ARGIA

ARGIA

By ARGIANews
Download on the App Store

ARGIA episodes

  • Menda Bikoitza 3x14: Zuhaitzak ere sendagai

    Animaliak eta landareak soinuen bidez komunikatzen dira, lehen ere aritu izan gara gai honetaz. Gustatzen zaigun gaia da eta beste ikerketa bat ekarri dugu gaurkoan, lerro beretik, biologian gauzak aldatu egin baititzake. Animaliak eta landareak, azken hauentzat estres egoerak daudenean, komunikatu egiten direla ikusi da berriro ere. Gizakiak entzun ezinezko hertzio maila batean gertatzen da hau eta biokomunikazioaren esparruan jakintza areagotzea ekarri du, oraindik ikertzeko dagoen interakzio akustikoko sare bat badagoela esan nahi baitu.

    Zuhaitzak ere badira sendabelar, akaso senda-zuhaitz esan beharko genuke. Pinua eta zedroa sendagaiak dira eta Europa iparraldearekin alderatuta gure artean erabilera tradizio txikiagoa duten arren, merezi duten sendagaiak dituzte. Gomendioen atalean landu dugu zer eta nola erabili.

    32 min
  • Beranduegi 6x14: Izar erditu eta Oskar agertu

    Beranduegi ama izan da, eta badugu gure armadarako lehendabiziko soldadua, Izarren baginatik etorrita. Izarren faltan, azken saioetan oso presente izan dugun kontzeptu bat hezur-haragitu zaigu: "Oskar".  Paristik ez, baina Bilbotik datorren artista bat da bera, galderaz beteta Euskadirentzat.

    AItatxo ernegatuak ez dira kexatu soilik egiten, egoera zailen aurrean ihes egiteko teknikak ere garatzen dituzte. Zer egin umeak ETA zer den galdetzen dizunean; edo borroka armatua zer den; nola izkin egin? Bi aditu ditugu Beranduegin eta dena azaldu digute. Horrez gain, greba orokorra, euskararen aurkako oldarraldiaren harira ARGIAk egindako ikerketa eta therianak kritikatzen dituzten “animaliak” izan ditugu hizpide.

    1 hr 7 min
  • Oroimen Histerikoa 4x22: Irango Mitoaroa

    Iranen iraganaz hitz egingo dugu. Zertarako? Gaur egun gertatzen ari denaren kausak ezagutzeko? Ez. Alderantziz. Antzinako Pertsiaz arituko gara, egungo egoeratik ahalik eta gehien urrunduta. Eta horretarako, unikornioez, adarbakarrez hitz egingo dugu, existitzen ez den animalia famatu honetaz. 



    27 min
  • Etxerako Lanak 1x12: Euskal dantzak eskolako ikasgai?

    Euskal dantzak interesgarriak dira, bai, baina dena ez da kabitzen eskolako curriculumean. Zergatik eskaini ikasgai bat euskal dantzei? Eta zer eta nola irakatsi? Tira, hor errazago dugu: DBH4rako proposamena egina dago jada. Gaia mamitu duen Julen Agirreri egin dizkio galderak Mikel Garcia Idiakezek.

    12 min
  • Egonarria 4x09: Saguzarren misterioak | Naiara Corcuera (Naturtzaindia)

    Ba al duzu saguzarrik inguruan? Atera berri dira lozorrotik eta kumeak jaiotzear dira...

    Izurriteak saihesteko lagun handiak dira, saguzar bakoitzak milaka eltxo jaten baititu gau bakarrean.
     Saguzarretan espezie ugaritasuna handia da, pentsa, ugaztun espezie basatien %20 dira saguzarrak, eta Euskal Herrian bertan 27 saguzar espezie ditugu. Espezie bakoitzak ditu bere elikatzeko eta bizitzeko ohitura oso bereziak, eta horiek ekarri dizkigu Naturtzaindiako kide den Naiara Corcuerak. Elkarte honek Euskal Herriko saguzarren gida eta Gipuzkoako kiropteroen atlasa ditu argitaratuak.

    36 min
  • Menda Bikoitza 3x13: Txikori belarra, berriz ere

    Txilen “belar txarrei” buruz egindako ikerketa lan bat ekarri dugu gaurkoan, eta belar txartzat hartutako hauetako bost landareri buruz aritu gara, sendabelarrak baitira. Baztertuak izanagatik badituzte onurak, eta gainera, Euskal Herrian ere baditugu aipatu bost sendabelarrok. Hemendik hara mugitutakoak dira, sendabelar kosmopolitak.

    Gaurko sendabelarra txikori-belarra izan da. Bai, berriz ere sendabelar honi buruz aritu beharra daukagu, baina gaur modeloen lagun omen delako dakarkigu. Ondoren, sendabelar honen erabileratan sakondu dugu, erabilera anitzekoa baita.

    34 min
  • Oroimen Histerikoa 4x21: Amerikako Estatu Itsusiak

    Amets amerikarra deitua amesgaizto bihurtzen ari dela ikusten ari gara, baina batzuentzat beti izan da hala. Aukeren lurraldean batzuei ez zaie sekula aukerarik eman. Zehazki, eta garai batean legalki, pertsona itsusiei. Historian atzera egin eta AEBtako beste garai ilun bat gogorarazi digu Nagore Irazustabarrenak. 

    26 min
  • Etxerako Lanak 1x11: Amatxo, aitatxo, gizena nago?

    Gizena naiz? Itsusia? Arraroa? Ezberdina?... “Ez, maitea, noski ezetz!” erantzungo diogu boteprontoan seme-alabari. Baina gaia sakonagoa dela erakutsi digu Eider Salegi psikologo eta irakasleak. Haurra eta nerabea bere gorputzarekin seguruago sentitzeko hainbat pista eman dizkio Mikel Garcia Idiakezi.

    12 min
  • Beranduegi 6x13: Aita, zer da ETA?

    AItatxo ernegatuak ez dira kexatu soilik egiten, egoera zailen aurrean ihes egiteko teknikak ere garatzen dituzte. Zer egin umeak ETA zer den galdetzen dizunean; edo borroka armatua zer den; nola izkin egin? Bi aditu ditugu Beranduegin eta dena azaldu digute. Horrez gain, greba orokorra, euskararen aurkako oldarraldiaren harira ARGIAk egindako ikerketa eta therianak kritikatzen dituzten “animaliak” izan ditugu hizpide.



    1 hr 6 min

About ARGIA

From the publisher's feed

ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa