ARGIA

ARGIA

By ARGIANews
Download on the App Store

ARGIA episodes

  • Oroimen Histerikoa 4x13: Besarkatu astelehenak

    2026ko urtarrilaren 19an Blue monday ospatzen da, astelehen goibela edo tristea moduan itzultzen dena. Urteko egunik tristeena omen da urtarrileko hirugarren astelehena, eta horren jatorri historikoa bilatzeko gogoa piztu zaio Nagore Irazustabarrenari. Arazoa da ez duela jatorri historikorik, baina hala ere saioa bete egin behar. 

    22 min
  • Etxerako lanak 1x01: Etxerako lanak, zertarako?

    Zenbat eta zein etxerako lan bidaltzen dituzte irakasleek? Zertan dira lagungarri eta zertan ez? Ba al dute zentzurik? Eztabaida klasiko batekin hasi du saila Mikel Garcia Idiakezek. Oraingo honetan, Lurdes Imaz guraso elkarteko koordinatzailea eta Iñaki Larrea irakaslea izan ditu bidelagun.

    12 min
  • Menda Bikoitza 3x07: Sendabelarrak eta botikak, ze parea!

    Sendabelarren eta botiken arteko elkarreraginak izango ditugu hizpide. "Emaidazu zerbait naturala, botika asko hartzen dut eta" bezalako esaldiak askotan entzuten ditugu, eta pentsamolde horren okerraz aritu gara. Rosario Cáceres Fernández-Bolaños farmazilariak idatzitako artikulua ekarri dugu. Bertan botika “kimikoen” eta alternatiba “naturalen” arteko talkaz ari da; Idorreria, liseriketa txarra, lotarako arazoak, likido atxikipena eta gernuko infekzioak tratatzeko zein sendabelar erabiltzen diren eta zein botikarekin duten elkar eragina azaltzen digu. Baita estimulatzaile eta tonikoek duten elkar eragina zein den ere. 

    Ondoren gorputzeko ehunak zaintzeko eta inflamazioa kontrolatzeko infusio baten inguruan aritu gara, Helena del Pesco sendabelarretan adituak formulatutako infusio bat. Gaurkoan lau sendabelar landuko ditugu: plantaina (Plantago lanceolata), malba (Malva sylvestris), ilena (Calendula officinalis) eta salbia (Salvia officinalis). Jatorrian malbaren ordez Estatu Batuetan oso ohikoa den malba zuria (Althaea officinalis) darabil, baina guk hemen arrunta den malbarengatik ordezkatu dugu. 

    Gomendioaren atalean infusio hau nola prestatu eta nola erabili landu dugu, bai barne eta bai kanpo erabileran.

    34 min
  • Oroimen Histerikoa 4x12: Kristo aurreko Jesukristo

     Abenduaren 25ean 2026 urte beteko dira Nazareteko Jesus Betleemeko estalpe batean jaio zela. Edo, behintzat, horixe da urtero munduan 2.000.000 pertsonak ospatzen dutena, edo duguna. Beraz, garaiak hala eskatuta, eguberriei errpaso historiko bat egin die aste honetan Nagore Irazustabarrenak.  

    27 min
  • Beranduegi 6x08: Patata sozialak eta turbantedun emakumeak

    Aurten ere asko eman digu Durangoko Azokak eta euskal famoseoaren analisi sakona egin dugu. FIjatu zarete nola egoten den jende ezaguna stand-en atzean ganadua ferietan egoten den gisan? Gozatu Beranduegiten historian lehenengoz hutsunez betetako saioaz, nongoa den ez dakigun oteizaren omenez.

    Saio amaieran jarri dugun kanta: Jitipi jatapa - 'Haurrock'

    E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu.

    Egin zure ekarpena

    Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kontaiguzu: 669 36 29 82 zenbakia Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected].

    1 hr 7 min
  • Oroimen Histerikoa 4x11: Ford Fiesta kapitalista

    Berriki Zohran Mamdani New Yorkeko alkate aukeratu dute, eta haren aurkako kanpainan trumpzaleek demonizatu eta ezkerrak idealizatu egin du. Eta lore eta kritika horien artean batek deitu du Nagore Irazustabarrenaren arreta: “Mamdanirekin New Yorki gertatuko zaio Detroiti gertatu zaiona”. Eta zer gertatu zaio Detroiti? 

    29 min
  • Menda Bikoitza 3x06: Udazken laranja: liburu bat eta kurkuma

    Diario rural. Apuntes de una naturalista. Otoño-inviernoliburua (Susan Fenimore Cooper, Pepitas de calabaza argitaletxea) ekarri dugu gaurkoan, tarteka sendabelarrekin, landareekin zein naturarekin lotutako irakurketak gomendatzea pentsatu baitugu. Udazkenerako irakurketa egokia iruditu zaigu. Batetik gure garaitik eta bizi moldetik urrun dagoen testu bat delako, eta bere erritmo pausatuak badu gure bizi martxari eragiteko ahalmenik, lasaitze aldera noski. Bere garaian Darwinek gomendatu zuen liburua hau eta gu ere iritzi berekoak gara.

    Espezieei buruz askotan aritzen gara gure saioan. Sendabelar diren edo sukaldeko aberasgarri diren eztabaida dezakegu, baina balio terapeutikoa duten unetik sendabelarren lana egiteko erabil ditzakegula ukaezina da. Kurkumari buruz ariko gara gaurkoan, mirarizkoa dirudien espeziea, azken urteetako albiste eta argitalpenei begira jartzen bagara. Asko irakurri dugu berari buruz, eta erabili ere erabiltzen dugu, baina badaude aipatu beharreko zehaztasun batzuk. 

    Kurkumaren erabilera seguru bat ekarri dugu amaitzeko, piper beltza nahastu eta koipearekin batera erabilita bere balio terapeutiko guztia ariko garelako baliatzen.

    31 min
  • Egonarria 4x04: Leitzako eta Araitz-Beteluko eskola jantokiak I Arantxa Iparragirre

    Nafarroan eskola jantokien dekretua aldatu da eta atea zabaldu dio tokian kudeatu ahal izateari. Leitza eta Araitz-Beteluko kasua ezagutu dugu, Arantxa Iparragirre guraso elkarteko kidearen eskutik. Zerbitzua euren gain hartzeak zer aukera ekarri dizkien azaldu du, nola sustatzen duen tokiko ekonomia eta elikadura osasuntsua, kudeaketa nola antolatzen duten... Nafarroako beste ikastetxeek ere badute aukera halako jantoki bat abiatzeko. 

    15 min
  • Oroimen Histerikoa 4x10: 30 kiloko best-sellerra

    Aurreko saioan santuei buruz hitz egin genuen. Eta argitu genuen, lehen zibersantua kanonizatu duten arren, oraindik online mirariak ez dituztela homologatu. Iraganean, ordea, eliza katolikoa bizkorrago ibili izan da teknologia berriak baliatzen; eta inprenta Europara iritsi zenean, eliza lehen lerroan zegoen asmakizunaren onurak ustiatzeko. 

    18 min
  • Beranduegi 6x07: We laket Urduñako mojak

    Euskararen eguna baino zenbat egun lehenago hilko zara zu? Mikel Laboa bi egun lehenago hil zela deskubritu dugu. Eta abeslari ezagunez hizketan hasita, hipotesi bat horra: Bulegoko abeslariak ezkutatu zuen Irulegiko eskua; zeren egun bakar batean kanta bat egitea nahiko susmagarria iruditu zaigu. Beranduegiren atal kulturala amaitu ostean, gazteek alkoholik edaten ez duten etorkizun hurbilaean herri mugimenduak nola finantzatu daitezkeen pentsatzen aritu gara. Eta bien bitartean, Urduñako monjak Wallapopen elizako materiala saltzen.

    Saio amaieran jarri dugun kanta: Willis Drummond - 'Gaztetasuna'

    E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu.

    Egin zure ekarpena 

    Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kontaiguzu: 669 36 29 82 zenbakia Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected].

    1 hr 3 min

About ARGIA

From the publisher's feed

ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa