ARGIA

ARGIA

By ARGIANews
Download on the App Store

ARGIA episodes

  • Egonarria 2x14: Baratze-oihanetik burujabetzara I Gorka Torre
     Elikadura burujabetzaren arloan, baratze-ohiana geroz eta gehiago entzuten den kontzeptua da. Nola landu behar dira lurrak? Zergatik da desberdina? Gaurkoan, Mattin Jauregi, Beorliga joan da aurreko galderei erantzuna bilatzera. Bertan, Gorka Torrek eta familiak baratze-oihana erakutsiko dizkiote eta lurra lantzeko eredu berri honi buruzko galderak argitu. 


    37 min
  • Astoarena Remix | BTN

    Mixel Labéguerie-ren 'Astoarena' kanta bertsionatu zuen Oskorrik bere garaian, eta Gorka Minus eta Manex Morenok hirugarren buelta bat eman diote BTN podcasterako.  

    2 min
  • Oroimen Histerikoa 2x14: Bazegoen lekua, Rose!

    Joan den igandean, apirilaren 14an, urteurren ezagun bat izan zen. Izan zitekeen Espainiako II. Errepublikaren urteurrena, baina Oroimen Histerikoan urteurren 'glamourosoago' batez arituko gara. Zer gertatu zen duela 112 urte, 1912ko apirilaren 14ko gauean?

    26 min
  • BTN 2x10: Oihan Indart | Ezer ez eta festa

    Zeri deitzen diogu festa? Zerekin lotzen dugu? Zein dira festaren alde onak eta zein txarrak? Jaiaz, ospakizunez eta plazeraz hitz egitera gonbidatu dugu aste honetan Oihan Indart dantzaria eta Altxalili kolektiboko kidea; zerbait izatekotan Altxalili festa delako. BTN-n bagara poz kolektiboen zaleak, nahiz eta festa ereduek zalantza gehiago sortzen dizkiguten eta kontraesan horri heldu nahi izan diogu saio honetan.

    Bere urrezko hamar minutuetan Aitor Altunak konkreziora jo du oraingoan eta plazer txiki bati buruz hitz egin digu: azazkalak jatea. Pertsona gosetien kolektibo honetan denetarik dagoela dirudi, baina oriangoan aipamen berezia egin nahi izan die hankako azazkalak jaten dituztenei.

    ARGIAk ekoitzi eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntz Politika Sailak babestutako saioa da BTN.

    1 hr 5 min
  • Egonarria 2x13: Ardo sektorea borborka I Esti Besa

    Iragan udazkenean gain eskaintza egon omen zen, ez hemen bakarrik, mundu mailako gain eskaintza baizik. Beraz, jaurlaritzak milaka litro erosi zituen. Gaurko gaia ardogintza izango da, ustekabean bezala, azken hamarkadetan bilakaera handia izan duen produktua. Bilakaera hori lantzeko Esti Besa elkarrizketatu du Eli Pagolak, Candido Besa upategiko ardogilea. 

    40 min
  • Oroimen Histerikoa 2x13: Egipto Beauty Center

     Orain dela 4.000 urteko Egipton ere ezpainak gorriz margotzen zituzten, begiak beltzez, bekainak berdez eta gorputz osoko ileak kentzen zituzten. Laburbilduz, Tutankamon bera ere gutako asko baino gehiago makilatzen zen, beraz, lasai, ez gara hain bereziak. 

    27 min
  • Menda Bikoitza #10: 'The Poison Garden' lorategia

    The poison garden hartu dugu hizpide, Ingalaterrako lorategirik arriskutsuena. Bai, bai, landare pozointsuei buruz hitz egingo dugu gaur ere eta akaso ikasturte amaierako txangoa egingo dugu bertara, Northumberland herrira, Ingalaterrako ipar ekialdera, Eskoziarekin ia muga egiten duen eskualdera. Alnwick Garden ere baderitzo bere kokapena Alnwick-en dagoelako. Jane Percy dukesaren burutazioa izan zen eta 1995ean hasi ziren prestatzen, Jacques eta Peter Wirtz arkitekto paisajistek egindakoa da eta 42 milioi libra esterlina kosta zen. Bisita gidatuak egiten dira baina zintzo obeditu behar dira gidak esandakoak eta ez bururatu etxerako adaxka bat hartzerik, larrutik ordainduko baitugu. Zein landare dituen eta zer nolako bitxikeriak biltzen dituen jakingo dugu gaurko podcastean. Bertara joan nahi duenarentzat hona webgunea.

    Gaurko sendabelarra berbena (Verbena officinalis) izango da, askorentzat kanpo erabileran segurua baina barne erabileran kontuz erabili beharreko landarea. Izan ere, ez da edozein sendabelar eta bere mugak errespetatzen baditugu berak ere errespetatuko gaitu gu. Loretan edo hazitan dagoela ez da bildu behar, horregatik aipatzen dugu orain, negu amaieran edo udaberri hasieran indarrean izango dugulako eta biltzeko une ona izango delako. Berbenaren inguruan esaera eta sineskeria ugari ditugu gure artean, izan zuen eta duen garrantziaren lekuko.

    Larrosa (Rosa damascena, Rosa gallica) sendagai gisa ikusten al du baten batek? Antzinatasunetik edertasunaren eta maitasun erromantikoaren ikurtzat daukaguna lurringintzarako erabil daitekeela pentsatuko dugu baina nekez modu terapeutikoan balia dezakegunik. Rosa familia botanikoko edozein lore gorrik balio digu erlaxazio psikologikoa eragiteko eta hala eragin antsiolitikoa izango du gugan. Tentsioek insomnioa edo lo eza ekartzen duenerako egokia da baina baita hilekoaren mina edo dismenorrea arintzeko ere. Azken urteotan te beltz, berde zein rooibos infusioetan ikusten dugu beste hainbat osagairekin batera. Banillarekin (Vanilla planifolia) hartzea aukera polita da oso, biek batera lan ona egiten baitute gure emozioak orekatzen. Horretarako 250 ml uretan zentimetro bat edo biko banilla zati bat ipiniko dugu eta hiru edo bost minutuan egosi, sua itzali eta larrosa petalo lehorrak eta gustoko dugun tea (beltza, berdea edo rooibos) ipiniko dizkiogu, bost minutuan tapatuta edukiz. Iragazi eta hutsik har dezakegu, teinadun edaria bada goizean eta rooibosa ipini badiogu edozein ordutan.

    Gomendioan berbena barne erabileran nola aplikatu, hori azalduko dugu. Beldurrak eta errespetuak uxatu eta posologia egokia eta praxi seguru bat ezartzea beharrezkoa baita. Ukendutarako edo enplastoa prestatzeko bai, hori azaldu beharrik ez da izango, baina barne erabileran nola? Ba beti lehortuta, hosto zein txortenak, eta afalondoren edanda. 250 ml ur irakin, sua itzali eta bi postreko koilarakada ipiniko ditugu, bost minutuz tapatuta eduki, iragazi eta epel/bero edango dugu afalondoren. Zapore mikatza duenez eztiarekin hartzea gomendatzen dugu. Hiru egunean jarraian, ez gehiago. Zenbatero? Ba pertsonaren eta gaitzaren larritasunaren arabera izango da hori. Emakumeok hilekoa dugunean hartu behar genuke, hilekoaren lehen hiru egunetan. Analgesikoa da eta sedatzailea, beraz lo gozoa ekarriko digu. Kontrakotasunak baditu eta asko gainera, beraz informatu erabili aurretik.

    37 min
  • Beranduegi 4x14: Athleticen moon kopa

     Nahiko saio sexuala atera zaigu aste honetan eta proposamen berri bat dugu: aurten Euskaraldia baino, hobe Desiraldia egiten badugu, hiru eguneko ‘katxondismo gorpuztu' bezala definitu du Kevinek. Proba genezake denok aldi berean egiten eta ea zer gertatzen den. Eta plazer eta desira artean, futbola, moon cup-ak eta aste santuko prozesioak ere landu ditugu. 

    1 hr 9 min
  • Egonarria 2x12: Zergatik igotzen dira elikagaien prezioak? I Juanma Intxaurrandieta

     Elikagaien prezioak zergatik igo dira hainbeste? Nola ezartzen dira prezioak? Juanma Intxaurrandieta Nafarroako Unibertsitateko ekonomia irakaslea eta INTIAko kudeatzaile ohia da, egun erretiratua. Berak azaldu du badirela liga ezberdinak: mundu mailakoa eta herri mailakoa. Globalizatutako sistema oso hauskorra dela baita prezioetan ere, eta horregatik dela bermea bertako elikagaiak eta bertako laborariak indartzea: zuzeneko salmentan eta zirkuitu laburretan lortzen dela prezioak egonkorrak izatea, eta bi aldeentzat duinak. 

    40 min
  • Oroimen Histerikoa 2x12: Bakarrik lo, bai!

     Xabier Saldiasek abesten du Euskadin ez dugula bakarrik lo egiten; baina bakarrik lo ez egitetik 20 lagunekin ohea partekatzera, badago alde apur bat. Zer ez ote zen gertatuko historiako ohe horietan... Baina urteak pasa dira eta Oroimen Histerikoan kapitalista xamarrak bihurtu gara ohe kontuetan: lo ondoen bakarrik egiten da, Saldias. 

    22 min

About ARGIA

From the publisher's feed

ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa