ARGIA

ARGIA

By ARGIANews
Download on the App Store

ARGIA episodes

  • Oroimen Histerikoa 4x29: Mussolinirekin hondartzan

    Aurten uda aurreratzea erabaki dugu eta ekainean ekin diogu urteroko Summer edition deituari; uda giroko gaiak, saio motzagoak eta ahots berriak mikrofonoan. Eta zer okurrituko eta faxisten oporraldiei buruz aritzea. Nora joaten dira oporretan? Zer egiten dute? Baina ez eodozeinek, faxismoaren sortzailearekin hasi gara: Benitorekin. 

    16 min
  • Oroimen Histerikoa 4x28: Aurrena Ikea, gero bakea

    Gerra hotsak han eta hemen dabiltzan honetan, txanponaren beste aldeari begira jarri gara: bakeari. Muga nahiko lausoa dela badakigu, baina gerra luzatzearen ondorioei eta bake negoziazioei buruz aritu gara. Vietnamen hasi eta auskalo non amaituko dugun. 

    30 min
  • Ingelesak itsututa?

    Parkean seme-alabei ingelesez hitz egiten dieten guraso euskaldunak, ingeleseko akademia pribatuen negozioa eta Nafarroako PAI programa ditu oraingoan hizpide, besteak beste, Mikel Garcia Idiakezek. Zuriñe Zubillaga eta Aitziber Ibarbia irakasleek lagundu diote gaia borobiltzen.

    14 min
  • Beranduegi 6x17: Oligomaitasuna

    Gure entzule bizizale batek proposatu digu polimaitasunari buruz aritzea, eta zuen esanak agindu direnez guretzat, praktikatu, informatu eta ikerketa lan sakona egin ostean, gaur elkarrekin partekatu ditugu gure ideia eta bizipenak. Eta nola ez, Kevinek oligomaitasunaren alde dagoela deskubirtu du, eta bere zita tamalgarri bat partekatu du gurekin. Zita batean zer egin behar den ez dakigu, baina zer ez den egin behar argi geratu zaigu. 

    Saio amaieran jarri dugun kanta: Mconak - 'Tabernako argiak'

    E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu.

    Egin zure ekarpena

    Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kontaiguzu: 669 36 29 82 zenbakia Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected].

    1 hr 1 min
  • Egonarria 4x12: "Etorkizuneko nekazaritza ekologikoa izan behar da" Judit Gartzia (ENEEK)

    Laborantza ekologikoak ez du kimikorik erabiltzen, Lurra zainduz elikagai osasuntsuak sortzea baitu helburu. Euskadiko kontseilu ekologikoaren lehendakariarekin aztertu ditugu aktualitateko hainbat gai: batetik, hainbat udalek haien herri lurrak ekologikoan ziurtatu dituzte. Bestetik, ikerketek berretsi dute ongarri organikoek lurraren emankortasunari egiten dioten mesedea. Hirugrrenik, Europako Itun Berdeak dio 2030erako laborantza lurren %25 ekologikoan jardun beharko dela (EAEn %9an dago oraindik); nola indartu daiteke laborantza eredu hori? Ekologikoaren eta agroekologikoaren arteko antzekotasun eta ezberdintasunak ere aztertu ditu, eta EHKOlektiboarekin egin duten elkarlana.

    30 min
  • Oroimen Histerikoa 4x27: Ice ice baby

    Azken hilabeteetan gure albistegiak AEBetatik datozen notiziekin bete dira, edo bete ditugu, esan beharko genuke. Eskandaluak bata bestearen atzetik, bata bestearen gainean, distrakzio maniobra bihurtzen da: Epstein, Groenlandia, ICE, Trumpen aurkako ustezko atentatuak, Iran… Baina hauen artean bat hautatu behar, eta gaur ICE-i buruz aritu dira Nagore Irazustabarrena eta Axier Lopez; Miigrazio eta Aduanen Kontrolerako Zerbitzuaz, edo bestela esanda, indarkeria arrazista instituzionalizatuaz. 

    22 min
  • Etxerako Lanak 1x17: Eskolako gurasoen Whatsapp taldean zer berri?

    Seme-alaben ikasgelako gurasoen whatsap taldea foro eraginkorra eta baliagarria izan daiteke, baina baita desesperagarria ere, zertarako den eta nola erabili behar den ezberdin ulertzen dutelako sarri guraso batzuek eta besteek. Taldeotako hizkuntza hautuak ere buruhauste bat baino gehiago eragin ohi du. Gaiari heldu dio Mikel Garcia Idiakezek. 

    15 min
  • Menda Bikoitza 3x16: Intsusa, azala gaztetzeko (ere bai)

    Badirudi natura denok maitatzen dugun zerbait dela, baina ez da hala. Berriki egindako ikerketek diote biofobia areagotzen ari dela hirietan. Zer den eta zerk eragiten duen jakin nahi izan dugu, baina batez ere zein ondorio ekartzen dituen. Gure artean biofobiarik ba ote dagoen pentsatzen ere aritu gara.

    Urte sasoi honetan intsusari buruz aritu beharra dago eta gaur ikerketa bat ekarri dugu, azalaren foto-zahartzea eta inflamazioa nola hobetzen dituen ikertu baita. Hari horri segituta, intsusa loreekin seruma nola egin azaldu dugu gomendioen atalean. 

    33 min
  • Oroimen Histerikoa 4x26: Follow the LIDAR

    Aste honetako saioan LIDAR (Light Detection and Ranging) gailuari buruz hitz egin dugu. Laser izpien bidez objektu edo gainazal batekiko distantzia detektatzen duen aparatua da.Gailu honen erabilera arkeologian, eta batez ere, Amerikako zenbait tokitako historiaren azterketan izaten ari den eraginaz aritu gara. 

    21 min
  • Etxerako Lanak 1x16: Jolas-garaia: motzegia… ala luzeegia?

    Jolas-garaiari eskainitako denbora luzatzea erabaki dute Bartzelonako ikastetxe batean. Baina ikasle guztiek behar bezala aprobetxatzen al dute tarte hori? Eta zer da jolas-garaia aprobetxatzea? Aspertzen al dira batzuk patioan? Galdera ugari dakartza Mikel Garcia Idiakezek Mireia Centeno psikopedagogoari egiteko. 

    12 min

About ARGIA

From the publisher's feed

ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa