ARGIA

ARGIA

By ARGIANews
Download on the App Store

ARGIA episodes

  • Etxerako Lanak 1x10: Futbolik gabeko eskola-patioak?

    Futbola ikastetxeetako jolas-garaian mugatu/ezabatu ala jolas librea errespetatu? Espazioen antolaketaz, parte-hartzeaz, liskarrez eta haurrei eurei tresnak emateaz aritu dira oraingoan Mikel Garcia Idiakez eta gure podcastera itzuli den Ainhoa Azurmendi kirol aholkularia.

    12 min
  • Menda Bikoitza 3x12: Goroldio xumetik azafraira

    Artsenikoz kutsatutako ura garbitzen duen goroldio bat ekarri dugu gaurkoan. Izan ere, artseniko kutsadura osasun publikoko arazoa da egun, glifosatoa bezalako agrotoxikoengatik, eta ez da batere samurra kutsadura honi ihes egitea. Baina bada berri on bat: Warnstorfia fluitans goroldio xumeak uretako kutsadura modu eraginkorrean garbitzeko gaitasuna duela frogatu du, eta guri aipatzeko moduko albistea iruditu zaigu.

    Gaurko sendabelarra azafraia da, sendabelar eta espezia artean dagoen altxorra. Ikerketek onura berriak aurkitu dizkiote eta horretaz aritu gara. Gomendioaren tartean azafraia nola erabili aipatu dugu, ikerketatik praktikara salto eginaz.

    31 min
  • Oroimen Histerikoa 4x20: Klip antifak

    Gaur klipaz hitz egin digu nagore Irazustabarrenak; paperak eusteko erabiltzen den alanbre kiribil horretaz. Objektu sinplea da, oso praktikoa, eta aro digitalean oraindik erabilgarria. Baina ez dugu kliparen erabileretan sakondu, dagokiguna egin eta begirada historikotik begiratu diogu objektuari, eta hara non, klipak eta naziak gurutzatu zaizkigun. 

    23 min
  • Etxerako lanak 1x09: Eta irakasleen zaintza?

    Haur eta gazteen zaintza emozionalari eskolek arreta berezia jartzen dioten garaiotan, nork zaintzen du zaintzailea? Egoerak gaindituta dauden irakasleei laguntzeko gako eta estrategiez mintzatu da Mikel Garcia Idiakez, Ibane Baseta aholkulariarekin.

    11 min
  • Etxerako lanak 1x08: Hezkuntza, amen kontua?

    Eskolako bileretan, guraso elkarteetan edota heziketari lotutako saio eta tailerretan, amak dira gehiengo oraindik ere, ala aita inplikatuekin partekatzen dituzte espazio horiek? Seme-alaben hezkuntzan eta heziketan amek eta aitek dituzten ardurez eta rolez mintzatu zaigu oraingoan Mikel Garcia Idiakez, iritzia eman duten hainbat ahotsez lagunduta. 

    11 min
  • Beranduegi 6x12: Blandina potolduta hegan

    Ez da oso ohikoa Beranduegin, baina nahiko saio kultureta atera zaigu gaurkoa: Jakina zen, baina Joselontxo da Espainiako aktore onena Akademiaren arabera. Akademia nor den, hori ez dugu hain argi. Zinematik literatur gomendioetara iritsi gara nahi gabe moduan, eta Kevinen ‘balndinari’ buruz hitz egiten amaitu dugu. Dena beti bezain logikoa.

    Saio amaieran jarri dugun kanta: Sociedad Alkoholoika - 'Cuando nada vale nada'

    E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu.

    Egin zure ekarpena

    Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kontaiguzu: 669 36 29 82 zenbakia Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected].

    1 hr 3 min
  • Oroimen Histerikoa 4x19: Ponpeiako Twitter

    Nazioarteko ikerlari talde batek Ponpeiako (Italia) kale batean 300 graffiti inguru deszifratu ditu berriki, eta honen berri eman dute bertako Parke Arkeologikoko arduradunek: Bruits de couloir (korridoreko ahotsak) du izena proiektuak, eta hiriko antzokien eremua Via Stabianarekin lotzen zuen kale txiki bateko hormak aztertu dituzte. Eta bertan aurkitutakoa ekarri digu aste honetan Nagore Irazustabarrenak, honako abesti hauek lagunduta:

    27 min
  • Menda Bikoitza 3x11: Artemisa, sendabelar onirikoa?

    Atapuerca esanda ez zaigu landaredia etortzen burura, baina bertan loratzen diren 600 landareren katalogoa aurkeztu dute, beraz, bada landarerik zonalde honetan. Burgoseko probintziako lau landaretik bat Atapuercan dago, eta hori izugarrizko proportzioa da. Albiste horrekin hasi dugu saioa.

    Gaurko sendabelarra artemisa izan da. Erabilera anitzeko sendabelar honek sinesmen asko ditu bere inguruan, eta guk bati heldu diogu: amets egiteko, edo hobe esanda, eginarazteko, omen duen gaitasunari. Sendabelar onirikoa den ala ez erabilerak esango digu, hala gaurko aholkua artemisa nola eta zertarako erabili izan da.

    27 min
  • Egonarria 4x08: Emakume baserritarrak Onintza Enbeita eta Maribi Ugarteburu, haien liburuak eskutan

    EHNE Bizkaia sindikatuko hamar emakumeren testigantza jaso du Maribi Ugarteburuk Erein, borrokatu, bizi liburuan eta Feli Madariagarena jaso du Onintza Enbeitak Bizitza baten txatalak liburuan. Biak kaleratu dira ikasturte honetan. Mintzatu dira emakume hauek lurrarekin duten harremanaz, haien gorputzak zenbat zapalkuntzek zeharkatu dituen, ez kasualitatez emakumeek eredu txikiko laborantza egin izan dutela, eta feminismoak landa eremuarekin duen erronkaz, besteak beste 

    48 min
  • Oroimen Histerikoa 4x18: Historiako urterik eskasena

    Zein da historiako urterik txarrena? Ez da erantzuteko galdera erraza. Zein irizpideren arabera? Eta noren arabera? Asko aldatu daiteke erantzuna, baina azken urteetan, badirudi horrelako ranking absurduetaz arduratzen direnek adostasuna lortu dutela: giza historiako urterik txarrena 536. urtea omen da.

    27 min

About ARGIA

From the publisher's feed

ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa