrak eta te berdeak zenbat magnesio duten azaldu dugu, baina benetan magnesioa kakaoan dagoela azpimarratu dugu. Beraz, magnesioa nahi izatera txokolatea jan, eta rooibosa edan, baina gustoko duzulako, ez magnesioagatik.

    30 min

About ARGIA

From the publisher's feed

ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa