
Sign up to save your podcasts
Or


Uda gertu dago eta bidaiatzeko gogoa sartu zaigu. Horregatik bidaia birtual bat egitea proposatu nahi dizuegu; Granadako Alhambratik hasi eta ea nora garamatzan historiak.
Galdera potoloekin gatoz aste honetan: zer da estetika? Nola pertzibitu dezakegu estetika ikusmena ez den gainerako zentzumenekin? Edertasuna existitzen al da objektiboki? Zer da ederra guretzat? Galdera filosofiko asko eta gonbidatu ezin hobea gure artean denei erantzuten ahalegintzeko: Ane Berriotxoa, bideoklipen munduan buru belarri dabilen argazkilari eta zinegile zornotzarra.
Zentzumenei bide emanda, Aitor Altunak ere ikusmena eta usaimena nahastu ditu bere kolaborazioan. Zer gertatzen da begi bistarako 'ederra' denak usain 'txarra' duenean? Bai, 'ederra' eta 'txarra' diogu, eta hor galdera berriro ere: norentzat eta noren arabera?
Gipuzkoako Zaldibia herrian hasi zen dena, bai. Herriko ikastetxe bakarrean ‘Euskara eta kulturartekotasuna udalerri euskaldunetan’ egitasmoa jarri zuten abian, gero herri osora hedatuko zena. Tarte txikian beste hemeretzi herritara zabaldu da proiektua. Neurri handi batean elkarri bizkarra emanda bizi izan diren gurasoak, autoktono euskaldunak eta jatorri atzerritarrekoak, aurrez aurre begiratzen hasi dira, eta elkar entzuten. Lehen urratsa da egiteke dagoen kulturartekotasunaren ibilbide ezezagunean.
Onintza Irureta kazetariak proiektu honen nondik norakoak aletu eta bertan parte hartzen ari direnen testigantzak bildu ditu maiatzeko Larrun aldizkarian, eta bertako gako nagusiak kontatu dizkio Gorka Peñagarikanori.
Hitz egin dugu baratze inguruko intsektuez. Ura premiazkoa da elikagaiak sortzeko, eta proiektu asko dira erreken inguruan martxan jartzen direnak. Eta baita ere elikagai bila erreketara arrantzara joaten direnak. Gaur erreketako biziari begiratuko diogu. Biologian katedraduna, Ibaien Ekologia taldeko kidea eta Unibertsitateko irakaslea, Arturo Elosegi gonbidatu dugu gurera, ibaien egoerari buruz hitz egitera.
Eusko Jaurlaritzako zortzigarren lehendakaria aukeratu berri dugu eta gure lehendakarien zerrenda ere luzatzen ari da. Batzuk gustura egongo dira hauteka hauekin, eta beste batzuk ez horrenbeste. Baiina horiei esan nahi diegu, okerrago ere izan zitekeela, eta horretarako, AEBetako presidenteen zerrendari begiratzea besterik ez dago.
Izarren faltan, Torner bueltatu zaigu aste honetan, erabat aldatuta eta ia ez dugu ezagutu ere egin. Hilabete hauetako meditazioaren ondoren hiru inflexio puntutan laburtu du azkenaldiko egoera politikoa: Pradales, Kataluniakoa eta Sarasua. Guk bat gehitu diogu gai ordenari: Eurovision eta Israelen parte hartzea.
Saio amaieran jarri dugun kanta: J Martina - 'Paktua'
E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu.
Egin zure ekarpena
Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kontaiguzu: 669 36 29 82 zenbakia Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected].
Amets Ladislao Kuban egon berri da bertako laborantza eredua eta elikadura sistema ezagutzen. Blokeoa dela eta, Sobiet Batasuna (SESB) erori zenean pestizida eta ongarri kimikorik gabe geratu zen Karibeko irla, eta kimiko horien ondorioz, lur oso pobretuarekin. Nola elikatu herria? Hori izan du Kubak iraultza osteko erronka handienetako bat eta ezinbestean bere elikadura sistema osoa agroekologian garatu du. Etxaldeko Emakumeak taldeko kidea eta Bizkaigane proiektuko langilea den Ladislaok azaldu du Egonarria saioan nolakoa den Kubako laborantza eta elikadura sistema eta Euskal Herrian erreproduzitu daitezkeen hainbat elementu nabarmendu ditu.
Joan den larunbatean, maiatzaren 11n, ospatu dute Eurovision abesti lehiaketaren 68. edizioa. Isarelek 42. aldiz parte hartzeko aukera izan du aurten, eta Euskal Herriak, ohiko legez, ez du parte hartzerik izan. Baina inoiz parte hartu ez arren, era batera edo bestera presentzia izan du abesti leihaketan eta gaur hori errepasatu dugu.
Sexilioaz hitz egitea erabaki dugu aste honetako saioan. LGTBI kolektiboko pertsonek euren herrietatik hiri handiagoetara, askatasun eta tolerantzia bila egiten duten mugimenduari deitzen zaio sexilioa, Pikara Magazine hedabidearen arabera. Baina beste gaiekin bezala, ertz asko topatu dizkiogu honi ere; pertsona adina bizipen eta sexilio daudelako, norabide guztietan. Kasu honetan, Gasteiztik Bartzelonara sexiliatu den Hipogrifa musikari eta draga gonbidatu dugu bere esperientzia kontatzera.
Saioaren amaiera aldera, Gregok bere 'normaltasunetik' begiratu nahi izan dio disidentziari; Umetan bazuen queer izateko potentziala, baina 'manolo' alboan hartu eta 'mini-manoloak' ekarrita, zail xamar egin zaio disidentziaren bidea, dirudienez.
ARGIAk ekoitzi eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntz Politika Sailak babestutako saioa da BTN.
Amillubik "Lurra taupaka" festa egingo du maiatzaren 11n. Urola ibaiaren meandroan kokatuta dauden Zestoako baserri eta lur horietan izan da Mattin Jauregi, bertan martxan jartzen ari diren proiektu kolektiboa ezagutzen. Ane Aranburu eta Miryan Imazek azaldu dute proiektua zertan den eta herritarrek nola egin dezaketen beraien diru ekarpena www.amillubi.eus webgunean.
From the publisher's feed
ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa