ARGIA

ARGIA

By ARGIANews
Download on the App Store

ARGIA episodes

  • Beranduegi 6x16: Alekakokelo eta Boromir

    Ez esan ez duzuenik inoiz pentsatu Bernardo Atxaga eta Bilbo Bolsón lehengusuak direla, gutxienez. Guk imajina dezakegu idazlea hobbiten etxetxo horietako batean bere azken nobela idazten. Halakoxea da gure podcasta: umore demokratikoz betetako gidoi landuak, maitasun oldarkorrez egindako txisteak, fikziozko pertsonaien parte hartzeak... geuk baino gehiago daki gutaz adimen artifizialak. 

    Saio amaieran jarri dugun kanta: RTZ - 'Dena erre'

    E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu.

    Egin zure ekarpena

    Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kontaiguzu: 669 36 29 82 zenbakia Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected].

    1 hr 1 min
  • Egonarria 4x11: Basoetako suteak: mitoak eta benetako arriskuak

    Markel Arriolabengoa Tantai baso jabe kooperatibako kidea da. Baso suteei buruzko mitoak deseraiki ditu elkarrizketa honetan, eta suteak zergatik gertatu ohi diren azaldu du, baita horiei aurre egiteko basoa nola kudeatu daitekeen ere. Euskal Herriko hainbat zonalde suteekiko zaurgarri direla ohartarazi du. 

    24 min
  • Oroimen Histerikoa 4x25: NASA, NASA, ez hadi pasa!

    Dagoeneko inork ez du hitz egiten Artemis II misioari buruz, 2026ko apirila hasieran AEBk ilargira bidalitako ontzia, ilargiaren aurpegi ezkutua ikustea lortu duena. Lurrean gertatzen dena ahaztu eta izarretara begira jarri gintuen NASAren misioak, distrakzio propaganda bikaina eginez. Eta nola ez, gu espaziora eta historiara begira jarri gara, zehazki, AEB eta Sobietar Batasunaren arteko espazioko lasterketari begira. 

    30 min
  • Etxerako lanak 1x15: Haurrak etiketatzeko joera dugu?

    Azkarra, alferra, beldurtia, lotsatia, ausarta, polita... Gainerakoak azkar asko etiketatzeko joera dugu, baina jabetzen al gara nola eragiten dieten definizio, iritzi eta epai horiek haur eta gazteei? Gogoeta eta esperimentu pare bat, Mikel Garcia Idiakezen gaurko podcastean, Naiara Martin pedagogoa lagun. 

    13 min
  • Menda Bikoitza 3x15: 'Ogiek' herrialdea eta transmisioa

    Hainbat herrialde indigenentzat sendabelarren inguruko jakintza altxor handia da, baina lanak dituzte ondorengoei transmititzen. Keniako adibide bati buruz aritu gara gaurkoan: Ogiek herrialdeari buruz, sendabelarren inguruko jakintza nola bildu eta helarazi behar den ikusteko adibide ona baitira. 

    Gaurko sendabelarra, berriro ere, txikori-belarra da. Baina oraingoan Japonian sendabelar honek dituen esanahi espiritualak izan ditugu kontuan. Gomendioak ere eman digu zeresana, hirugarren denboraldiko 13. saioan dagoeneko hainbat erabilera aipatu genituen, baina sendabelar oparo honek gehiagorako ere ematen du. 

    31 min
  • Egonarria 4x10: Zizareekin ongarria egiten | Monika Prieto (Amalurra proiektua)

    Zizareen mundu miragarrian murgildu gaitu Monika Prietok. Ba al zenekien hiru hilero bikoiztu dezaketela euren populazioa? Zizareei jaten nola ematen dien ikusiko dugu, zizareek materia organikoa transformatu dezaten. Lur bizia izateko kide garrantzitsuak dira. Horregatik, baratzerik baduzu, interesatuko zaizu: zizare humusa egiteko behar den azpiegitura sinplea eta urratsak azaldu dizkigu.
     Hondakin organikoak alferrik galdu beharrean ongarri oso on bat egiteko aukera ikusi zuen Prietok, eta horregatik abiatu zuen Iruñean Amalurra proiektua: bertan zizare humusa egiten du eta formazio saioak eskaintzen ditu. 

    27 min
  • Beranduegi 6x15: Sionista zuriak gara

    AEK-k esango lukeen bezala, kontraesana gara, eta halaxe gabiltza: monarkiaren aurka gaude, baina errege kopak bihotza poztu digu; Palestina defendatzen dugu, baina sionista zuriak garela ikasi dugu. Saio zinez autokritikoa atera zaigu aste honetakoa.

    E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu.
     
     Egin zure ekarpena
     
     Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kontaiguzu: 669 36 29 82 zenbakia Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected].

    1 hr
  • Oroimen Histerikoa 4x23: Artearen hastapenak

    Azken urtean, artearen hastapenei buruz genekiena zalantzan jarri duten bi aurkikuntza egin dituzte.Adibidez, duela aste batzuetako albistea izan da margolanik zaharrena topatu dutela Sulawesi uhartean (egungo Indonesian). Eta saio honetan zalantzan jartzen den guztia gustatzen zaigunez, horretaz aritu da aste honetan Nagore Irazustabarrena. 

    21 min

About ARGIA

From the publisher's feed

ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa