ARGIA

ARGIA

By ARGIANews
Download on the App Store

ARGIA episodes

  • Etxerako lanak 1x07: Jardun jarraitua ala zatitua?

    Ika-mika ez gutxi eragin ditu gaiak: eskola jardun jarraitua sutsuki defendatzen dutenak bezain tinko egiten dute zatituaren aldekoek. Argudioz ongi hornituta datoz batzuk eta besteak. Eztabaidaren gakoak mahaigaineratzen saiatu da Mikel Garcia Idiakez, Joxe Amiama psikopedagogoak lagunduta. 

    13 min
  • Beranduegi 6x11: Fatxa etarrak

    Memoria historiko ariketa egin dugu gaurkoan, gure arbasoen trapu zikinak atera ditugu, faxismoa eta ETA gurutzatzen diren leku horretan amaitzeraino. Aktualitatera etorrita, berriz, mozorroen mugez hitz egin dugu, eta gezurra badirudi ere, serio jarri gara.

    1 hr 9 min
  • Etxerako Lanak 1x06: Haurren urtebetetze festak: ospakizuna buruhauste?

    Urtebetetze festa buruhauste? Oraingoan Mikel Garcia Idiakez esajeratzen ari dela esango du batek baino gehiagok, baina ez pentsa, kezka iturri da etxe batzuetan. Gonbidatu zerrendatik kanpo geratzen direnak, gero eta ikusgarriagoak diren festak, ospakizun kopuru handia, oparien gaia... Mireia Centeno psikopedagogoaren laguntzaz aztertu dute afera.

    13 min
  • Menda Bikoitza 3x10: Hamabi konposatu minbiziaren kontra

    Oso modu arraroan aldatzen ari dira landareak Danimarkan, eta zientzialariek ez dakite zergatik. Albiste deigarria iruditu zaigu eta saioaren sarreran hainbat hipotesiri buruz aritu gara. Gai nagusia, berriz, minbizia izan da, bere kontra egiteko hamabi osagai edo konposaturi buruzko ikerketa sendo bat, zehazki. Hauetako asko sendabelarrak dira, eta batzuk gure artean oso ohikoak. Gomendioaren atalean ikerketa honetan aipatzen diren konposatu hauek nola baliatu eta egunerokotasunean nola erabili landu dugu.

    36 min
  • Egonarria 4x07: GARO EDO IRATZEAREN KULTURA... Etorkizunean ere erabilgarri I Iñaki Sanz Azkue

    🌿 Iratzea edo garoa ongarri ezinbestekoa izan da baserri bizimoduan. Ez zegoen nahi beste, horrek gatazkak ekarri zituen eta udalek esku hartu behar izan zuten. Horregatik, herri lurrekin harreman estua du iratzeak eta eragin handia izan du paisaiaren bilakaeran.

    🌿 "Iñistorketan" liburuan jaso ditu historia eta istorio horiek Iñaki Sanz Azkuek, eta berarekin jarri gara XVIII. mendetik hasita etorkizuneraino begira, eta gaur egun eta etorkizunean izan ditzakeen erabilerak eta funtzioak aztertu ditu.

    🌿 Bidean, landare eder honen berri ikasiko dugu eta iratzearen kultura ezagutuko dugu.

    29 min
  • Oroimen Histerikoa 4x16: Gezurrak hanka luzea

    Gaur liburutegi berezi batez hitz egin digu Nagore Irazustabarrenak. Bibliotheca Fictiva du izena, fikziozko liburutegia, eta Johns Hopkins unibersitatean dago (Baltimore, AEB). Fatsifikazio historiko eta literarioak biltzen dituen liburutegi berezia da eta 22.000 dokumentuz osatua dago. Nolabait esateko, gezurrak biltzen dituen liburutegia da.

    24 min
  • Beranduegi 6x10: Ehiza da bizitza

    Argia Sariak pasa berri, euskal prentsa eta kultur munduko txutxumutxuak ekarri ditugu aste hontan; Kevinek ekitaldiko aurkezpenean esan bezala, euskal prentsa larrosa egitea baita Beranduegiren funtzioetako bat. Hori bakarrik ez, Olentzeroren identitate sexuala ere izan dugu hizpide; eta hortik, ehizara, finean, bizitzara. 

    1 hr 5 min
  • Egonarria 4x06: Mingain urdinaren gaitza, eta berau zabaltzearen oinarrian dauden politikak

    Hausnarkari denei eragiten die eltxo zehatz baten ziztaden bidez kutsatzen den gaitz honek, baina artaldeetan dauka ondorio larriena. Gaitza kudeatzeko politika aldatu izanak gaitza gehiago zabaltzea eragin duela salatu du. Hau da, ganadutegi handien aldeko neurri politikoak hartu izana dago oinarrian. Artaldeen ongizatean sortzen dituen kalteak eta eragin ekonomikoak deskribatu ditu eta berretsi du txertoa dela prebentzio neurri eraginkorrena. Hori bai, txertaketa ongi planifikatzea eta garaiz aldatzea eskatu du. Aitortu duenez, abeltzainek lotsaz bizi dute abere gaixoak izatea, eta hori gainditu behar dela adierazi du. 

    24 min

About ARGIA

From the publisher's feed

ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa