
Sign up to save your podcasts
Or


Te kimuak biltzen erakutsi digu Mikel Esklamadonek, Uztaritzeko (Lapurdi) bere Ilgora proiektuan. Ba al zenekien te idor kilo bat osatzeko 12.000 hosto bildu behar direla?
Modu erabat artisauan ari da lanean, eskuz biltzen ditu kimuak, Asiako landaketetan baino askoz kopuru txikiagoa bilduz, eta goi mailako kalitatea lortzeko helburuarekin. Te landarea eta ekoizpenaren zikloa nolakoak diren kontatu digu, te koloreen berezitasunak, lehortzeko modua...
Hartu te on bat eta gozatu lasai Egonarriaren denboraldi honetako azken saioa. Izan ere, "tea lasaitasunaren eskola da", Esklamadonen hitzetan.
Polemika non, gu han. Eta nola ez, gai gatazkatsuei heldu diegu gaurkoan ere: ETA, txosnetako betoa, ETS... iritzi aniztasuna eta eztabaida gaitasuna zentroan dituen plaza denez Beranduegi, eztabaida bideratzeko teknika guztiz parte hartzaile eta demokratikoa erabili dugu: alde ala kontra?
Eta zuei, ze konbinazio ateratzen zaizue? Alde eta alde? Kontra eta alde? Alde baina kontra?...
Saio amaieran jarri dugun kanta: Maixa, Mirua, Kilikis, Malakias - 'Bada garaia'
E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu.
Egin zure ekarpena
Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kontaiguzu: 669 36 29 82 zenbakia Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected].
Pasa den astean Hitler izan genuen hizpide, eta oraingoan, Hitlerrekin 1940ko urriaren 23an Hendaiako geltokian bildu zen faxistaren oporrei buruz hitz egingo dugu: Francisco Franco. Oporrak Euskal Herrian pasatze zituen, Donostian zehazki, Aieteko Jauregian.
Ikasturte honetako azken podcastean, oporretan irudikatu dugu gure burua. Hondartzan, piszinan, errekaren baten alboan… Baina idilikoa izan daitekeen irudi horren atzean, antzeko ika-mika errepikatzen da uda guztietan: batzuk kexu dira, umeen zalapartak beren lasaitasuna zapuzten duelako. Ibon Herran Muruaga hezitzaileak gaiak dituen erpinak aztertzen lagundu dio Mikel Garcia Idiakezi.
Entzule baten proposamenari heldu eta psyllium zuntzari buruz hitz egin dugu gaur, izan ere, boladan ipini da psyllium hautsa eta badirudi denok hartu beharrekoa dela. Zuntz hau plantaina familiako hazia da eta idorreriari aurre egiteko erabili izan da. Baina gaur egun asko apetitua erregulatzeko erabiltzen ari dira, gosea kentzeko, eta hemen datoz arazoak. Horren aurrean, erabili zuhur eta zentzuzkoaren alde aritu gara, glutenik gabeko ogia egiteko, adibidez, aproposa da.
Antzeko funtzioa betetzen duen sendabelarra badugu gure artean, eta gaur honi egin nahi izan diogu tartea: plantaina (Plantago lanceolata). Psylliumen familiako beste ale bat, askoz ere baliagarriagoa eta interesgarriagoa iruditu zaiguna.
Ikasturte honetako azken saioari amaiera emateko santio-belarrarekin (Hypericum perforatum) oleato bat egitea gomendatu dizuegu. Udan egin dezakegun lana da, eta altxor handia da kolore gorrixkako oleato hau etxean edukitzea.
Udako saioak faxisten oporrei buruz egingo genituela esan genizuen, eta gaur zerrendaren lehen postuetan dagoen baten txanda da: Hitler. Aurreko saioan komentau genuen Mussolinik hondartza aukeratu zuela bere opor leku moduan, Hitlerrek, aldiz, mendia, zehazki bavariar alpeak. Han eraiki zuen bere maitasun habia Eva Braunekin.
Ozaetako (Araba) Garaion Sorgingunean egon gara Alazne Goñi eta Miren Beitiarekin, zumegintzaz ikasten. Sahats landarea nola zaintzen duten, urtean zehar zumearen zikloa nola den, eta zumearekin ze saski eta egitura ezberdinak sortu daitezkeen ikusi dugu.
Uda gainean dugu eta ziur bat baino gehiago animatuko dela ikasgelatik atera eta klasea kanpoan egitera. Eta animatzen ez bada, horretarako arrazoiak eta estrategiak eman dizkio Dani Zuazagoitia irakasleak Mikel Garcia Idiakezi.
Zerbait falta zen azken hilabeteotan Beranduegin, eta azkenean, bete da hutsunea eta bueltan da gure Izar. Erditu ostean oso osorik etorri da, eta bere erditzea eta ondorena kontatu dizkigu, saio honetan ohikoa dugun bezala, xehetasun askorekin. Ospitalera bidean jarri zen unetik bizidun bat titira itsatsita izan arteko prozesu guztia.
Saio amaieran jarri dugun kanta: Viagra Boys - 'Research Chemicals'
E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu.
Egin zure ekarpena
Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kontaiguzu: 669 36 29 82 zenbakia Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected].
Lehen Hezkuntzatik Bigarrenera igaortzeak ikasleengan sortzen dituen mamu eta kezkez aritu da Mikel Garcia Idiakez, eta trantsizio hori leuntzeko Irunen martxan duten Zubiak eraikiz plana ezagutu dugu, irakasleen euren ahotik.
From the publisher's feed
ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa