
Sign up to save your podcasts
Or


Gipuzkoako Getarian zimarroi edo hegalabur haztegia martxan jartzera doaz, Euskal Herriko lehena. Zergatik eta nortzuk zabaldu nahi dute Kantauri itsasoan? Zer ondorio ekarriko dizkio itsasoari eta bertako arrantzale txikiei? Azaroaren 14an mahai-ingurua antolatu dute Getarian, eta bertan parte hartuko duen Lorea Flores Greenpeaceko Euskal Herriko koordinatzailea elkarrizketatu du Eli Pagolak Egonarria saioan.
Zenbat mito ezagutzen ditugu hilerokoaren inguruan? Eta horietako bat bera ere ez da positiboa. Egin ezin diren gauzekin eta inguruan eragingo dugun kaltearekin lotzen dira denak: ezin bainatu,ezin mahonesarik egin, landarerik ezin ukitu... Baina kultura guztietan eta garai historiko guztietan ez da debekuaren sinonimo izan hilerokoa.
Gaurko sendabelarra erromeroa (Rosmarinus officinalis) da, gure artean mendeak daramatzan sendabelarra. Jatorriz isurialde mediterranearrean jaiotzen da baina Erdi Arotik geureganatua daukagu Lamiaceae familiako sendabelar hau.
Balio anitzeko sendabelarra da, odol zirkulazioa edo ilea indartu bezala laguntzen du nekeari aurre egiten. Ohikoa da gure artean eta badirudi lorategi eta errotondatan maiz ikusita gutxiago estimatzen dugula, ohikoegia da dirudienez. Aldiz, oso urrutiko sendabelar exotiko bat ekartzen digutenean prest gaude hari buruz edozer gauza sinesteko; aurreneko gauza super antioxidatzailea dela. Erromeroak dituen dohainak ikustea kosta egiten zaigu oraindik ere, berrizaleak garelako akaso.
Erromeroak dituen fitokimikoak ekarri ditugu gaurko podcastera, Ikerketa bat hartu dugu hizpide horretarako, izan ere erromeroak duen azido karnosikoa da ikerketa batek ugari aurkitu duena. Hain justu inflamazioa gutxitzen zeregin oso garrantzitsua duen antioxidatzailea.
Proposamena erromero infusioak edatea izango da, bera hutsik edo te berdearekin. Biek batera duten gaitasun antioxidatzailea oso handia delako egin dugu nahasketa hau. Hori bai, kitzikagarria da eta tentsioa igoko duen infusioa ere badenez badaezpada ere edaten hasi aurretik albo ondorioei buruz informatu.
Landare inbaditzaileei buruz ere aritu gara saio honetan. Iruñatik dator albistea, Arga, Sadar eta Elorz ibaien inguruan hedatzen ari den landaredia inbaditzaile eta exotikoaz ari gara. Hauen artean sendabelarrik ba ote dagoen ikusi dugu eta zer nolako arazoa eragiten ari diren ere bai.
Euskararen egoerarekin kezkatuta dagoen hamaika urteko mutikoarekin hasi, bere belaunaldiak ez duelako euskaraz apenas egiten, eta heriotzaz hizketan amaitu dugu, Epikuro gogora ekarriz. Bidean, Kevinek esperientzia praktiko bat ere kontatu digu, bizitzarako aholku moduan: bizar luzearekin musurik ezin da eman, gogotik saiatuta ere.
Saio amaieran jarri dugun kanta: Mala Rodríguez – ‘Nanai’
E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu.
Egin zure ekarpena
Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kontaiguzu: 669 36 29 82 zenbakia Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected].
Egun gutxi falta dira Gau Beltza iristeko, urriaren 30a, hildakoen egunaren bezpera. Aitzakia ezin hobea guretzat hildakoez hitz egiteko; baina ez edonola hildako pertsonez, modu bitxian hil diren pertsonaia historiak ekarri dizkigu Nagore Irazustabarrenak.
Zeri deitzen diogu zarata? Denok zarataren ulerkera bera al dugu? Eta musikan, zarata egiten duten taldeak, zer? Gustatzen zaizkizue? Ba horietako bat gonbidatu dugu aste honetan: Josu Ximun Billelabeitia, Belako eta Lukiek musika taldeetako kidea. Musikatik eta bere ibilbidetik abiatuta, zarataren inguruan filosofatzen aritu gara; eta zarata entzun ez ezik, jantzi ere egin daitekeela erakutsi digu mungiarrak.
Aitor Altunak, berriz, saihestu daitezkeen zaraten zerrenda ekarri digu: danborrak, txirulak, mugikorraren teklatua, jatean zenbaitek egiten duen soinua, edo gizon frustratuen zarata, besteak beste.
Hirugarren denboraldiari hasiera indartsua emateko proiektu berezia ezagutzera joan gara Mattin Jauregirekin batera. Txarli Gesteira edari ekoizlearen upategian egon gara. Duela 15 urte ekin zion garagardoa eta sagardoa egiteari, horrela sartu zen fermentazioaren munduan eta 2019tik Zidernaut proiektua dauka martxan. Gaur egun, alkoholik gabeko edariak ekoizten ditu.
Argia.eus eta bizibaratzea.eus webguneetan ikusgai.
Filmetan ikusi ditugun gauza askok oinarri errealak dituzte, eta horietako bat da lobotomia. Azkar eta gaizki azalduta, begitik sartutako makiltxo batek burmuina xerratzen du, harategian bezalaxe. Teknikoago jarrita, berriz, burmuineko kortex prefrontaleko konexioak moztean oinarritzen den ebakuntza kirurgikoa litzateke. Historian zehar ebakuntza hau egin dieten hainbat pertsonaren istoriak kontatu dizkigu Nagore Irazustabarrenak aste honetan.
Gaurko sendabelarra azeri-buztana (Equisetum arvense) da. Eztainu-belarra, azeri-isatsa eta luki-buztana ere deitzen zaio Euskal Herrian.
Antzinatasun handiko landarea dugu hau, izan ere prehistoria garaian ba omen ziren bere familia botanikoko landareak, fosilek ematen duten lekukotzak hala dio. Udazkenean biltzeko moduan daukagu, neguko hotzak eta aurreneko izotzak agertu bitartean ongi egongo baita. Gainera, nahikoa hazia egongo da, askorentzat belaunetik gorakoa izan behar baitu biltzerakoan. Zurtoina eta hosto fin luzexkak erabiltzen dira, landarea heldua dagoenean biltzea komeni da, orain alegia.
Leku ilun, lehor eta egurastuan lehortzen da beste sendabelarrak bezalaxe baina kasu honetan datu hau azpimarratu egiten dugu, freskotan toxikotasun maila altua duelako. Lehortu ondoren guraizeekin txikitu eta infusioa prestatzeko moduan izango gara.
Mineraletan oso aberatsa dugu, silizioa esaterako. Kaltzioa, potasioa, sufrea, magnesioa, aluminioa, selenioa, manganesoa, zinca, kromoa eta C bitamina ditu, baita flabonoideak, karotenoak, taninoak, saponinak, alkaloideak eta gatz mineralak ere. Osagai hauek sendabelar depuratzaile eta mineralizatzaile egiten dute, neke fisikoari aurre egiteko ona. Hezurrak zaintzeko erabili izan da baina bere mineralek gure hezurrez gain, lotailuak, azazkalak eta ilea indartzeko ere balio dute. Udazkenean izan ohi dugun ile galera ohiko horri aurre egiteko erabili izan da aspalditik baina epe luzean hartzea ez dugu gomendatzen.
Atxikitako likidoak kanporatzeko ere balio du, diuretiko eraginkorra baita. Diuretikoa izateak tentsioa jaistea ekartzen du eta diuretiko guztiekin gomendatzen dugun bezala, berau hartzen ari garen epean ur gehiago edatea beharrezkoa da. Gure herrian bederatzi eguneko epean hartu izan da, udazkeneko hiru hilabeteetan zehar, tratamendu hau gorputzarentzat lana denez ez da egun gehiagotan egiten eta ezta dosi handiagotan hartuz ere. Hauxe da gaur dakarkigun gomendio edo proposamena, udazkeneko garbiketa azeri-buztanarekin egitea.
Hipertentsioa, bihotzeko gaitza edo giltzurrunetakoa badago eta botika hartzen bada medikuari galdetu infusioa hartu aurretik. Epe luzean ez da erabili behar. Haurdunaldian ez erabili. Edoskitzaroan segurua den jakiteko ikerketa nahikorik ez da egin. Odolean potasio gutxi badugu (hipopotasemia) ez da erabili behar. Tentsio baxua dagoenean ere tamainan hartu. Urdaileko arazoak baldin baditugu jakin bihotzerrea sor dezakeela.
Bestetik, Schrödingerren landareak deitzen zaion gaiaz aritu gara. Herbarioetatik hilda dauden landareak berpizteko aukera dagoela ikusi baitute hainbat ikerlarik. Munduko 60 herbariotatik hartutako 161 landare espezie berpizteko aukera zertara datorren azaldu dugu, hau da, dagoeneko galdu diren espezieen berpizkundeak zentzurik ba ote duen. Ez dakigu zein den hitz egokia ere, “desgaldu”, “desagortu” edo “desdesagertu”, ez baita gai batere samurra. Kontua da landare hauek potentzialki bizirik eta potentzialki hilda daudela, horregatik, fisikariaren katu famatuaren estatusa daukate.
Aste honetakoa Inoizko saiorik parekideena, gazteena, freskoena eta gurasoek finantzatuena izan da. Kevin eta Torren faltan, bataz besteko adina jaitsi duten bi fitxaketa egin ditugu: Maren eta Gorka. Baina ahotsak aldatu arren, gaiak ez dira aldatzen gurean: ligoteoa, ertzaintza, haurrentzako ipuinak... eta nola ez, aste honetako albiste garrantzitsuena: La Oreja de Van Gogh taldearen desegitea.
Saio amaieran jarri dugun kanta: Mala Rodríguez - 'Nanai'
E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu.
Egin zure ekarpena
Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kontaiguzu: 669 36 29 82 zenbakia Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected].
From the publisher's feed
ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa